L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1969 III-IV Gazta¤adi (1969-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Orati'ren odak

(III'garren sailla)

 

Orati

euskaratzailea: A. Onaindia

 

XXVI. Venus'i

 

GAIA: Olerkaria, oraiñarte, maite-arloan aritu izan da, ta ez alperrik ere, garaitza aundiak lortu baititu. Baiña orain zartuaz dijoa, ta maitakeriai agur egin bear. Ba-du lira (jogaillua), ainbat burruka irabazten lagundu diona; au, aintziñako gerrariak beren iskilluak Marte'ren aldare ondoan bezela, Venus itxastarraren aldarean jarriko du. Azkenean, alere, Kloe, bizitza zear ainbat eraman-azi diona, aspertu nai du. Aren buru arroa beeratu dezala eskatzen dio Venus'i.

 

                        Vixi puellis nuper idoneus...

 

               Lengorarte neskatxen maite-gai naiz bizi,

               ta nere burrukak ez ziran aintzageak;

               orain, iskillu ta goi-ats burrukaz illak,

               orma onek barnean dizkit idukiko,

 

          5   Venus itxastarraren ezker-alderdia

               gordetzen dunak. Emen, utz izkizu emen

               zuzi sutan ixio, zetai ta idargiak,         

               zemaitzaille zakarto ate itxienak.

 

               Ene jainkosa, Txipre zoritsu ta Menpi

        10   elur sitonirik ez dakina, dauzkazuna;

               oi erregiña!, iku ezazu bein beintzat

               zeure zigor garaiez Kloe tontorduna.

 

Oarrak.— 3. Barbiton, goi-arnas, goi-ats: kantu edo lira, antziñakoen eresi-jogaillua, ari askoduna.— 5. Au da, eguzki aldera begiratzen zuna. Jainkoen irudiak beti ere, jauretxeetan, iparraldeko ormearen aurrekaldean egozan, eguerdi aldera begira; sartzaldea zeukaten eskubian eta sortaldea ezkerrean.— 10. Sitonia zan gaurko Longos lur-besoa, Atos menditik egoaldera, aintzaiña baten Makedoni'ri egokiona.— 12. Buru-zut, arro, tontordun dabillen Kloe. Venus mala iruditu oi zuten, zartaillu edo zigor bat eskuan zuela.

 

 

XXVII. Galate'ri

 

GAIA: Galate'k itxasoz joan nai du, ibillaldi luzean nunbait; baiña Orati'k ezetz diotsa, itsasoa arriskuz ta galzoriz betea dagola-ta. Beti izan da gizona adur-zale, itxasoaren sabel barruan daukana jakin-nairik batez ere. Alare, zeinbat olako datzan orain kresalpean lo-zorro. Eroak! Begira Europa'ri zer gertatu zaion: zezen bategan uste geiegi jarri zulako, zenbat negar eta karraxi! Ezta gutxiago aitari emango dion kezka, naigabe ta samiña ere.

 

                        Impios parrae recinentis omen...

 

               Zitalei berraie ots txar aztorearen

               naiz zakur izorraren naiz Lanubin goitik

               jatsi dan otso-eme nabarraren naiz-ta

                       luki ernaiaren adurrak:

 

          5   Puska beza sugeak asi dun bidea

               zearka arabegi lez aldin ba'ditu

               moxalak izu. Noren bildur naiteke ni,

                       azti arduratsu, onbera?

               Gaiñeko euri-igarle degun egaztia

        10   zingira manetara biurtu orduko,

               eskariz esnatuko det euzki-aldetik

                       igarle-kantuzko belea.

 

               Zoritsu zu, Galate, nai dezun tokian,

               bizi zaitez gogora nitaz oroituki:

        15   berdatxak ez erroiak, zure ezker egazka,

                       etzaituzte, ez, galaziko.

 

               Baiña ea dakusazu zein puxiga doan

               Orion beerantza? Ta nik ba-dakit zer dan

               Adri'ko kolko illuna, baita zer gaitz ere

        20           dagin Japix txuriak.

 

               Oar bezate etsalen emazte ta umeak

               sortuaz doan ipar-oldar itxu-itxua,

               ta itxas beltzaren orro, ta ur-ertzen ikara,

                       enbatak gorri zauritzean.

 

        25   Bat, Europa'k ere elur saietsa eman zion

               zezen maltzurrari ta ikara zan ausart

               itxasoa ta onen errai gezurtiak

                       bidutziz izor ikustean.

 

               Zelai zear aistian lorak alai, bilduz

        30   ta zor zaien koroia Ninpai oialdurik,

               gau izpiz josian etzun besterik ikusi

                       ura eta izarkiak baizik.

 

               Ta Kreta indartsura, eun uridunera,

               jo alean, «O aita! —oiu egin zuan—,

        35   alabaren izen aiztu, oi kupida

                       erokeriaz gorritua!

 

               Nundik? Nora eldu naiz? Iltze bat gutxi da

               neskatxen utsarentzat. Itzar nago ta gaitz

               egiña negartzen al? Ala oben gabe,

        40           antz-iduri utsalak iruzur,

 

               Marpil-atetik iges loa dakastenak?

               Zer ote zan obea: itxas-zabal zear

               ibilli arat-ona ala erne-barri ziran

                       liliak esku-guri bildu?

 

        45   Orain iñork ba'lemait ats gaiztoko oni

               zezen doillorra, burniz ausi, oraiñarte

               bizi maite izan dudan bidutzi-adarrak

                       puskatzen nintzake saiako!

 

               Zirtzilto laga ditut aberri-itzalak:

        50   su-leiza bera ere likits dut berantzen!

               Jainkoren batek adi ba'legit balinba,

                       billois nenbilke leoi arte!

 

               Mazel gordin auetan giar itsusia

               jarri ta zer samur oni gozoa atera

        55   orduko, oindiño eder, katamotzen jaki

                       biurtua ikusi nai nuke.

 

               Europa zirtzil, aitak be urrundik diozu,

               zergatik zuk iltzea luza? Lizar ontan,

               zintzoki segi dizun gerriko onekin,

        60           lepoa zenezake mindu.

 

               Naiz-ta, ederrago ba'zaizkizu iltzeko,

               arkaitz-arri zorrotzak, ea, eman azkar

               arkaitz biziari; naiz, errege alaba,

                       naiago baldin ezpa-dezu

 

        65   mirabe-muilloa artu, t'etxandre loiaren

               oaide izan». Dolumen ontan an zegoen

               Venus, maltzur ta irrikoi, ta bere semea,

                       ustaia laza zuelarik.

 

               Gero, isekaz asea: «Utz zazu —esan zun—

        70   asarre, sudur-aize ta beaztun dana;

               zezen gaitz-etsiak, bai, adarrak emango

                       dizkitzu ausi dizkiozun.

 

               Ez dakizu Jobe'ren emazte zeranik?

               Utz zotiñak, eta ikas zorion aundia

        75   onean eramaten. Lurbira-zati bat

                       zure izenez balta deituko».

 

Oarrak.— 2. Lanubin, Lati'ko uri zar bat, Api bide ertzean, muiñotxo baten gaiñean Jarria; emendi zijoan bideak Brindis'era, itxasora ta Grezia'ra zeraman.— 9. Euria beren kantuz iragarten duten egaztiak belea, belatxinga ta gauontza ditugu batez ere.— 18. Orion, izardi bat; beronen jeikitze ta sartzeak, euritsuak izan oi dira geienez.— 20. Japix, guretzat gaillegu dan aizea.— 25. Europa, Agenor edo Penix'en alaba, Jupiter'ek zezenaren antza artu ta ostu egin zuna, Minos, Radamantu ta Sarpedon'en ama izan zan.— 41. Egiazko ametsak adar-atetik irtetzen ziran; gezurrezkoak, ordea, marpillezkotik; omela dio Bergili'k, Eneida'n, VI'garren kantuan.— 47. Zezen, bidutzi edo monstru au, Kreta'ra eldurik, izkutatu egin zan, eta Jupiter giza-antzean agertu zitzaion Europa'ri.— 75. Mundua aintziñakoak bi edo iru zatitan banatzen zuten: Asia ta Europa, Varron'ek, Salusti'k eta Plini Zarrak diotenez. Beste batzuk, ostera, Obidi'k bezela, irutan zatitzen dute.

 

 

XXVIII. Lide'ri

 

GAIA: Lide'ri dei dagio olerkariak Neptuno'ren jaia, ots, «Neptunalia», garillaren 23'an egin oi zana, berakin bat edanez ta kantatuz ospatzera; ez gero, Tiber ertzetan ostozko txabola barruan, bere etxean baizik. «Nik Neptun eta bere Ninpak goretsiko ditut; zuk, ordea, Latona ta Diane, Venus albora utzi gabe».

 

                        Festo quid potius die...

 

                      Zar egin nezake oberik

               Neptun'en jai-egunez? Ekar, Lide garbots,

                      ixillik dezun Kekubo ori,

               eta indar-azi zeure sen on ornitua!

 

          5         Oartzen al beerantza doan

               eguerdia? Ta zuk, eguna gelditu

                      bai'litz, ez dezu nai sototik

               Bibul kontsularen garaiko suilla atera.

 

                      Txandaka biok goretsiko:

        10  nik Neptun ta Nereitarrak, adats ozkirri;

                      zuk, lira makurrez Latona

               ta Diane'ren suzko geziño ariñak.

 

                      Eta azkenez guk abestuko

               Gnido eta Kiklade istatsuan bizi

        15           ta Pafos kisne uztarritukin

               ikertu oi duna.  Gau be erestua duke

                      merezi ditun kantu illaunez.

 

Oarrak.— 3. Kekubo, Lati'ko eskualde bat zan, bertan artzen ziran ardaoak izen aundia eman ziotena.— 8. Txanbil edo suilletan —amphora— gorde oi zuten erromarrak ardaoa; ez dakigu zer neurritakoak ziran ontziok. M. Kalpurni Bibul 59'garren urtean izan zan kontsul, Juli Kaisar'ekin batera; Suetoni'k diñoanez, etzun gauza aundirik egin.

 

 

XXIX. Mekena'ri

 

GAIA: Orati'k guztiz gizabidetsu dei egiten dio Mekena'ri, berak uritik kanpo daukan etxean egun batzuetan bizirik, atsedenari amor emon ta baketsu egon dedin. Bere arazoak ez dirala ondo joango-ta, kezkarik baldin ba-luke, bera Erroma'tik landara pizkaten bizi arren, orrek ez diola ondoren txarrik ekarriko, diotsa adeitsu: etorteko danaren aurrean ez ditugu geiegi gora jaso bear geure indarren kemenak; Zoria guztiz aldakorra degu.— Oda eder-ederra, mamitsua benetan. Orati emen ez dabilkigu estoikuen eskolan, ez epikurtarrenean; bien arteko baiño.

 

                        Tyrrhena regum progenies, tibi...

 

               Leendik dut, tirrendarren errege-leiñuko

               Mekena, nere etxean, upa iñoiz makurtu

                       gabean, mama txit goxoa,

                       arros-lore guri-guria

 

          5   ta zure illeentzat indi-ur ixuria.

               Ez luzatu. Ez beti zur begitu Tibur

                       ezkoa, ez Esul-zelaiak,

                       ez Telegon dongaren gaiñak.

 

               Laga gogaikarri dan ugaritasuna,

        10   ta odei jaikien ur dagon jauregia;

                       utz ke, ondasun ta Erroma

                       zoritsuko oskar mirestea.

 

               Aberatsai maiz zaie eder aldatzea;

               purpur ta trozal gabe, laratz txikipean

        15           txiroen apari garbiak

                       maiz bare zitun aien kezkak.

 

               Or Andromen'en aita argiak su ixilla

               eskeintzen; or Prozion ere txit asarre,

                       ta Leoi suaren izarra,

        20           t'egun antzuak dakaz euzkik.

 

               Or artzain nekatua talde nagiz itzal,

               ibar ta Silban gorriaren txara billa;

                       ta ur-ertz ixillak eztu

                       oar aize nagian atsa.

 

        25   Erri-onari buruz zu kezkatan zabiltz;

               bildur mera Uriaz, zer nai ote duten

                       sertarrak eta Ziro'k jaurri

                       Baktra'k eta Tanais naastuak.

 

               Jainko zugurrak dauka gau illun gorderik

        30   geroaren irteera, ta irri dagi maltzur

                       ura jakin-nairik ilkorra

                       lar artegatu baldin ba'da.

 

               Molda zazu gaurkoa zuzen, ta besteak

               ibai antzo doazki, orain kaltze erdiz

        35           paketsu etruskar mugaruntz,

                       orain arri janak narrastuz,

 

               ta zugatz erauziak, abere t'etxeak,

               denak nasi, ez mendi ta urbilleko oianen

                       orro gabe, uiol zakarrak

        40           sumintzean ibai-barneak.

 

               Ura da bere jabe, ta zoritsu bizi,

               eguna aituz, «Bizi Izan naiz» ots dezakena.

                       Biar, naiz Aitak odei beltzez

                       goia illundu, naiz euzki garbiz

 

        45   azaldu, izana eztu ez izan egingo,

               ezta ere eztigu bein ordu igeskorrak

                       eskura emana aldatuko,

                       ezta ezerez biurtuko.

 

               Zoriak, bore arlo tzar-zitalez alai,

        50   ta bere jokabide ozarretan ausart,

                       txit ditu aldatzen omenak,

                       oin niri gero ari onak.

 

               Dutanean det gora; baiña ego azkar

               igestean, ez diot emana Itzultzen,

        55           ta nere indarrean bildurik,

                       sarige ezeukia det billatzen.

 

               Zurrunak ulaizez ots ba'dagi, ezta nere

               ai-eskarira jo ta ziñitzez paketu,

                       Txipre ta Tiro'ko salgaiak

        60           ur zekenaren ogasunak

 

               ezpaitituzte iñolaz ugariagotzen.

               Ni, ordun, arnaun biko batelean baitu,

                       Egeu zakar zear naramake

                       aize leun ta Polux bizkiak.

 

Oarrak.— 5. Balanus, jario-ur oso usaitsua ematen zuen Indi-urritza; Arabi ta Aigito'koak batez ere entzute aundikoak ziran.— 7. Esul, Lati'ko uri zar bat, Preneste ta Tibur tarteko mendiska baten jarria.— 8. Telegon, au da, Tuskul, Ulises eta Kirke'ren seme zan Telegon'ek irasia; onek, jakin gabe, bere alta il zuen. Orregatik deitzen dio olerkariak «donge» edo aita-iltzaille.— 10. Mekena'ren jauregia, Eskilin mendi gaiñean zegon, goi-goi eraikia.— 17. Kepeu, garillaren bederatzian agertzen dan izar-moltzoa.— 18. Prozion, garillaren amabostean agertu oi da, Zakurra baiño amaika egun lenago.— 19. Beste izar-moltzo bat. Eguzkia garillaren 30'an sartzen da Leoiaren ezaugarrian.— 22. Silbandarrak, mendi ta zelaietako erdi-jainkoak ziran.— 27. Eskitian erriak, Asia'n; Baktra'n Ziro izan zan nagusi.— 28. Tanais, gaur Don, Errusi'tik datorren ibaia; eskitar ta sarmatarrak bizi ziran ibai onen bi alderdietan, beti alkarrekin ixtillu ta nasteetan.

 

 

XXX. Melpomene'ri

 

GAIA: Orati pozik dago, lirikar bertsoz bere izena ta entzutea iltze illezkorrakin josi ditulako. Aintziñako erregeak beren piramide goituekin baiño oroigaillu aundi ta ederragoko eredua jaso dio bere omenari. Zer gogo du geiago! Oda au aurreko iru liburuen amaia lez degu. Lenengo liburuko lenengo odan Mekena goretsi zuen; azkenengo au, ordea, Melpomene'ri eskeintzen dio. Ba liteke biok garai batean egiñak izatea.

 

                        Exegi monumentum aere perennius...

 

               Borontze baiño betikorrago

               oroigaillu bat det eraiki nik,

               ta piramideen errege-zoru

               bezin jaikia: ez euri-gorriz,

          5   ea ipar mekoz eratx eziña,

               ez urte-lerro zenbatu gaitzak,

               ez aldi txarren iges-bearrak.

 

               Ez naiz guztia ilko; ta nere

               zati aundi bat Libitin'gandik

        10   muzin egingo. Beti berria,

               geroak txaloz goi nau jarriko,

               apez nausia neska ixillakin

               Kapitoli'ra igotzorduan.

 

               Aipatua ni Aufi zakarra

        15   zarata utsez doan tokian;

               Dauno, urrez txiro zan lurraldean,

               erri mukerren nausi izan zan

               bazter itsean; aipatua ni,

               jatorriz apal, eoli-bertsoak

        20   lati-neurrira lenen itzuli

               neuk ba-nituen. Ar, Melpomene,

               nere garaitza, ondo lortua,

               ta neri gogoz estutu, arren,

               delpik-ereiñoz buru-adatsa.

 

Oarrak.— 3. Aigito'ko erregeak, beren illobitzat, arrimeta ikaragarriak jaso-azi zituzten, ots, arri-txuntxur edo piramideak.— 10. Libitiñe, illeten jainkosa.— 13. Apez nausia ta neskatx edo bestal nausia; neskatxa ixillik egon oi zan progu ta abesbatzen erdian.— 14. Gaur Ofanto, Apuli'ko ibaia; onen alboan zegoen Venusa, Orati'ren jaioterria.— 16. Dauno, Pilumno ta Benili'ren semea, Turno'ren aita, lurralde guztiz legorrean izan zan errege.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.