L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1984 (1987) —Hurrengo artikulua







 

 

Alestar neskatxa

 

F. Mistral

euskaratzailea: A.O.

 

Neuk diñotzuet, eta zuek daustazue siñistuko, mintzogai dodan neskatxa —erregiña bat zala, jakin bear dozue ba —ogei urte eukazala ta Arles'koa zala. —Astelen eder baten aurkitu neban nik —padura loitzunetan: —penagarri zan egiaz —bero-sapa arekin joatea, —zii loratuak artzera— gaztaientzako.

        «Ene lagun eder, olan ba zure gurasoak —zure matrail gordiñak nai dabez marroiztu?... —E! Zatoz ona iturburu ondora, —bedarrak ain aundi diran lekura». —Ene lagun eder, azpi erreak, —gari ona dakar: —nire ginbaillak —dagonilletik naiko nau zaintzen; —ona jatzu zure kerizpea billatzea —eta kardantxiloai.

        «Ene lagun eder, samur daukazun arren, —biotza. latza da zure itza: —ikus daigun, urrezko betarte polit, —Rouqueto'koa zara ala guen-auzunekoa?» —Ene lagun eder, erantzutera noakizu: —egi-egiaz, —arlestarra nozu... —baiña zu, iñundikan be, Martego'a zaitut; —angila arrantzale —edo-ta zaparda artzaille».

        «Ene lagun eder, esaidazu, —Arleskoa zara-ta, antxe bizi zara, —nire maitesua zuganatu dan ezkero —neu il arte edo zeu il arte». —Ene lagun eder, esnea saltzen dot nik, —eta bizi naz —Auro'ren atean; —zaldizain bat da nire maitale —mugazain batek lez ni zaintzen nauana, —guztiz beartsu nazan arren».

        «Lagun eder, negu ta uda —segi mugazaiñaz maiteminduta, —Onegia bait zara —nik zoritxarreko egin zaidazan». —«Errazoia dozu, nire zaintzailleak, ba, —kristau fedearren! —igarotako igandean —zin-egin eustan plazan —bere zikaiz alderen alde zulatuko ebala —leenengo begiratu eustana».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.