L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa —Hurrengo artikulua




 

 

Erbestetuek erbestetuei

 

Altube (Euskaltzaiña)

 

Gure Aberria, Euskalerri maitea, etsaiaren erpe zorrotz peian, oiñazez intzirika agertzen zaigun garai goibel ontan, aren semeak, ludiaren lau bazterretan. Ama estualdi ortatik atera naiezko lanetan, gogor, zintzo ta pijo ari zaizkigu.

        Seme oiek ¡Eup! egiten dute iparraldetik, ¡Eup! egoaldetik, eta deadar oien oiartzun bezela, ¡Eup! Erantzuten sortzaldetik, ¡Eup! sartzaldetik.

        Oraingotan, nundik izango, ta Guatemala urrun-lurretatik datorkigu irrintzi aberkoi ori.

        Ango euskaldunek ere, ango euskotarrek ere, nai omen dute zerbait egin, Aberri Amari laguntzeko, Amaren nekeak semeen nekeez arintzeko.

        Nekeak, bai, neke ugariak leporatzen dizkigute aspaldion Euzkalerriaren etsaiek, baiña nekeok kemenez, abertzale-suaz eraman baditzagu, eztirateke alperrikako. Gure kanta zarrak baitio:

 

                Eztago larrosarik

                Arantzarik gabe

                Ez eta amodiorik

                Penarikan gabe.

 

        Yasan ditzagun bada nekeok, sufritu ditzagun penok maitasunez, gogo biziz, eta emango dituzte beren frutuak, beren igali umauak ¡bai orixe! Munduon ezpaita alperrikako nekerik, ez eta neke gabeko garaitzerik ere.

        Ekin bada Guatemala'ko euskotarrok, ekin gorputz eta arima.

        ¡Eup! egiten dizuegu, Prantzi-aldeko euskaldun erbestetuok, zuei ere.

¡Eup, eup, eup!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.