Poema txikiak
Leon Felipe
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
Nekaturiek nekarrenea ez da
oraingo bide au.
Ez du nekatzen
ostera bakar batek.
Nekatzen du egun osoa egonbearrak
ordurik ordura,
ta egunik egunera urte osoa
ta urterik urtera bizitza bat
ur-gurpillari bira-biraka.
Olaxe gelditu bedi ia,
utsik ta billutsik biotza.
Zertako berriro iantzi,
zertako berriro ere maitasunez bete
berriro ere, azkenez, lapur bat bezela
Aldia etorriko baida dana eramatera?
Iges dagite. Ikusten da iges dagitela bai
lurrari bizkarra emanez.
Guk oraindik ez degu ikusi ez
izar baten begirik.
Billatzen ari gerana billatzeko,
(nun da nire erastuna?) suzotz bat ona da
ta gasaren argia,
ta batez ere tximistargi zoragarria...
Guk oraindik ez degu ikusi ez
izar baten begirik.
Ardura al du errege izan
edo aterik ate ioateak?
Bai al'da alderik
zorigaitzetik zorigaitzera?
Ze ardura zait niri
ekaitzak ekarri duen
uragaz,
lurreko bideak estaltzen
ba'dira ere?
Nire samiña da odei beltz oiek
estali dituztelako izarrak.
Niretzat erespen, bordoia bakarrik.
Zuentzako uzten ditut
epaikari makila,
suge-makil,
gotzai-makil,
errege makila.
Niretzat bakarrik bidaztiaren bordoia.
Nik nai det bide txuri ta azkenik gabea.
|