L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena Berria-3 (1998-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Gogoetarik?

 

Makur Garziarena

 

Azken asteotan hainbat gertakari izan dira nire inguruan (eta nirean bezala zuetako askorenean ere): klaseko ariketa bat Madrilgo egunkarietan ikustea, alderdi politiko batek euskalduntzeko material guztiaren azterketa eskatzea, Jaurlaritzako kultura sailak hartu dituen neurri eta ziuraski funts gabeko erabakiak, Olentzero Arabatik kanpora bidaltzeko eginiko saioa (Santa Claus edo Noel hori onartzen den bitartean)... eta horiekin batera, zoritxarrez harritu ez nauten hainbat gertakari eman dira: politikoak espainolez mintzatzea, ETB1ean Erreala eta R. Madriden arteko partidua botatzea abisurik gabe biharamunean, euskaltegietako irakasleak erdal prentsa erosten ikustea, eta abar.

        Izugarria da euskararen kontrako erasoa, horren bortizkeria eta faltsukeria. Erasotzaileak biktima gisa aurkezten dira, eta bitartean izugarria da euskal gizarteak erakusten duen ahultasuna. Imajina ezazue hau berau gertatzen dela Katalunian, zer gertatuko zen han? Zer esango zuten politikariek? Gobernuak? Presidenteak? Zer, kultur taldeek? Argitaletxeek eta gainerako elkarteek? Hemen, bitartean «betikoak» aritu dira prentsan (prentsa batean???); esango dutenaren beldur dira gure politikoak... edo okerragoa dena, ez zaie interesatzen, bost axola herri eskubidea, gure nortasuna eta abar.

        Bahiketa edo koktelaren ariketa El País eta ABC egunkarietako lehen orrietan agertu dira, erantzunak eta azalpenak gureetan. Baina tamalez mina eginda dago eta, udalekuetako harrien kasuan bezala, oso zaila (ezinezkoa?) da horrelako gertakari edo albisteei aurre egitea. Komunikabideen botereari boteretik erantzun behar zaio, eta hemen, zoritxarrez, botereak ez du hori egin nahi, are okerrago, nahiago du komunikabideen boterearekin ondo konpondu, bat egin eta zentzubariko zigorra ezarri Madrilen pozik gera daitezen. Amen!

        Eta bitartean aurpegia estalita dutenek kotxeak, komerzioak eta etxeak erretzen eta jendea izutzen dute aberriaren izenean. Horiekin ere amen!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.