Urbion gaiña
Gerardo Diego
euskaratzailea: Igotz
Gaiña da, buruenik, atzenengo goi-gain.
Ta nire begi biak dagiez bueltak,
bira-biraka zoroz otseskian kantak,
Espaiña erdia ta onen argi-lakain.
Ariña da lurra txit. Naigabe oboa
utsal itzuli dautzu goi-biribilketak
ta uin emaigearen iku-mosuketak,
mendaitz eta ibar gozo eskein dautso loa.
Or datza lur-parrasta; ez dau aztarrenik,
barne-min ezkutuak daragoio negar
Jainko atzak gain-ikutuz dagitsona ezik.
Baiña zerbait, Urbion, zugan lo ez dago,
zure elur garbiaren sein-oialak dardar
ta bage jaio ta negar or dozu Duero.
OARRA. «Urbion», Soria ta Logroño probintzien arteko mendi garaia, 2.246 metro goibe dituna. «Ur» - «Bi» - «On», zer esan nai ete dau itz onek? Euskal itza dala dirudi. Mendi onen urak, inguruan potzu ta zingira entzutetsuak egiñik, batzuk Ebro-ra doaz, Naxera-tik zear doan Naxerilla ugarituaz, besteak Gaztelerria zearkatuz dabillen Duero egiten. Antxiña baten, itxura danez, lurralde arein jabe euskaldunak ziran, Ezkarai aldetik eta an bertan Zarroki deritxon gaiñak eta Soria uritik bertan daukagun Garrai erritxoak eta abar, ori adierazo nai dauskue beintzat. Muna (erderaz colina) esan gura dau «onak» (on-aindia, ots, muna aundia), beraz «ur bi» alkartzen diran muna edo tokia.
|