Esan baietz
Koldo Jule Garai
Ilargian ispilatzen
dardarka abotsa
aldarrikatzen barneko orrua
Esan baietz,
hala bedi
hala dala
Ametsak egia bihurtu
arimaren hegi kikun beherantz
Arestigaz.
Laprast errealitatean
Alperrikaltzen esateko ordua
egite ganorabakoetan.
Bestelakoak ziren nire ekintzak
bestelakoak nire beharrak:
jateko ez nuen gozorik hartu
Bero gorputza
bihotz hotza
haran goxuak berdezka
itxaso bat eginez.
lotzen, elkartzen ondartza batetan,
ondarra eskutartean
zeruan begiak elkartzen
sapaiak zapalduz...
Baina argi beltza datort
belarrietan muxuka
eta loan ere ikusiko dugu elkar
Hala bedi
hala dala.
Bakartia ur bihurtu
Zenbateraino jausi barik jazango?
Ukango bahindut
Esan baietz.
Munduari gorroto
goizean goiz esnatu
eta Munduari gorroto.
Bakarrik,
kolkogordean bahindukat
ez nuke besteren beharrik.
Beharra berdezka
hartu ekintza batetan
Bihurtu beherantz orrua
Ilargia dardazka
ispilatzen abotsa
Errealitatearen ordua
Arestigaz
Eta loan muxukatzen
eskutarteak elkartzen
ondarra batzerakoan
sapaian lotu gozokiak.
Ondartza beltza datort,
Illundu dula
hala bedi
hala dala.
89ko 12aren 29an, non eta Bermion.
|