Begiak itxita
Erreinaldo Arenas
euskaratzailea:
Imanol Goienaga
Berorri bai kontatuko diot, berorri kontatuez gero badakidalako ez didana ez barrerik musturrean, ez agirakarik egingo. Baina gure amari, ez. Amatxori ez diot ezer esango, ezen, egitekotan ez lioke ez agiraka, ez erritan egiteari utziko eta. Eta, berak arrazoia edukitzea ziurra den arren, ez dut aholkurik, ez onuarik entzun nahi, ez bait ditut ez aholkuak, ez onuak atsegin.
Horrexegatik, berorrek ez didala ezer esango dakidalako, dena esango diot.
Zortzi urte baino ez dudanez, egunero noa eskolara. Eta hementxe hasten da nire zorigaitza, oso goiz jagi behardut eta Grande Angela izekoak opatutako erlojuak hots bi baino eman ez denean, eskola urrun xamar dago eta.
Goizeko seirak inguruan hasten zait ama agiraka altxa nadin, eta zazpiretarako banago ohe gainean eserita begiak igurdika. Ordurik beste guztia korrika baten egin behar izaten dut: korrika jantzi arropa, korrika heldu eskolaraino eta korrika sartu erreskadara, txirrina jota bait dago eta andereñoa atera jarrita.
Baina alzo desberdina izan zen, Grande Angela izekoak Ekialdera joan behar izan bait zuen eta trena zazpirak baino lehenago hartu behar zuen.
Eta itzelezko zalaparta sortu zen etxean, zeren hauzoko guztiak etorri bait ziren agurtzera eta gure ama horren jarri zen urduri non irakiten ari zen urez betetako lapikoa lurrera erori hait zitzaion ura irazkira egozterakoan kafea egiteko, eta oina erre zuen.
Horren jasangaitz izan zen istiluarekin ez nuen itzarri baino besterik izan. Eta itzarri nengoenez, jagitzea erabaki nuen.
Grande Angela izekoak, mosu eta besarkada askoren artean joan ahal izan zuen. Eta ni atoan irten nintzen eskolarantz, goiztxo izan arren.
Gaur ez dut korrika joan beharrik, esan nuen nire artean ia irribarreka. Eta abiatu egin nintzen, astiro xamar behinbat. Eta kalea gurutzatzerakoan mailaren espaloian etzanda zegoen katu batekin egin nuen behaztopo. Zelako tokia hartu duzun lotarako, esan nion eta oin muturrez ikutu nuen. Orduan bere albora makurtu eta hilda zegoela ziurtatu ahal izan nuen. Koitadua esan nuen, ziurasko makinaren batek narras eragin dio eta okolu honetara bota du zapaltzen ekin ez daitezen. Hau tamala, zeren ziur asko hiltzeko ezein gogorik ez zeukan hori koloreko katu handi bat bait da. Baina tira: ez dauka erremediorik. Eta ibiltzeari ekin nintzaion.
Oraindik goiz zenez, gozotegira heldu nintzen, eskolatik arean urrun egon arren, beti dago gozoki fresku eta zoragarririk. Gozotegi honetan bazegoen atso-zaharño bi ere sarreran pantatuta zaratxo banarekin eta eskuak luzatuta, amoin eskean... Halako baten lauko bana eman nien eta biek batera zera esan zidaten: Jainkoak Saindu egin zaitzala. Honek barre eragin zidan itzel, eta hartu, eta atzera imini nuen lauko bi natudun eskutxu zimurtu bi haien erdian, eta beraiek Jainkoak Saindu egin zaitzala esan zuten berriz, baina jada ez neukan barre egiteko gogorik. Eta ordurik, bertatik igarotzen naizen bakoitzean, beraien ttuttul aurpegiez begiratzen didate eta lauko bana ematea beste erremediorik ez daukat... Baina atzo bai ezin nuela ezer eman, zeren eskarirako pezeta ere txokolatezko opiletan xehatu bait zuen.
Eta horrexegatik irten nintzen atzeko atetik, zaharñoek ikus ez nintzaten.
Jadanik zubia zeharkatu, etxamalka bilan ibili eta eskolara heltzea baino ez nuen falta.
Zubian une batez lotu nintzen, han behean akabubako astrapala somatu bait nuen, erreka ertzean. Barandara aurreratu eta begiratu egin nuen: neurri guztietako mutikoez osatutako arlo batek ur-arratoi bat zeukan txoko batetan inguratuta eta garraxi eta harriz erasotzen zuten. Arratoiak alderik alde egiten zuen galapadan, ez zegoen ihesbiderik baina, eta txilio hestu eta etsiak ateratzen zituen. Azkenez mutikoetarik batek banbuzko ziri bar hartuz arratoiaren bizkarrean kolpatu zuen indarrez, zapart eraginez. Orduan beste guztiek animaliarenganaino egin zuten korri eta su eta garrezko jauzi eta irrintzien artean hartuz erreka erdiraino jaurti zuten, baina arratoi hila ez zen hondoratu eta agerian jarraitu zen ahozgora korronteak galarazteraino.
Mutikoak errekaren beste alde baterara joan ziren astrapalarekin. Eta neu ere abiatu nintzen.
Aiko esan nuen nire artean ze erraza den zubian barna ibiltzea. Begi itxiz ere egin daiteke, alde batetik norbera uretzara erortzen uzten ez duen hesia dugu eta bestetik kalea zapaldu baino lehen ohartarazten gaituen mailaren espaloia. Eta ziurtatzeko begiak itxi eta ibiltzeari ekin nintzaion. Hasieran esku batez eusten nion nire buruari zubiaren barandara, baina geroago ez zen beharrezkoa izan. Eta begiak itxita jarraitu nintzen. Eta ez biezaio berorrek gure amari esan, baina begi itxiz gauza asko ikusten du bat bederak, eta baita zabalik eramango bagenitu baino hobeto. Ikusi nuen lehenengoa, batzutan bestetan baino gogorrago dizdiratzen zuen hodei handi horiska bat izan zen, egukia zuhaitz artera erortzean bezala. Orduan betazalak estutu nituen gogor sano eta hodei gorriska, urdin bilakatu zen. Baina ez urdin hutsa, berdea baizik, berde eta morea. More dizdiratsua euria lodia egin duenean eta lurra goitik eroritako urez erdi iratota dagoenean bezalako ortzadar horielarikoa bailitzan. Eta begiak itxita kaleei eta gauzei buruz pentsatzera eman nion; ibiltzeari utzi gabe. Eta Grande Angela izeko gurea etxetik irteten ikusi nuen. Baina ez bola gorridun janztekoarekin, hauxe bait da Ekialderatzean beti erabiltzen duena, janzki luze eta zuri batekin baino. Eta horren denez luzea izara batez estalitako telefono poste bat zirudien. Baina polit ikusten zen.
Eta oinez jarraitu nintzen. Eta atzera egin nuen behaztopo katuarekin espaloian. Baina oraingoan, oin muturraz ikutu nuenean jauzi bat egin eta korrika irten zen. Katu hori dizdiratsua bizirik bait zegoen eta iratzarri nuenean ikaratu egin bait zen. Eta gogoz egin nuen barre noraezean desagertzen ikustean eta bizkarreko ileak xut, ezen txinpartak egoztear zegoela bait zirudien.
Eta oinez jarraitu nintzen, eta, begiak, noski, ondo itxita. Eta horrelaxe heldu nintzen berriro gozotegira. Baina ezin nuenez ezein gozokirik erosi, xehatuta bait neukan askarirako azken pezeta ere, erakusleihoan barna begiratu asetu nintzen. Eta horrelaxe nengoen, begira, erakusmahaiaren atzetik zera zinostan ahots bi entzun nuenean: Ez duzu goxokirik jan nahi ala? eta burua altxatzean zerbitzariak gozotegiaren sarreran beti eskean zeuden zaharño biak zirela ikusi nuen harriduraz. Eta ez nuen jakin zer esan. Baina itxuraz, beraiek asmatu zuten guraria eta, irribarreka, txokolate eta almendraz egindako opil handi eta ia gorriska bat atera zuten. Eta esku artean jarri zidaten.
Opil handi harekin zoratu egin nintzen pozez. Eta kalera irten nintzen. Opila esku artean zubia aurrera nindoala, berriro entzun nuen mutikoen astrapala. Eta begiak itxita zubiaren barandara agertu nintzen eta han behean ikusi nituen, arinka igerian errekaren erdiraino ur-arratoi bat salbatzeko, zeren koitadua gaixo zegoen antza eta ezin bait zuen igerian egin.
Eta rnutikoek urtzatik atera zuten arratoia eta dardarka aretzako harri baten gainean pausatu zuten eguzkitan eguras zedin. Orduan deitzera abiatu nintzen niganaino etor zitezen, eta denon artean jan genezan txokolate opila, zeren, azken batez, nik soilik ezin bait nuen opiltzar hura jan.
Benetan deitzekotan nengoela. Opil eta guzti altxatu nituen eskuak, eta dena ikus zezaten gainera, eta esateko neukana gezurra zela pentsa ez zezaten eta korrika etor zitezen. Baina orduan, taka, kamioia pasatu zitzaidan gainetik kale gorriaren erdian, huraxe bait zen, konturatu gabe, lotu nintzen tokia.
Eta hementxe nakusa berorrek: izterrak esparatrapuak eta igeltsoak zurituta. Estenkada edo pilula bat zuria noski emateko zuriz jantzitako emakumeak baino sartzen ez den gela honen hormak bezain zuri.
Eta ez beza pentsa kontatu diodana gezurra denik. Ez beza pentsa sukar tanto bat dudalako edota, mementuoro izterretako minak eraginda arrenkuratzen naizelako gezurrik dinodanik, ez bait da horrela. Eta berorrek egia den ziurtatu nahi badu, bihoa zubira; hantxe bait dagoke oraindino guztiz iraurrita asfaltu gainean, gozotegiko zaharño irribarretsu biek opatu zidaten txokolate eta almendraz egindako opil handi eta ia gorriska.
|