L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Esopo'ren ipuiñak

 

Esopo

euskaratzailea: Igotz

 

110. Hermes eta esku-langiñak

 

Zeus'ek Hermes'i esan eutson esku-langille guztiai ixuri egioela guzur berenoa. Orrela egin eban Hermes'ek, pozoiña edo berenoa birrindu ta zati bardiñetan banandurik. Baiña zapataria besterik geratzen etzala ta oindiño pozoin naikoa gelditzen yakola ikusirik, motroilloa artu ta zapatariaren gaiñera irauli eban oso-osorik. Arrezkero esku-langin guztiak guzurti uts-utsak, baiña zapataria iñor baiño guzurtiago.

        Arnasa be guzurra dauanari ezarten yako alegi au.

 

 

111. Hermes'en burdia eta arabetarrak

 

Hermes'ek bein burdi bat eroan lur oro zear guzurrez, maltzurkeriz eta iruzurrez beterik, erri-alde bakotxean eroianetik apur bat banandurik. Arabetarren lurraldera elduaz, baiña, burdia, diñoenez, bertatik loian sartu ta zoko eragiñik gelditu zan, eta arabetarrak, balio aundiko karga bai'litzan, burdian joian guztia arrapaka lapurtu eben, eta Hermes'ek ezin aurrera egin izan eban.

        Arabetarrak, orixegaitik, beste errialde guztietakoak baiño guzurti ta maltzurragoak dira; euren izkuntzak, ain zuzen be, ez dau egia ezagutzen.

 

 

112. Irendua eta jauparia

 

Irendu bat beiñola iaupari billa joan zan, opari bat burutu egiala bere onerako eskatu eutson, aita zedin. Eta oparigilleak esan eutson:

        — Opariari begiraturik, zu aita izan zaitezala eskatzen dot; baiña zure taiua ikusirik, gizona be ez zaiatazala iruditzen yat.

 

 

113. Arerio biak

 

Gizaseme bi, alkar ikusi ezin ebenak, ontzi bat berean joiazan itxasoan zear, bata aurreko aldean, brankan jarririk eta bestea atzeko aldean, popan. Ekaitz gogorra jagi zan ots-otsean, eta ontzia ondatu ari arian egoala, txopan egoan gizonak ontzi-buruari itandu eutson zein zan lenengo urperatuko zan alderdia.

        — Aurreko aldea —esan eban lema zaiñak.

        — Orduan —biresan eban gizon arek—, ez yat eriotza tristea izango, ni baiño leen ilten ikusiko bai dot nire arerioa.

        Zer darakusku alegi onek? Gizon asko ez dirala kezkatzen artuko daben kalteagaitik, eurak baiño leen arerioak sufriduten ikusi ezkero.

 

 

114. Larrangilla eta lukia

 

Bein, urak eroian narres ibai beera larrangilla bat, sasimoltzo baten kiribildua. Andik igaro zen luki batek, sugea olan ikusirik, ots-egin eban:

        — Zelako ontzi, alako lemari!

        Egite zitaletan diarduan giza-galduari dagokio au.

 

 

115. Suge-gorria eta karraska

 

Erremantari baten lantegiratu zan bein suge gorri bat, ango tresnai mesede eske. Danakandik zerbait artu ordoren, karraskagana urreratu zan, zer-edo zer emon egiola eskatuaz.

        — Ondo txarto zagoz —erantzun eutson karraskak— nigandik zerbait atarako dozulako ustez ba'zatorkidaz: bakizu, oitura dot, guztiengandik zerbait artzekoa, baiña ez emotekoa!

        Alegi onek argi jarten dau: ergelkeria dozu zekenakandik ezer itxarotea.

 

 

116. Suge-gorria eta ur-sugea

 

Suge bat oi lez iturri batera joaten zan ura edatera, eta an bizi zan ursuge batek ez eutson ori itxi nai, ez egoan pozik ba, suge-gorriak zelai ta landetan ez-ezik bereak zituan iturri-ondoak be indarrez kendu nai eutsozalako. Alakoraiño eldu bait yaken euren arteko erretena, burruka bat burutzea erabagi eben: garaille urteten zana, axe egingo zan turraren eta uraren jaube.

        Izentatu zan eguna. Eta ugarazioak, sugeari gatx-eritxia eutsoelako, suge gorria ikusten joan ziran, au sustatu ta beronen alde egingo ebela berbea emonik. Asi zan burrukea; sugegoria zoli ebillen sugearen aurka, eta ugarazioak, besterik eziñean, oiu ikaragarriak bialtzen ebezan.

        Suge-gorriak irabazi eban; itz-gaizto ta iraiñez bete zituan igelak. Oneik, ba, bere ondean bere alde burrukatuko ebela agindu eutsoen, eta liskar bitartean, berari lagundu bearrean, oiu ta garrasiak bota besterik ez eben egin. Igelak erantzun eutscen:

        — Lagun maite: gure laguntza ez da besoen eragiña, garrasiena baiño.

        Ipuin onek erakusten dauskunez, besoak bear doguzanean, itzen laguntza ez da ezertarako.

 

 

117. Zeus eta lotsea

 

Zeus'ek gizona moldatu ebanean, orduantxe eban ornidu joera ta griña guztiakin, baiña, aaztu egin yakon-eta, lotsa barik itxi. Bera nundik sartu ez ekialarik, atzetik sar eitela agindu eutson. Zeus'en agindu orren kaltetan irauli zan lotsea; baiña, azken baten, aren erregu liazko ta estuen aurrean, egotzi eban:

        — Ondo dago, sartuko naz; baiña Eros andik ez sartzekoz; a sar ba'ledi andixek, ni bat batean urtengo naz.

        Emendik dator galdutakoak oro lotsea zer dan ez jakitea.

        Alegiak erakusten dausku, Eros'ek erpape atxitu dabezanak lotsa guztia galdu dabela.

 

 

118. Zeus eta ezeri-emea

 

Zeus'ek azeriaren adimena ta leuntasuna eder-etsirik, abere ta pizti guztien gaiñeko erregetza emon eutsan. Alan be, zoriz aldatzean griñaz be aldatu ete ebanez, jakin nai izan eban, eta, errege barria bere oetxoan etzunik, egurasten ibilli ebiIlela, kakarraldo bat itxi eban aren begi aurrean jausten. Azeri-emea orduan, bere berezko irrikari ezin eutsirik, kakarraldoa bere bide-oge inguruan ega-biraka ikusiaz, ogetxotik jauzi egin eta egokitasunak ezetsirik, kakarraldoa atxitu nai izan cban. Zeus sumindu zan aren jokabideaz, eta lengo egoerara biurtu eban azeri-eme biurria.

        Alegi onek darakusku ez dauala edozeiñek modu dizditsuak artzeak pitzik balio, olakoaren izatea ez bait da aldatu oi.

 

 

119. Zeus eta gizasemeak

 

Zeus'ek, gizasemeak moldatu ostean, Hermes'i agindu eutson banandu egiela adimena. Atal bardiñetan zatitu eban Hermes'ek adimena, eta bakotxari berea ixuri eutson. Onekin jazo zan gorpuzkera txikiko gizonak, moxkoteak, euren kaizuz beteak noski, gizon burutsuak izan zirala; gorpuzkera aundikoak, barriz, emona euren soin-atal guztietara eltzen etzalako enparauai baiño adimen gitxiago izan eben.

        Ondo datorkio alegi au gorputzez aundi, baiña espirituz urri dan gizaseme bati.

 

 

120. Zeus eta Apol

 

Azi-orrazian, eztabaidan ziarduen bein Zeus'ek eta Apol'ek, uztaia nok obeto joari buruz. Tenkatu eban Apol'ek berea ta bota bere gezia; baiña Zeus'ek, Apel'ek bere gezia jaurti eban lekuraiño zabal-azo eban bere bernea.

        Geu baiño aurkalari sendoagoakaz burrukan ari gareanean, jazo oi da, guk eurak atzemon ez ostean, iñoren olgeta ta ijiaja gai egiten gereala.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.