Oihartzun itogarriak
Iturrimiti
Aspaldian legez, zelan ez,
Iturri borbortiaren kantu eternalak
Berriro eta behin ditu mailukatzen
Bidexkaren txintxar lotiak.
Mendeetako lotaldiaren gozotasunean
Eskubidezko amets magalak
Babestutako paradisu lurrinduan
Zorabiaturik dira oihartzun zitalak.
Lagunari bihotzez emandako txanponari
Gortu zaizkio ohizko txin-txin hotsak
Orroaka amildegiruntz artez
Ikuiluko behor deslaiak.
Ontsuko sargoriatik ihesika
Bidalduten digun ifarreko mendiak
Haixe goiztiarraren freskotasunaren zai
Irekita eskaratzeko ate biak.
Erromesa belauniko bomitoka
Ezin burutu dabilenak
Ahaleginaren ahaleginaz
Ote dira azken urratsak.
|