Zerrendak
Alessandro Baricco,
Seda, Anagrama.
Baricco Italiako literatura berriko idazle onenetako bat da, Europan liburu honi esker ezagutua izatera iritsi dena. Berak dioen bezala, liburua ez da eleberria ez eta ipuina ere, istorioa baizik, baina kontamolde tradizionala erabiltzen du istorio hori egituratzeko, eta zentzu horretan beren literatur lanetan herri narratiba tradizionalaren isla jasotzen duten idazleen artean koka genezake. Liburu honen kontakizuna maitasun istorio bat da, baina ez da soilik maitasuna, desioa eta oinazea ere bada, eta gehiago ere; izenik ez duen zerbait da, eta horregatik, gauzak esateko izenik ez denean aurkitzen, orduan istorioak erabili behar izaten dira esan nahi den hori kontatzeko.
Enrique Vila-Matas,
Para acabar con los números redondos, Pre-Textos.
Tabucchiren Pereira kazetariak hildako artisten nekrologien bilduma egin asmo du. Arestian aipatutako Vila-Matasek ere osatu du bere-berea, urteurren borobilak gorroto ditu-eta. Hortaz, Artauden jaiotegunaren 99.a oroituko du, Pavesenaren 87.a, Joseph Rothenaren 101.a ... Aitzakia horretaz baliatzen da idazle sorta handiaren ezaupideak emateko. Zenbait, ezezagunagoak genituelako edo, kutunagoak egin zaizkigu: Robert Walser, Max Frisch eta Bruno Schultz bereziki.
José Cardoso Pires,
Celeste & Làlinha, Alianza Minibolsillo.
Lisboa ondoko ererfuxiatu eremu batean bizi da Celeste, ama alarguna eta amonarekin. Etxe pareraino etorri zaizkio Angolako ekaitz bortitzak barreiatutakoak: lutuzko auzo andrak, mutiko basati gerlazaleak, Afrikako kolonian utzitako bizimodu eta hondasunen saudade sorra. Làlinha panpin beltzarengana zuzendu bide da auzotiarren ezina eta amorrua, samurtasunak barruti meharragoak baititu galtzaileenean. Fabula bikaina.
Erik Fosnes Hansen,
Himno al final del viaje, Plaza & Janés.
«No logro recordar quién fue el primero que me habló del hundimiento del Titanic. Sin embargo nuestra institutriz lloró durante el desayuno, jamás había visto llorar antes, y Edith, la criada, vino al cuarto de los niños donde no la veíamos nunca, y lloró con ella. Me enteré de lo del iceberg, de lo espantoso de que se ahogaran tantas personas, pero lo que más me impresionó fue el que la orquesta siguiera tocando hasta que el barco se hundió. Quise saber qué habían tocado y me contestaron con una impertinencia.»
Canetti-ren aspaldiko kezka hura nobela honen bidez argi dezake irakurleak, Hansen-en musikariok alegiazkoak izan arren. Bazter askotakoak bildu omen ziren Titanic urperaezinaren orkestran, eta denak hondoratu gero vals soinua lagun, Leonardo di Caprio eta beste askoren ametsekin batera.
Anton Chéjov,
La señora del perrito y otros cuentos, Austral.
Antzezlan ospetsuak gora-behera, 1000 ipuin baino gehiago idatzi zituen sendagile errusiar honek. Orotara, Chéjov pertsonai barrenkoien sentiera izkutuak azalerarazten da maisu, Vila-Matasek dioenez: «...sabía captar como nadie la experiencia misma de sus personajes de ficción valiéndose de un virtuoso método por el cual sorprendía a sus criaturas ficticias en el momento mismo de la verdad, cuando de pronto con una palabra o un gesto delataban lo que genuinamente eran». Hor dira, lekuko, Vanka umea, Gurov amesgilea eta beste hainbat.
|