L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena Berria-3 (1998-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Zerrendak—

 

Vitoria-Gasteiz artean. (CD-rom)

 

Xabier Garziarena

 

Gasteizko museoetan eta beste zenbait tokitan gordetzen diren artelanik garrantzitsuenak biltzen ditu CD-rom honek, euskaraz eta gaztelaniaz, eta argazki eta material grafiko bikainez hornituta. Bi eratako «bisitaldia» aukeratu daiteke, «elkarrekintzazkoa» (hau da, erabiltzaileak berak nahi duen bezala mugituz edo «nabigatuz») eta panoramikoa, ikuspegi orokorra eskaintzen duena. Artelan guztiak arotan banatuta daude, hasi historiaurretik eta gure garaietara arte, pintura, eskultura, arkitektura eta bestelakoen artean bereiziz. Lan bakoitzari buruzko argazkiekin batera, haien azalpena, aurkikuntza tokia, egungo kokapena eta beste zenbait datu eskaintzen dira, asmo pedagogiko nabariarekin. Tamalez, lanei buruzko azalpen testuak luze eta teknikoegiak dira, hizkera espezializatu eta trinko samarrez idatziak, eta horren ondorioz euskarazko bertsioan nahiko itzulpen zurruna gertatzen da, lehenago esandako asmo pedagogiko horretxen kaltetan. Hala ere, CD-rom hau oso interesgarria da.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.