L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1982 (1982) —Hurrengo artikulua




 

 

Igokundea

 

Leon Felipe

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

                        Y dexas Pastor Santo, tu grey en este valle hondo, oscuro...

                                                                                 (Fray Luis de León)

 

Onaxe etorri

ta, aldegin zuan.

Etorri..., eginbearrak izentatu zizkigun

ta, aldegin zuan.

 

Bearbada odei aren atzeko aldean

gu bezela berdin,

norbait ari da lanean

ta, bearbada izarrak

Iainkoak lana banatu bear duan lantegiko

leio biztu batzuk

besterik izango.

 

Onaxe etorri

ta, aldegin zuan.

Etorri..., ta gure ondasun diru-kutxa

aneika ta aneika gizaldiakin betetuz,

lan-tresna batzuk utzi zizkigun...

ta, aldegin zuan.

 

Berak, dana dakinak,

ba'daki guri bakarrik utzi ezkero,

begiratzen ez diguten iainkotxorik gabe,

obeto lan egiten degula.

 

Zure atzean iñor eztago. Iñortzo ez.

Ez irakasle, ez ugazaba, ez nagusirik.

Baña Aldia zurea da.

Aldia ta Iainkoak Izadiari

aziera eman zion zizela.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.