L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena Berria-3 (1998-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

—De Jardines Ajenos—

 

Euskaldungoa erroizturik

 

José María Larrea Muxika

 

XIX. mende hasmentarako egina zen Frantzian (Asamblée Nationale) eta Espainian (Cortes de Cádiz) Nazio, Hizkuntza eta Estatua bat egiten zuen mintzamoldea. Hartarako baliagarri gertatzen dira XVIII. mendean gaindi landutako hizkuntza irizpideak.

        Zibilizazio barbaroei aitzi eta Hizkuntza patois-en aurka, praktikan, Europarako, nazio izeneko lurralde politiko berrietan Hizkuntza bat laudorioztatzen da beste guztien kontra eta hizkuntza horren barnean kode idatziak lehenesten dira beste hizkuntza maila guztien aurka.

        Hizkuntza idatzian den Legea da Nazio-Estatu berriaren zutabe, denek ezagutu beharrekoa, ez diezaioten Legeari itzuri egin. Nahitaezko alfabetakuntzak hedarazten duen hizkuntza nazionala une eta leku guzietarako bilakatu denetik beste hizkuntzak ez dira beharrezko, «hizkuntza nazionalak» bere lekua hartu dituelakotz. Aipatu hau da, bestalde, gorabide sozialerako ezinbesteko tresna.

Euskaldungoa erroizturik, Pamiela

 

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.