L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1984 (1987) —Hurrengo artikulua







 

 

Gili-gila

 

F. Mistral

euskaratzailea: A.O.

 

I

«Ene seme, nire eritxiz —astiroegi lan dagizu —eta elorri zurietatik zabiltz —egun osoan».

        «Ama, adikatzen nazanean, —sasi artean dakustaz, —nora-nai joan, begi urdin batzuk, —beti an dagozan begi urdin batzuk».

        «Ergel, garai ontan loratzen dan —bedar donzella dozu... Ia —ar eizu ostera be, ar eizu atxurra-eta saia zaitez lanean».

 

II

«Ene seme, solo erdian —iruditzen jat sarritan —adia galdurik geratzen zarala-eta aizearen zuzu-muzua entzuten dozula».

        «Ama, idarren gaiñean —eguzkiak dizdiz egitean, —abots bat entzuten dot gozoa, —erraietaraiño sartzen jatana».

        «Ergel, txoriak dituzu, —eurentzat abia egin nai dabenak... —zu zoaz azak landatzera, —ene Danis gaixoa!»

 

III

«Ene seme, iruditzen jat —bart ez dozula lo ondo egin: —deadar egiten zenduan —eta oiu-intziriak».

        «Ama, lo-gitxi ta ames bitartean, —ikusi dot gau guztian —neskatxa eder bat igaroten —neure begien aurretik».

        «Ergel, irudi utsak dozuz —amesak sortu daroezanak. —Zutik, eguna ba dator —eta igitaia kokatu bear dozu!»

 

IV

«Ene seme, matraillak zimel daukazuz —eta bear bada gaixorik zagoz... —Nai al dozu bedarren ura?; —apur bat egingo dautzut».

        «Ama, nik Antoni dot maite! —Zoaz arin deiak bota dagiezan —eta agindu eizu txaranbela... —Ostantzean, dana zatituko dot!»

        «Ergel, lur jorik geldi nadin nai al dozu —ogea zuri erosiaz? —Gauregun gazteak —zorakeriak besterik ez darabille buruan».

 

V

«Egun on, Antoni adiskide! —zure alabaren eskua —eskatzera gatoz —geure etxeko ergelarentzat».

        «Zeuena da, amandre,... daukan guztiagaz, —bere jantzi loratuaz-eta bere egal dotorezko azpilo gonakaz».

        «Antoni, ene adiskide; —ezkontzera goaz!» —«Zuk gili-gili egingo daustazu, —Danis!... Zelako barreak egingo doguzan!»

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.