Mazizi Kunene
euskaratzailea:
Arantxa Hirigoien
1930ean jaio zen Hegoafrikan. ANC erakundeko kidea exilioan. Zulu hizkuntzaz idazten du. Liburu ezagunenak: «Zulu Poems», «Emperor Shaka The Great» eta «The Ancestors and the Sacred Mountain». Azkeneko liburukoa da hemengo poema, idazleak zulutik ingelesera egindako itzulpenetik jasoa.
Gau hau amaitzear dago
Eta gauaren sasoi honek, ibai sakonik ez du
Goizeko izarren izpiek ebakitzen dute.
Mendi gorenetik, bere argiak
Harria inguratzen du.
Harkaitz beltzeraino narama
Non eguzkiak artzainari bidea zabaltzen dion.
Egia erran, lehena nintzen etorritako ainaren ahotsa
Entzutera eramana.
Baita ere mugituko den lehen begiaren ikustera eramana.
Festa handia hastera nindoan.
Ateak, lurraren lau semeek ireki zituzten,
Eta hodeiak haurren begiak bezain eztiak ziren.
Oihan sakona lurrean barneratu zen
Ibai bat aurkitu zuen eta jarraiki nion.
Seinale horren bidez ohartu nintzen
Goizeko apairuan, ni ere barne nintzela.
|