Geroko gizonei
Bertolt Brecht
euskaratzailea: Igotz
1
Egi-egiaz, aldi illunetan naiz bizi.
Zentzugea duzu tolesgabe itza. Bekoki lau batek
senti-ezkortasuna diragar. Parre dagianak
oraindik ez du entzun albiste izugarria,
ez zaio oraindik iritxi.
Nolako aldiak auek
zugaitzez itz-egitea doi-doi gaiztakeri baita,
ainbat eta ainbat maltzurkeri ixiltxea dalako!
Kale zear lasai doan gizaseme ori,
beren adiskideak aurkituko
ote dute bear dutenean?
Oraindio, egia da, bizitz janaria dut irabazten.
Baiña, sinets ezadazute, ala-bear utsa da. Dagidan
ezerk ez dit asetzeko eskubiderik ematen.
Ala-bearrez jaregin naiz. (Ene zoria
aitua balitz, galdua nintzake).
Au dioste: «Jan eta edan! Goza daukazunez! »
Baiña, nola nik jan eta edan egingo
jaten dudana kentzen ba'diot gose denari
eta nere ur-ontzia egarri denak bear badu?
Eta ala ere, jan eta edan dagit.
Atsegin litzakit, baita, jakintsu izatea.
Liburu zaarrak azaltzen didate jakinduria:
munduko burruketatik iges egiñik
geure bizitzaldi laburra kezka gabe igaro.
Gogorkeritik alde egin,
gaitz ordez ona eman, ez asebete gurariak
eta beurok aantzi: orixe duzu jakinduria.
Nik baiña ezin egin onako ezertxo ere:
egi-egiaz, aldi illunetan naiz bizi.
2
Urietara iritxi nintzan naste-aldian,
gose errege zalarik.
Biurrikeri garaian nastu nintzan gizonen artean.
Eta ni ere aiekin matxino nintzan biurtu.
Orrelaxe igaro nuen
lurrean eman zidaten aldia.
Nere ogia jan nuen eraso ta eraso artean.
Iltzaillekin lo egin nuen.
Maitasuna egin nuen konturatu gabe
eta izadiari so-egin nion artega.
Orrelaxe igaro nuen lurrean eman zidaten aldia.
Nere aldietan, kaleak aintziretan ziran bukatzen.
Itzak zigorrari nindun salatzen.
Ezer gutxi nintzan ni. Eta altsuak
pozago sentitzen ziran ni gabe. Ba nekian.
Orrelaxe igaro nuen
lurrean eman zidaten aldia.
Aula zan ene kemena. Elpidea
guztiz urrun zegoen oraindik.
Argi ikusi zeikean jada, niretzat ala ere,
ia-ia jadetxi eziña zirudian.
3
Zuok, gu amil-azi geran aulduratik
lastertxe jeikiko zeratenok,
gure makal-izatez mintzatzerakoan,
gogora itzazute baita itzuri dituzuten
egun doakabe illunak.
Oskiak bezela lurraldez gu aldatzen
giza-mailla burrukaz, eta etsi-etsita bizi giñan
zuzien-gabekerian bizi arren, iñork itzik egiteke.
Eta ba-genkian, ala ere, sumiñak txarkeriaren aurka
aurpegira itxura-gabetzen duela.
Sumiñak baita zuzengabekeriaren aurka
abotsa jarten du garramatz. Gu, zori txarrez,
maitakortasunerako bidea gertatu nai izan gendunok
ezin izan giñean maitagarri.
Baiña zuok, gizona gizonaren adiskide
izateko garaiak eldu daitezenean,
pentsatu guregan
errukiortsu.
(1938)
|