Zerrendak
Abesti sozialak ahots gozo eta indartsuz:
Amparo Ochoa
Lurdes Auzmendi
Euskal Herrian Mexicoko musika rantxerekin identifikatzen dute askok, gehienek ez esatearren. Flaco Jiménez da, bestalde, gaur egungo euskal gazteen artean musika horren ordezkari ezagunena, eta agian talde rockeroren bat ere ezagutuko dute. Baina Mexicon beste era askotako musika egiten da: iparraldetik hasi eta hegoaldera arte ia estatu bakoitzak ditu berezitasun oso markatuak musika eta kantu kontuetan.
Badira, noski, musika guzti horietatik gustukoenak aukeratu eta abesten dituztenak, eta badira nola ez gizonezko eta emakumezko abeslarik. Emakumeen artetik Lucha Reyes eta batez ere Chavela Vargas dira gure artean ezagunenak, baina bada beste emakume abeslari bat oso kantu mota bereziak eta entzungarriak kantatu zituena, eta hori Amparo Ochoa da.
Mexicoko abesti berrien abeslari hau tradizio foklorikoan oinarritu zen beti herrialde horretako biztanleen errealitate soziala adierazteko, eta horretarako beste herrialde batzuetako abeslarien kantuak ere bere egin zituen: Carlos Mejía, León Feliperen poemak, etabar. Mexicoko iraultza, nekazarien lurrik eza, txiroen gabeziak eta nekeak eta beste hainbat arazo abestu zituen, beti Mexicoko musika talderik onenen laguntzarekin, eta horien artean Los Folkloristas dira aipagarrienak. Discos Pueblo etxeak argitaratu ditu konpaktoan ahots garbi eta indartsua zuen emakume honen abesti bildumak. Eta askok noizbait entzuna baina dagoeneko ahaztua izango dugun abesti baten letra eskaintzen dugu Amparo Ochoaren abestien lekuko (Mi abuelo, Mario López):
Mi abuelo mató franceses y mi padre federales
y yo tan solo heredé un jacal y tres nopales.
Mi abuelo fue juarista y mi padre zapatista
y yo siembro en tierra ajena, y eso que soy agrarista.
Mi abuelo y mi padre murieron por la justicia
yo pienso que esa señora los jacafes no visita.
A mi abuelo lo enterraron en olla de barro negro
a mi padre en un petate, máximo derecho del pueblo.
En el campo vuelve a oírse al campesino gritando:
La tierra debe de ser de quien la esté trabajando.
|