L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Ttu-ttuá aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Ttu-ttuá-0,5/0,6 (1985-udazkena) —Hurrengo artikulua




 

 

Historia do rock and roll

 

Anton Reixa

 

euskaratzailea:
Joanes Urkijo

 

        A.R. Reixa (Anton Reixa) ez da bakar-bakarrik OS RESENTIDOS Vigoko talde rockeroaren kantari eta kanta egilea. Ez da bakar-bakarrik, ez, tipo bitxia, xelebrea, euskal eran txapela buruan daramana. Anton Reixarentzat, musika ez da bere martxa eta ezinegonaren adierazpenetako bat baizik: musikarekin batera berba dator, eta berbaren bidez oso erraza da literaturaren zulo hondogabean erortzea. Poeta suertatu zaigu Reixa han, eta antza denez ez edozelangoa: 1984 urtean Santiagoko Unibertsitateak emandako "Galicia" saria jaso zuen, eta doi-doi aurtengo Urrian argitaratzea izan du, guk garaiz eskuratu eta geurean aurkez dezagun. Lehenengo irakurketa batean, izen asko dakarzkigu burura Reixaren poesiak: Burroughs, Frantziako surrealistak... eta pixkat ere liburuak berak azalean adierazten diguna: HISTORIA DO ROCK AND ROLL alegia.

 

 

 

Cemiterio de coches

—epopeia—

 

atzo tania nire alabatxo batek

amets egin zuen ni

hulk harrigarria nintzela

esate baterako

nik ez nuen amets egin artista

trajebainudun baten semea nintzenik

edipo beste edozein legezko errege da

edipo beste edozein legezko errege da

edipo beste edozein legezko errege da

edipo beste edozein legezko errege da

edipo beste edozein legezko errege da

edipo beste edozein legezko errege da

edipo beste edozein legezko errege da

edipo beste edozein legezko errege da

 

 

onte tania unha miña filla

soñou que eu era

o incrible hulk

poñamos por caso

eu non soñei que

fose fillo dunha artista en bañador

edipo é un rei coma outro calquera

edipo é un rei coma outro calquera

edipo é un rei coma outro calquera

edipo é un rei coma outro calquera

edipo é un rei coma outro calquera

edipo é un rei coma outro calquera

edipo é un rei coma outro calquera

edipo é un rei coma outro calquera

 

 

 

 

 

ihaiek beltzak pic-nic egiten esan zutenean beste gu haiek beltzen merienda diogu filme pornografikotarako gaiak iturgina etxe-arazo bat konpontzen ezkaratzean etxekoandrea azaltzen filmeak mutu izan behar du soil-soilik hots banda bat lantzean behineko hasperenez filmeari usainak erantsi behar zaizkio etxekoandreak azaldu dio iturginari ordaintzeko sosik ez duela gomespumazko txabusina askatu eta gorputza entregatu dio iturginari lanaren ordain moduan filmeak iturginaren lanetan eta ezkaratzeko eskena aurrean gelditu behar du sexu txaka-txakaren eskenak gutxienera murriztuko dira pornografia hots bandan datza batez ere iturgintza lanen eskenetan zehar hots bandak txaka-txakari dagozkion doinuak eskainiko baita ezkaratzeko eskenan ere berriro eragon filmeari usainak erantsi behar zaizkiola sexu txaka-txakaren eskena llaburrean zehar hots bandak iturginaren biraoak gertaraziko ditu etxe-konponketa egin bitartean eta ezkaratzeko elkarrizketa ere guztiau sexu txaka-txakaren hogeita hamar segunduak laguntzeko giro usainak une batean edo bestean etxekoandrea sukaldean prestatzen ari den janarekin kointziditu behar du makailau patatekin ikuslegoari orri bat emango zaio etxekoandreak erabiltzen duen barrujantzia azaltzen merkatal erreferentzia guztiekin zaipekoaren nailongintza prozesua txabusinaren gomespuma errekorra delako oharra eta azterketa bat hipermerkatuek gaurko bizimoduan duren eragin soziologikoaz pornografiaren helburua berotzea da eta ez besterik.

 

 

onde eles din negros facendo pic nic eles nosoutros dicimos merienda de negros argumentos para películas pornográficas o fontaneiro resolve un problema doméstico no recibidor a ama de casa explica a película debe ser muda só unha banda sonora con salaios de cando en vez a película debe ter cheiros incorporados a ama de casa explica que non ten cartos para pagar ó fontaneiro desabotoa a bata de goma escuma e entrégase ó fontaneiro en pago dos seus servicios a película debe deterse no traballo que realiza o fontaneiro e nos prolegómenos da escena do recibidor as escenas do tiqui taque sexual deben ser reducidas ó mínimo a pornografía reside mais ca nada na banda sonora durante as escenas dos traballos de fontanería a banda sonora reproduce sons propios do tiqui taque sexual igual durante a secuencia dos prolegómenos do recibidor cómpre insistir en que a película debe levar cheiros incorporaos durante a brevísima secuencia do tiqui taque sexual a banda sonora debe reproduci-las palabras malsoantes do fontaneiro mentres realiza a reparación doméstica e o diálogo do recibidor todo isto mentres dura escena do tiqui taque sexual que son trinta segundos o cheiro ambiental debe coincidir nalgún momento coa visión do xantar que na cociña prepara a ama de casa bacallau con patacas ó espectadores entregaráselles un folleto onde se describe a roupa interior que usa a ama de casa coas súas referencias comercias o proceso de fabricación do nailon da combinación o recordatorio de que a goma escuma da bata é inflamable e unha análise da incidencia sociolóxica dos hipermercados na vida moderna a función da ponografía é a excitación e non outra cosa.

 

 

 

murraik baditu bere akatsak

baita bere birtuteak ere

postsahnenta-postoparizko

chucrutte zarata hura

karamielu paperezkoa

beti urratzen urratzen

berba solteak

feiraco satsuma gudari

liraina hilko naiz itsaso handian

benetako bizitzaren paradoxak

urkatuak zakila xut hiltzen dira

baina ez zakila xut duten guztiak

hiltzen dira urkaturik

 

beti bazter berean

ibili edo edari alkoholikoak

edan betiere

ordu bereak eta nola

nahasi udazkena itzalarekin

eta udaberria txoriekin

ez al duzu ulertzen

guraso-hiltzailea bultzatzen duen

psikopatia beti pijamaz

lo egitea dela eta

zure portaera zenbat eta emeago

hainbat eta txundituago

utziko duzu bortxatzailea?

 

izan daitezke mementuak bizimodu

kolektiboan zeinetan betebeharra

foxtrot baten geldotasunak

dromedarioen astuntasunak

hodei pasakorrek ilunduta agertzen den

baina

balio morala zuzenbidearen zentzua

arau-zaletasunaren

indar iraunkorra denaren gainetik

ezarriko dira

andreak haurrak agureak lehenengo

 

 

murrai ten os seus defectos

e as súas virtudes

distintas equipaxes de

postventa-postregalo

aquel ruido chucrutte

de papel de caramelo

sempre rachando rachando

palabras soltas

feiraco satsuma gudari

morrerei fermosa no mar maior

paradoxas da vida real

os aforcados morren empalmados

pero non tódolos empalmados

morren aforcados

 

camiñar sempre pola mesma

beira ou inxerir bebidas

alcohólicas sempre ás

mesmas horas e coma

confundi-lo outono coa sombra

e a primavera cos paxaros

¿non comprendes que a

psicopatía que induce ós

parricidas é a de durmir

sempre con pixama e que

canto máis amable sexa o teu

comportamento máis

desconcertarás ó violador?

 

pode haber momentos na vida colectiva nos que o deber

apareza oscurecido polas nubes que pasan

              pola lentitude dun foxtrot

              pola canseira dos dromedarios

pero

o valor moral o senso da xusticia a forza permanente

da disciplina hanse inpoñer por riba de todo

primeiro as mulleres os nenos os anciáns

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.