L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena Berria-3 (1998-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

—De Jardines Ajenos—

 

Bukowski

 

Xabier Montoia

 

Nik, ostera, Bukowski maite dut berriz ere. Maite dut politikoki arteza ez delako; esan behar ez dena eta esan behar ez den moduan dioelako; tolerantea ez delako. Eta beharbada euskal irakurlearen ganbara —tolerantziaz eta metaliteraturaz, moralkeriaz eta haur literaturaz itotzeraino betea— egurasten lagunduko duelakoan, poztu egiten nau itzulia izan dela jakiteak. Poemak euskaratu dizkiote gainera; bai kantitatez eta bai kalitatez ere, Bukowski poeta baita beste edozeren gainetik, nahiz eta bere prosa biziari esker gurean ezagunagoa izan.

        Eta poeta anarkista deituko dio batek baino gehiagok. Txorakeriak. Bukowskik ondo zekien infernua —gogoan ez dudan norbaitek aspaldian jakinarazi zigunez— besteengan dagoela, lagun hurkoarengan. Bere tragoaz gozatzen bakean utz zezatela baino ez zuen gura.

Egunkaria, 1997-IV 26

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.