L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena Berria-3 (1998-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Biok harrituta

 

Jota Garziarena

 

Kanta batzuk begiratu behar genituela-eta, laguna ere baden lankide batekin geratu naiz gaur goizean ensaio lokalean. Ordu batak aldera autobus geltokira hurbildu behar izan du berak, ikastolatik bueltan zetorren zazpi urteko semearen bila. Haurra etxean utzi eta berriz ere lokalean azaldu da, serio, kezkatua bezala. Lanean jarraitu dugu momentu batez baina giro-aldaketa nabarmena zenez, modu horretara jarraitu beharrean ondoko tabernara abiatu gara zerbait hartzera.

        Tragua eskatu eta isiltasun une baten ondoren halako batean hizketan hasi zait laguna, pentsakor:

        —Gaur, lehenengo aldiz, semeak galdetu zidak ea goizean zer egin dudan. Harritu nau bere interesak. Normalean neu izaten nauk berari galdetzen diona.

        —Eta?, zer kontatu diok?

        —Egia esan zioat. Erosketak, bazkaria prestatzen hasi, ensaioa hirekin...

        —Eta?

        —Ez duk horrekin konforme geratu. Zerbait gehiago falta zela erantzun zidak, triste bezala, baita horrekin dexente insistitu ere eta nik azkenean ez dut jakin zer erantzun.

        —Beharbada ikastolara bere bila joan zarela edo...

        —Horixe bera hi! Horixe bera izan duk azkenik bere erantzuna, geltokira bere bila joan naizela! Nola demontre asmatu duk? Harrituta geratu nauk! Baina nola demontre asmatu duk?

        Eta horrela geratu gara biok harrituta: bera harrituta nik hain kontu zaila asmatzeagatik eta ni harrituta berak hain errealitate begibistakoa ez ikusteagatik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.