L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1969 I-II Udaberri (1969-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Basa burupil bati

 

Rober Burns

Euskaratzailea: Beiztegi'tar Ion

 

Pitin, apal, gailur gorri-bizi,

Aldi gaiztoan aurkitu non ni;

Autsetan bear ionat ba mazi

       Ire zortena;

Ta i iareiteko don beluegi,

       Pitxi lerdena.

 

Gaizo! ez don larzori moinono

Laguna, auzotar eztia, idoro!

Murgil inoana intzetan garo

       Papar pikarra,

Ieup! iauzkatzean onartzen, zoro,

       Egunabarra.

 

Ipar otza aginka etorranan

Ire iaiotz goiztar isilean;

Ala bere alai agertzean

       Ekaitza lagun;

Aita lur gainetik ost-ostean

       Tankera bigun.

 

Lili apainak baratza aukeran

Baso itzal ta ormen aizeberan,

Ik baina ustebako estalkeran

       Arri naiz sokil

Eder daukan legor dan udaran,

       Bakar ta sotil.

 

Ire iantzi mee orren gainetik,

Papar edur-zuria zabalik,

Eguzkiruntz aiz, buru-zutinik

       Taiu gozoan;

Ara baina goldeak au beetik

       Irauli ildoan!

 

Ala bear olerkari utsak,

Bizitz itsaso zear gurutzak!

Ez ionaz iarrain ipar orratzak

       Iakin bidetik,

Ta uinen zartadak, ta aizete putzak

       Iaukane urpetik!

 

Dedu iasankorrak ala bear,

Ezaz ta lorragaz gudan lear,

Giza arro ta maltzurren ezbear

       Amil ertzean,

Ortzea ezik zurkaitzak mear

       Erorbidean!

 

Ta ik bere, lilian iletari,

Adur bardina —ez urrindari;

Galtzaien goldea, arro, moztari

       Ire malatsak,

Gainetik aztun zoia, leerkari

       Ire ondatzak.

 

 

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.