L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pamiela-10 (1985-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Zurezko burua zuen elbarrituaren istorioa

 

Eugene Mouton

 

euskaratzailea: Kapo

 

Eugene Mouton (1823-1902)

        Gure idazle honek, Pierre —Martin Desiré— Eugene Mouton deitua baitzen gurasoak ez bezain izaki, Eugene Mouton sinatzen zuen soilik, argitaletxeei lana arinduz bide batez. Aita koronela izan zuen, Martinica deritzan irlan ibilia hain zuzen, urte anitzetan iduriz. Irla horretan dugu sortua, alta, Eugene, non 10 urte konplitu arte haurtzaroa iragan baitzuen, Frantziara itzultzeko eta ikasketak bukatu ondoan abokatu bezala lan egiteko 20 urtetan zehar, 1868. urte arte.

        Esaten den bezala "Probintzietan" zihardun lanean funtzionari apal zelarik, "Le Figaro"-n (eskuindar egunkaria) lehen lanak argitaratu zituenean. Hemen euskaraz ematen dugun istorioak, hain zuzen, zerbait aipu eman omen zion, hain suerte onez, ezen gero, nobela bilakatu zuen.

        Egunkari anitzetan idatzi zuen, batez ere, 40 urtetara iritsia aintzin, eta bereziki, "La Vie Parisienne" delakoan.

        Haren liburu zenbaiten izenak ematen ditugu: Nouvelles et Fantaisies bumoristiques (1876); Voyages et aventures du capitaine Marius Cougourdan (1879); Contes (1881); Aventures et mesaventures de Joel Kerbabu (1893); L'art d'ecrire et de le publier (1896); Les derniers des lions (1896).

        Itzulpena emateko, Antologie des humoristes français contemporains delako liburua erabili izan dugu: Pierre Mille, Paris Libraire Ch. Delagrave, 1912, eta informazione hau, Monte Avila Editores delakoari zor diogu: (De la Belle Epoque a Dada. 1977, Argentina).

 

Dubois sargentoari, kainonazo batek, burua zapartarazi zion, begi bat eta aitzineko hortz bat baizik geratu ez zitzaiolarik. Zirujanoa deitu zuten.

        Zirujanoak, eztarrian, alkohol xortaño bat igorri zuen; Dubois-ek, "Hum hum!" baizik ez zuen erran. Idoki zuen begia eta burua iada ez zen lekura behatu zuen.

        — Ez duzu deus! —erran zion zirujanoak—. Hazkurria eta zenbait egun deskantsu eta deusen lotsa ere ez. Bainan, anputazioa egin beharko da.

        — Zeren apuntazioa? Zeren apuntazioa?. —Galtatu zuen erregimentak.

        — Jinko! Buru apuntazioa, prefosta! —Ihardetsi zuen zirujanoak—. Bainan ez dut behar den tresneria... Ber gauza, ekar iezadazue mailua eta zizela ontsa zorrozturik.

        Operazioa, izugarri eder agitu zen. Ez zen nehoiz ikusi deus bezain aparta, ezta hain gizon xuhurrik ere. Mailukada bederaz, hezur zatiñoak jauzika erortzen ziren nola hun puxka niminoak, zeren Dubois-ek buru gogorra baitzuen eta aketsetarako lekuak prestatu behar baitziren ere.

        Gerlariek erraiten zuten: —Bainan ez diozu deus uzten buruan! Nola oroituko da maniobrez?

        — Ez zaitezte inkieta!. Turkoei jarraikitzeko hun dina izanen du. Besteei jarraikituko zaie eta kitto. Azkenez operazioa urrentu zen. Ondorio perfeita!

        Zirujanoak hain egin zuen lan perfeita non, Dubois-en burutik ez baitzen geratzen begi bat baizik, hezur herexa barnean, arku zigomatikoan apuiatzen zena, bere aldetik occipucioari estekaturik izaiteko. Hunetatik ez zen izpirik geratzen; Huntto apurra, deus haboro.

        Zirujanoak, guzti hau, ideiak lurrin ez zekizkion, husturiko meloi batez eztali zuen, eta zientzi abstraktoez okupatzea debekatu zion, bereziki, trigonometria kurbilinoaz.

        Iduri, ezen buru anputazioa pairatu dutenentzat, ez dela deus gaiztoagorik nola trigonometri moeta hura. Halaz ere, pipatzen utzi zion.

        Gero erran zuen: Orain zurezko burua eginen dugu. Eta hain izanen da on, non jendeak orok, nahi izanen baitu diezaiogun egin beste bat. Izugarria! erraiten zuten nobatoek.

        Ikusiko diagu! erraiten zuten beteranoek.

        "Oihan Beltzeko" lerrondo zaharrenetarik baten xerka joan beharko duzue.

        Mozt ezazue, eta gero, zur zatia ekarriko didazue, bainan sustraiei huilan zaien zatia izan dadin!. Kasu egizue azalaz, ez ukitu!.

        Lerrondo zur esfera ederra ekarri zuten. Zirujanoak, Dubois ekarri zuen, buruko neurriak hartu zizkion, lapitz gorriz zenbait marra egin zituen zurezko buruan eta ertzetan aketsak eginez, azala alde batetara zuen buru bezalako luzea geratu zuen. Gero, buztin hezea hartuz, Dubois-en burutik geratzen zen apurraren gainean ekarri zuen. Ez zen izugarri eder, egia erraiteko, begi hura multzoaren erdian. Gerlariek, irri egin zuten.

        — Egizue irri, egizue irri! —Erran zuen zirujanoak—. Ikusiko duzue!

        Buztin katia kendu zuen: Barnean, Duboisen buruaren aztarnen markak, han ziren geratu.

        — Dei itzazue zubeltxariak!. Buztin zatian gelditu diren markak, zurezko buruan arra eginen dituzte.

        Manatu bezala egin zen; Azkenean, zurezko kubo luzea, Dubois-en buruaren aztarnei atxek arazi zien, begitartearen aldetik, azala zuelarik.

        Begia aski arraro zen ingurune berri horren barna, baina hobekiago dena den lehen baino.

        — Gaurkoz aski da. —Erran zuen zirujanoak—. Ez dugu Dubois akitu behar, gainera, zura idor dadin behatu behar dugu. Oroz gain, azala eror ez dadin beha ezazue, ezer zura arrail liteke eta hautsez bete.

        Zirujanoak, egunero zintzen zuen Dubois. Ber denboran zura behatzen zuen ea idor zenentz. Bizkitartean, harmadak, aitzina, bere menera zuen Nurenberg, non ezagun den bezala, zurgintza, zinez baita maila gorakoa.

        Zirujanoak, hiru egunen buruan, Dubois-i, bere dendara joan zekion manatu zion:

        — Dubois ene laguna, entzun ahal nauzu?

        Dubois-ek ezetz erran zuen buruarekin.

        — Dubois ene laguna, ikusi ahal nauzu?

        Begia keinuka, baietz egin zuen ahoz.

        — Potiko eder bilakaruko zaitut berehala!.

        Buruko zura iada idor zen.

        Begitarte ederra eginen dizun eskultor ona edirenen dut. Entzun ahal dezazun bi zulo eder eginen dizkizugu; mekanikari batek, elesta dezazun, asmakizun bat ekarriko dizu eta jan dezazun agintopoa ere... Hamabost egunetan zehar, eskultorea, Dubois-en begitartea sor arazten ari zen, Dubois-ek, buruan izugarrizko tormento eta ahalamena pairatzen zueno. Hamabostgarren egunean iada burua urrenturik zen, eta Dubois-ek arrenkuraz, egin lana behar bezalakoa zela konprobatu zuen. Beharri lekuetan, bi zulo eder idoki zitzaizkionez, berehala entzun ahal izan zuen. Berantago, mekanikaria jin eta aho ertzetatik landa bi akets egin zizkion, nola agintopoa askatu ondoan, berekin eraman ere. Dubois inkiet zen zinez bainan luze gabe arra jin zen mekanikaria. Agintopoari, orein larruzko mihia atxek arazi zion eta petik, ahosapaiari estekatzen zitzaion bihurriko bat. Bihurriko eta ahosapaiaren artean intxaurra edo beste zernahi ezarriz gero, aski zen bihurrikoari eragitea, intxaurra suntsi zedin. Gero irauntsi baizik ez zen egin behar.

        Orain zeure mihiaz egin behar duzu entseiu. Egin ezazu putz, bainan errime. Dubois-ek biriak aidez bete ondoan egin zuen putz, sabela eskuez mantentzen zuelarik.

        Gutxi gora behera honelako ehortza eman zuen:

        —Tartaifle!

        — Indarrago!

        — Tartaifle! tartaifle! tartaifle!

        Mihia idor da amini bat —Erran zuen mekanikariak— Olio xortaño batez ontsa dateke.

        Mihi gaineara olio xortaiñoa igorri zuen bada, eta berehala hasi zen Dubois mintzatzen.

        — Egrun hun adriskijeak! Nrola tzaudrete?

        Zer da hori? —Erregimentak orruak eraiki— Zerendako alemandar akzenta Bordelekoa izaki?

        Zirujanoak, eskua buruan ezarririk:

        Ala Jinkoa, ni animalia astapitoa, urde ordia!. Ez nuen horretaz pentsatu. Prefosta! Alemandar akzentak badu bere zioa, eta ez du jagoiti nehoiz galduko!. Nola nahi duzue "Oihan Beltzeko" lerrondo zurez egin buruak ez dezan ukan alemandar akzentarik?. Ez duzu sendatzen ahal.

        To lagun! —erran zioten adiskideek Dubois-i— Ahal bait hobekien egina duk, Haigu kopaño bat edatera.

        Kantinara eraman zuten, kopa bat eta haboro edan ondoan, zinez elki zuten mozkor.

        Hurrengo egunean, olioz pintatu zioten begitartea eta perruka bat ezarri ondoan, bere gerlari postua arra eskura ahal ukan zuen...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.