L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Enseiucarrean aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Enseiucarrean-5 (1990-negua) —<ense0500>




 

 

Pausalekua

 

Joseba Santxo

 

Ez dut aurrerapausorik eman nahi!

atsedenpausarik bai!

lasai!

zai!

zai egon...

lasai egon...

egonean egon... egon...

 

nekatuta nago,

unatuta,

abailduta,

akituta,

akitu. . . ta. . . kitu!

geldi bedi lehengo indarra

aurrera segi beharra

eta egon nagoela, idatzi, nire arpegi izkutua

erakutsi

idatzi, asko edo gutxi

baina idazteari

eutsi

zirriborroz bete orri zuria

hutsaren jakituria

idatzi nahi dut idatzi

  gaur, bihar eta etsi... penaren orduan

naufragoen moduan

ito barik ordea

       ura belaunetik behera dudala

gaur, eta eskua paper gainean

gaur, idazteko ahaleginean

gaur, ura gelditu nahian bezala

Ez bilatu zentzurik, ez belaunik ez urik

idazten ari naizela

naufragoek bezela

Ez bilatu gehiago... egonean bait nago.

 

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.