«Bere-bereen» herrialdeari buruzko berri laburra
Maolo Garziarena
Nahaste handi samarra daukagu Afrika iparraldeko herriak «bere» izateko orduan. Iritzi nagusiaren ara «bera», herri horiek guztiak arabiarrak dira, hizkuntzaz, kulturaz eta erlijioz, baina ez da hala. Arabiar kultura eta hizkuntza oso hedatuta egon arren, mendebaleko muturrean bada herrialde «bere»zitu bat: «bere-bereak». Gainontzekoekiko desberdintasunik handiena, dudarik gabe, hizkuntza da, edo, hobeto esanda, hizkuntzaren bitxikeria bat. Aurrean ez dauden hirugarrenei buruz mintzatzeko orduan, «bere» eta «bere» aritzen dira etengabe, eta askoren iritziz hortik datorkie izena. Haien esaerarik behinena hauxe da: «Izena izana da»; eta horregatik omen dira hain «bere» koiak hainbeste non egiazko erlijio bakarra eurena dela uste baitute. Kulturaren aldetik, nahikoa herri mugatua da, baina hala ere badute literatura idatzirik, eta euren idazlerik famatuenak «Bere»nardo du izena. Hain da morroi fina non «bere-bereen» kultura beste herrialde arabiarretara zabaldu baitu, bertako eskola-arabierategietan sarraraziz.
Arab(i)ako lurralde okupatuetatik
|