L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1968 III-IV Uhaina (1968-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Sei poema

 

J. Agustin Goitisolo

euskaratzailea: Igotz

 

1) Eska nago

 

Nire begietatik, argitasun,

ez zaitez urrindu, aurrera

jarraitzeko arnas damostan

errazoia ez eratxi. Entzuizu,

nire solasen atzekaldetik,

itzik atera ezinda dagozan

gizonen lekaio-garrasia.

Arein zaplada-txastakaitik,

itzal arteko ormearen aurka

daukien burruka osoagaitik,

nik deskatzut: jarraitu zuk

zeure dizdizean, argi eidazu

bizitzan, eta zagoz une-oro

neugaz, eder zaitudan argitasun.

 

 

2) Zelan jakin barik

 

Beste abotsen

iskanbil artean,

aren abotsa nentzun,

nai neban bakarra.

            Eldu zan

tximista bat legez,

ezpata leuna,

betiko larrosa aratza.

 

            Ni aren

zain nengoan, eta arek,

erriaren abots zarrak,

barriz ots egin eban

nigan; ots, ots egin eban:

gorrak be entzuten dau

maite dauan kanpaia.

 

 

3) 75, Gower Street

 

An, otsoago soloen

bazter zar-zarrean,

gizatalde txukun ta uts artean,

nik zu iduritzen, Espaiña,

miro ta garbi, ta arrigarri,

ura baizen arrigarri, ta azke.

 

Iguin neutson urre-dizdizari,

aren al eta aintzari; orduari

guztien erdi egin neban txu;

gaitz-etsi neban, zuntzun legez,

areik arnasturiko aize-atsa.

 

              Eta

zure arriak gogoratuz, zure euzki

maiztua, zure zidarrezko argia,

ni naz bai —esaten neban— arro

lurreko txokorik bikaiñenekoa.

 

 

4) Oropesa'n idatzia

 

Illunpeetako semeok,

ikustatu egizuez

zelai-alorrak. Ikusi, ba,

larratz-lur, eguzkipean

etzanik.

 

              Beste esku

batzuen zain dagoz,

izerdi duiñago zain.

                Ba-dabe

itxarorako eskubidea.

Baiña so egizue ondo,

oraintxe.

              Arein lurra

zuen illobi izango da,

eta, gaiñetik,

zugatzak aizea

dabe agurtuko,

zuok kondaira

izatean.

 

 

5) Avila'n gabekoa

 

Amestu ezkeroan,

ba-zakustaz,

Avila otza,

muruen gaiñetan

ikurrin-xingolakaz,

eta abesten dantzut,

barruenean,

neskatxak,

euren gizaldietako

mutu egotea

aztu dabenak.

 

Olan amesten zaitut,

olan zaitut maite,

olan izango zara,

ene Avila,

naiz-ta,

orain be,

gaba izan.

 

 

6) Autormena

 

Idatzirik

itxi gura dot

gertatzen dana.

Balkoira noa,

ta burua dot

ateraten.

Krespoiak dakustaz,

azta-makillak,

poztasuna

datzan

il-kutxa

inguratuz.

Gizon batek

izugarri

ikurriña dau

jasoten.

Aren abotsak

illun dagi ots,

tanbor antzera.

             Gero,

ixil-une.

             Aur batek

bakar-bakarrik

negar dagi.

Askatasunaren proguak dira.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.