1950 gko Otsailla. 2'go Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea.
1950 gko Otsailla. 2'go Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

«Euzko-Gogoa»ri... buruz

 

Errexil

 

Poz pozik eskuetaratu zaigu Guatemala uri ederrean lenengoz argitaratu al izan dan «EUZKO-GOGOA» aldizkari berriaren I'go zenbakia.

        Bikañez bikaña, ederrez ederra, eta mamiz mamitsua agian.

        Ala izan bear ere, bere zuzenlari iñoiz asper eziñezko Zaitegi'tar Jokin Aba baidezu.

        Aberritik at, bere-beriengandik aldendurik, an emenka ibilli da, nerau bezela, kabitik uxatutako txori zaputz antzo.

        Alabañan, bere txiokak alditxo baten ixildu bearreko ikusi izan arren, berriro ekin dio, ordea, eta jo ta ke, iñoizko abesti eztitsuak txiotzen. Len, an eta emen igeska zebillen iñara antzeko izan arren, oraingoan berriro urretxindor txirulari dager. Guatemala'ko luma biguñez apaindutako apañetan apañena dan Ketzal txori lez. Azkatasunaren goiburu edo ezaugarri dezu, diotenez, olergi bixi-bixiz apaindutako txoritxu ori. Basoz baso eta azke bere burua dakusanean baizik ez omen daki abesten: kayol langak berebiziko eta betiko zapuztu eta moteltzen baidute.

        Alakoxe gendun Zaitegi'tar Aba. Bai, ba, gutxienez, eta asteoro bere baitan baitzitun Isrrael'tarrak atzerrian zerabilzkiten zotin ber-berak, alegia, Dabid ereslarien 136 garrengo eresi lerruok: «Nola bañan erbestean gure abestiok abestu al izan genezakegu?».

        Gaurkoz, ordea, ao zabal-zabalez, barnean lertu-zorian zerabilkin ujoldeak ezpañok urratu ezkeroz, oyuka datorkigu EUZKO-GOGOA zuzendu ta txuspertu nairik. Ujoldea, geldi geldika ur tantaz gorendutako ibai erreka izanki, orobat gorendu al izan da Zaitegi'ren euzkeltzaletasuna. Atzerritik aberritar orori ikasbidetsu, berebiziko idaztiak argitaratua degu, EBANGELINE, GOLDAKETAN eta SOPOKEL'EN ANTZERKIAK argiro diotenez.

        Euskeltzale purrukatu ori aberri-miñez mindoztuta dakusgu gaur, ordea; orrezkero, itxasoz onuntz datorzkigun berri txuri gorri artean, beltz beltz zaigun izpar orixe jaso bearreko izan baida: «Euzkadi'n euzkera galtzen ari dala, aberri ele goxo, millaka urtetako mintzo berexia erio larritan degula, eta atzerritarren erdel-izkuntza baso muñetan, mendiz inguratutako basetxerik gordienetan ere mara-mara dabillela» jakin erazo diotenean.

        Auxe bai mingarri. Auxe bai ziñestu ere eziñezko leloa.

        Euzkera galtzekotan, nun ditugu euzkaldunok? Euzkotar gabe nun al izango du Euzkadi'k? Euzkadi gabe, nun iñoizko euzkotarren aldi orotako Yainko zaletasun bikain ori?

        Begiok ur gezalez goibeltzen dizkigu oldozteak ere.

        Ez beza orlakorik gure Aberriarentzat guzialdun dan Jaungoiko orrek.

        Tamalgarri ori, iñoizean ere gerta ez dedin, il da bizi orok zerbait eginbearreko gera noski, eta gere bizkarretan artu bear arazo erantzunkor ori; Euzkaldunok euzkera mintzatzea, eta baitere mintzatu eraztea, euzkeraz egin eta eragin, euzkeraz idatzi, eta euzko-idazti aldizkariei arpide onez artzaleok ugaritzea. Il edota bizizko arazo ori atzerri aldean gabiltzanok ez leporatzekotan, gureak egin zun.

        EUZKO-GOGOA'ren asmo eta ametsik berexien berexiena orixe zaigu oraingoz.

        Iñoiz beste elburuz jokatu izan dute Euzkadi'n parra parra lan da lan zegiten olerkari eta idazlariok, euzkera orrazten, apaintzen, txuspertzen, eta abar. Gaur, bañon, iñoizko isrraeltarren itzaltzeke gordetako su antzo, erbesteturik gaudenok, urrea ber-bera bañore maiteago zaigun, amatxo bezin maite maite zaigun mintzoa jaso, gorde et ezilkortzea degu agian; iñoizko itzulaldirik baletorke ere, Jainkoak alaxe opa dezala! azi ori euzko baso, mendi eta landetan berriztu, erein zabalki ugaritzearren.

        Ortarako arrendu gaitu EUZKO-GOGOA'ren zuzenlari adiskide maiteak, eta naiz berak oi dun trebetasunik geko bagera ere, gutxienez gure laguntz txatxarra poz pozik damayogu, ezezkor izateak iñoiz ere barren kezkik ez daigun.

        Gerokoan zerbaitxu geyago egiteko asmo onez nauzute; gaurkoz, ordea, amai dagit, «EUZKO-GOGOA»ri, zuzendari, laguntzaile eta irakurle orori Urte Berri on batekin urte pillo batzuetarako bizitz ospetsu ospetsua opa naiez.

 

(San Salvador'etik)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.