L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena Berria-2 (1998-urtarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

The punky and the lady

(edo el diario vasco, irailak 3)

 

Matxin Punkygarziarena

 

Ez, ez duk kasualitate hutsa izan diariovascok lehenengo orrialdean argitaratu zian argazkia. Hik ederki asko dakik Gipuzkoa punky askoren sorterri eta hilerria izan dela, inguruak sortuak, ilusio faltsuek haziak eta heroinak eramanak. Ez, ez duk kasualitatea izan. Diariovascok, hik bezala, kaka egin nahi izan dik okerreko bidea (ba ote beste biderik?) hartu duten punky guztien gainean, mesprezu keinu higuingarria izan duk, dudarik gabe: «Begirazazue punky eredugarria guk sortutako (eta guk garbitutako) heroina baten heriotzak hunkitua, negarrez! Begirazazue zein txukun eta tente erakusten duen gandor gorria, jantziak urratuak eta lisibatan sartuak ditik, bai, baina jantzi garbiak dituk! Begirazazue zein lore sorta ederra daukan eskuetan! Dirua xahutuko zian, gero! Begirazazue, geurera etorri duk ardi galdua! Ikasiko al ditek besteek!» Hauxe duk diariovascok irakatsi nahi duen irakaspena: «Gogora hadi nola bukatu duten gizartea onartu ez dutenak! Izan hadi intzoa! Kontuz ibili!» Pikutara periodiko fatxa hori eta haren irakaspen herdoilduak! Azkar bizi nahi diat! Erre nahi diat ene bizitza, behar diat erre, trago luzez edan behar diat hi eta mozorro intzoekiko gorroto-edabea, ez nauk sekula aseko! Bala galdua nauk, jomugara noiz iritsiko zain. Eta hi, bai hi, diariovascoko argazkian azaltzen den babalore zuri hori, hi izango haiz nire xedea! Hi, punky de postal nazkagarri hori, kasu eman nirekin! Egunen batean harrapatuko haut eta orduan, beste mundura joan nahi ez baduk, hobe izango duk alde egitea agudo nire atzaparretatik. Ikusten ditiat hire beldur begiak, sentitzen ditiat hire dardarak, hire odola diat usaintzen. Hoa azkar hire printzesarengana! Gogoratzen al duk RIPen kanta? Ez? Egon lasai, segituan kantatuko diat eta: «Vivo con una ideal fiel, dar por culo a españa y al rey!». Orain bai, orain gogoratzen duk. Ba, horixe bera egin behar diat hirekin, sasikume halakoa! Labanen zarata entzuten duk? Hor ari dituk labanak zorrozten Portu-RIP, Josu-Eskorbuto eta Natxo-Zikatriz, horiek ere hire esperoan zaudek. Baina ondo pentsatuta, hi ez haiz inpernura joango, hi ez haiz gutarra. Hi, zeru laxo urdinera joango haiz, hor aspertu egingo haiz betiko, hor ustelduko haiz hire heroinarekin. Hortxe zagok guk aspaldi ukatu genian etorkizuna. Hortxe zagok bakea. Punky diruzale eta faltsua, entzun ezak, nik hau esan for you: FUCK YOU!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.