1950 gko Otsailla. 2'go Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea.
1950 gko Otsailla. 2'go Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

Euskera ugaritzeko bidea

 

Txintxarri

 

Guztiok dakigu gure asaben alperkeria dala-ta, itz asko ta asko galdu dirala; baita ere ez dauzkagula, obetoago esateko ez geneukala gogoetarako itz bereziak. Olabide oentsu ta yakitunak burutu zigun lan au bere «Kistoren Antz-bide» bikain eta yayoaren bidez.

        Baña, nondik nora lortu zun ori? Egunero baserri ta gañerako gure arloetan darabilzkigun itzak, gogoetara aldatuaz.

        Adibidez, orrillo, berez, Bizkai-aldean landare elduaren ostroak eta ardantegietan iragarkitzat yartzen dan abarra esan nai du. Orrilloan egon, berez, eldutasunean egon esan nai du: ikurraldaz nagusi izan. «Esadazu, arren, non ote daude arako yaun eta irakasleak, beñola, bizirik eta orrilloan zeudenean, ezautu zenituanak? (Kisto'ren Antz-bidea, I idaztiaren, III garren atalean, 12'garren orrian).

Lausotu itzak berez begi-lañoz itxutu esan nai du: ikurraldaz, begiz egin. «Noizpait, ausaz, aipu onez iñork argi egiten du, baña, argana orduko, bera dakustenen begiak lausotzen ditu». (Kisto'ren Antz-bidea, I idaztiaren VIII garren atalean, 1'garren orrian).

        Baserri-arloetan, moiztuge edo adar zar ta ez bearrekoz bakandu gabeko zugatza iñauska duzu; gogokoetan, ilduratu gabetua. «Zerk geyago eragotzi ta mutiritzen zaitu, zure biotz-irrits iñauskak baño?» (Kisto'ren Antz-bidea, I idaztiaren III, garren atalean, 10'garren orrian).

        Gizon edo abere ondo kotortua gotorra duzu; ikurraldaz, indartsua. «Eta gogor egiteko, iñor tokilloago izan danez, makalago ere gelditzen da egun oro, ta aren kaltez etsaya gotorrago ere» (Kisto'ren Antz-bidea, I idaztiaren, XIII garren atalean, 27 garren orrian).

        Abereak edo beste gauzen bat zaitzeko toki itxi ta estalia Bizkaia-aldean tegia duzu: ortik gela. «Garbaya biotzeratu nai ba-dezu, zure tegian sartu zaite, idatzi danez; zuen tegietan garbai zaitezte. Tegian yarrugiko dezu, lekorean sarri galduko zenukena. Tegia, koka kokatuz; maiz utzita, nardagarri.

        Onbidera-ordukoxetik tegian kokatuta bizi izan ba ziña, kutuna ta atse atsegintsua gerokoan izango litzaizuke». (Kisto'ren Antz-bidea, I idaztiaren XX'garren atalean, 42-43'garren orrietan).

        Tipuletzaz, asatzaz, arbitzaz t.a. itz dagigunean, garatu erabiltzen dugu lilitxa bota dutela adierazteko: ortik loratu. «Ez zieten, ordea, Yainkoaren deunak eta Kisto'ren aizkide azkutiak aragikeriei yaramonik egin, ezta biztaldi aunetan garatzen diranei ere, betikoetara, baizik, ayen itxaropen eta txede osoa leyatzen ziran». (Kisto'ren Antz-bidea, I idaztiaren XXII garren atalean, 49-50'garren orrietan).

        Artegi ta landetako atetxoa duzu ataka, ortik sarrera ere bai. «Kisto'ri, beraz, tokia emayozu, beste enparau guziei ataka itxirik». (Kisto'ren Antz-bidea, II garren idaztia, I atalean, 68'garren orrian).

        Txori eta beste egaztiak atzitzeko diran kideko egazti ta tramankuluak apeu deritzate; ortik, ikuspenez esan nairik darabil Olabide'k: «Ene Yainko, ezin esan alako gozoa, betikoetarako leratik aldentzen eta oingoxe atsegiñen apeukoz beraganatzen naun aragi-atse dana, samindu ezadazu». (Kisto'ren Antz-bidea, III'garren idaztia, XXII garren atalean, 166'garren orrian).

        Orrela, xedera, gorku, arragotu, ta abar azaldu ditzakegu.

        Askotan entzun oi dugu Olabide'k darabilzkin itzak, berak asmatutakoak-edo dirala. Egia ote da ori? Kisto'ren Antz-bideari buruz, ez duzu ori egia. Bost-edo-sei itz berri ez besteak, Euzkadi'ko eskualderen batean erabiltzen dira; ta asko ta asko Euzkalerri guzian.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.