L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<barz0100>— Garziarena Berria-1 (1997-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Zergatik Garziarena berria

 

Iruditzen zaigu hainbat jendek estimatu egingo lukeela bere iritzia azaltzeko leku bat, eta leku hori aldizkari hau izan litekeela. Helburu hori dela eta, oztopo gutxi jarriko zaie partaide izan nahi dutenei. Hurbil daitezke hona:

        1.— Izenarekin sinatuz edo Ezizena erabiliz (X.X. Garziarena).

        2.— Idazle bezala (testuak asmatu eta idatziz) edo irakurle bezala irakurritako testu onak kopiatu eta guri bidaliz).

        3.— Nahi duten hizkuntza erabiliz.

        4.— Sekzio jakinetan edo bestela.

        Sekzio jakinak: Satirikoak (Umea, Eroa eta Moskorra izango dira beti egileak, beraiek omen dira eta egia esaten duten bakarrak) eta Zerrendak (irakurle, idazle eta guztien artean liburu, diska, txango eta bideo zein filme zerrendak osatuko dituzte, bere aukeraren arrazoiak laburki azalduz).

        5.— Edozein luzerako testuekin. Bost lerro? Ba, bost lerro. Hamabost? Ba, hamabost. Folio bat? Ba, primeran, oso tamaina egokia da hori. Hamabost folio? Litekeena, aintzat hartuko genuke hamabost folio argitaratzeko aukera hori ere.

        6.— Edozein erako testuekin. Berdin balio du egunkari-artikuluaren antzekoak, nola elkarrizketa, aforismo, ipuitxo edo gutun batek. Puzleak ez digu ikararik ematen, aitzitik.

        7.— Edozein mailako testuekin. Ondo dago kalitatea, ondo dago perfekzio estilistikoa edo orijinaltasun literarioa, baina adierazpen-eskubidea horren gainetik dago. Bestela, hitzegiteko edo idazteko erraztasunik ez dutenek ez lukete, ezta Garziarena honetan ere, eskubide hori gauzatzeko modurik izango.

        8.— Gure helburuari gaizki erizten ez diotenak. Guk elkarte edo txoko bat sortu nahi genuke, elkarri informazioa pasatzeko eta errealitateari buruzko hurbilketa sakonago eta minago bat lortzeko.

 

GARZIARENA BERRIA

(TXEMA ARANAZ, BERNARDO ATXAGA,

LOURDES AUZMENDI, KOLDO BIGURI,

JOXEMI GOIENA, JOXEMARI ITURRALDE,

JOSE LUIS MENDOZA eta beste hainbat lagunek

bultzaturiko argitalpena.)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.