Epailla-Yorrailla. 3 eta 4'garren Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko
Epailla-Yorrailla. 3 eta 4'garren Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Edesti—

 

Euskalerria Yesukisto'ren garaian Strabon'aren arauz

 

Amayur

 

AREN GEOGRAFIAREN ITURBURUAK

 

Eusko-gauzei buruz Strabon ospetsuaren lan bikaiña ez dago utsik, ar-yotako ur batzu antzo. Gure mendietako loreen atxona somatu diteke beste ainbesteen tarterik. Baño len baño len, aren irizpidea yakitea dagokigu, noski. Orobat, bere geografia osotu lezantzat, egin zituzan bidaldiak aipatzea ez da noski, gaiñerako gauza.

        Ikusmin aundiko gizonak ziran orduko Elen'darrak, (1) Strabon'i oartzen diogun ikusmiña, ordea, larria da agitz. Ankarin izengoitia ere, bidez ezarriko genioke, bazter askotan ibili zan-ta berri-eske.

        Sartalderuntz, Armenia'tik, Tirreni'ko Itsas bazterretaraño soñez etorri zan; begiz, ordea, Korzega ta Zerdeña ugartetaraño ere bai.

        Egoruntz, berriz, Itsas Beltzetik Etiopi'ko mendietaraño.

        Olako bidaldiengatik irriparrez zabaltzen ditu ezpañak; biotzean, noski, arrotasun-kilika somatzen ariki: «Geografia idatzi dutenetatik bat ere ez da aukituko, gu baño askoz geiago ibili danik; Sartaldekoetzaz ugari diranak, Sortaldekoetzaz ez dute ainbeste atzi; aurkakoetzaz dutenak, berriz, Sartaldekoetzaz gabe dira; Ego ta Iparrekoetzaz alaxe».

        Ala ere gure erritik urrun zala, ondikoz, itzultzea erabaki zun. Alabaña beste ikustunei entzunda, gure erriaren berri ikasi aal izan zun: aitzineko geografilarien irakurtzea, berriztik, iñork ere ez zion galerazten. Ura baño len geografilaririk ospetsuena Eratoszene zan, eta onen lanaren utsegiñak eguzkitara ateratzen nekatzen ez ba'da, onek zuzen eta egoki esanak ixilpean ez dituz uzten, eta dagokionean, erabidez goresten ere ba-dakizki. Baña gure gauzei buruz motel baño motelago genun dalako Eratoszene. Strabon aitor: «Orain esan bear dugu Timoszene'k eta Eratoszene'k eta auek baño lenago ziranek España'ko eta Frantzi'ko gauzetatik ezer ere ez zekitela».

        Erastoszene ezkero, aipu aundiko idazlari bi erabili zituzan: Polibi ta Poseidoni. Auen lanak aztertzen langile dabil, baita zorrotz ere: «Ipar eta Sartaldeko gauzetzaz Eratoszene'k zun ez-yakitea aipatu dugu; baña, naiz arentzat, naiz Dikaiarko'renzat barkapen, ango bazterrak ez zituzten ikusi-ta; Polibi ta Poseidoni'ri, ordea, nork barkatuko ote?».

        Beraz, geografi berezietatik, guzienatik baño uzta yoriago bildu zun gure idazleak. Alaxe, Turdetania edo Andaluzia'tzaz idazteko, an bizi izan zan Elen'dar baten yaulkipena du histori-iturri nagusia. Mürlea'ko Asklepiade aren izena. Gramatika irabasten aritu zan Turdetania'n eta ango yendeetzaz yaulkipen bat utzi zun.

        Baña, dirudinez, idazkiz baño areago belarriz ikasi zun idazgai geiena. Ez da erabe ori esateko: «Geiena, noski, entzumenez atzita antolatu dugu, era, ta aunditasuna ta beste izatea, nolakoa ta zenbatekoa. Orrelaxe, ulermenak ere, somatu gauzetatik ulerpena antolatzen du. Sagarraren isla, ta kolorea, ta aunditasuna, ta usaia ta ikutzea, ta gozatzea, zentzumenak aldarrikatzen dute, noski; ta ulermenak orietatik sagarraren ulertzea antolatzen du. Ta isla aundien zatiak ere zentzumenek so egiten dituzte; osoa, ordea, ulermenak ikusitakoen bidez antolatzen du. Orrelaxe, ba, dituzten tokiak dakuskiteneni ta beste lurraldetan arat-onatean dabiltzanei, gizon ikaszaleek, zentzumenei bezala siñetsiz, etxedun (lur) osoaren ikusbegia idatzaldi batean antolatzen dute. Aitzitik ere, yakintzarako, begia baño, agitzez obeago da entzumenaren ebazkundea ken egiten du, ikustunek bakarrik yakin dakitela uste dunak».

        Oriek orrela, bere idazgaiaren iturri nagusia zer zan ba-dakigu. Buru-belarriak erneago ta langileago zituzan begiak baño. Belarriz areago ikusi zun.

        Idazkiz eta belarriz, metatu zun gaia bereizi ta galbaitzean zeukan irizpidea yakitea bearrezko dugu arek esandakoen sendotasuna aztarrenatu nai ba'dugu.

        Strabon'ak len baño len egia maite dula dakigun. Arritzeko da aren erabidea ta ernetasuna, ta antzea, sasi-historiatik poliki baño polikiago egia erauztekoan. «Historiak egia nai du, zaarra ba'da, berria ba'da» aitor du berak.

        Alaxen, Homero olerkari gorenaren geografiarekiko aipamenak gerizten ba'dituz, siñesbera dalakoz ez du ori egiten. Ktesi, Herodoto, Hellaniko, ta Alesandro aundiaren bizitz idazleei, ta India'ko gauzak idatzi zituztenei gezur ugari aurkitzen die te gezur-sasitik egia ederki bereizten. Marseille'ko Püzea geografilariari, berriz, gorroto dio, gezur-ontzi ta gizon guzien atzipetzale uste dulakoz. Orregatik uste dugu, besteei entzunda bildu-berriak ez zituzala berezi gabe ta zorrozki aztertu gabe bere idaztira aldatuko. Ez nik uste. Ez orixe. Edonori, berriz, siñetsi naiez ba'litz, salerosleei ez lioke siñestea ala ukatuko, berak dionez: «Ta orain ere, Egipto'tik, Nilo'tik, eta Arabi-kolkotik India'raño itsasketa egiten duten salerosleak, bakanka Ganges ibairaño el ziran. Auez, berriz, alotzak, eta tokien historirako bat ere balio ez dutenak».

        Euskal esan zaarrak diona ere gogoan dauka: «Urrungo eltzea urrez, bertara orduko lurrez». Berak, ordea, gisa ontara idazten du: «Urruti urruti dagozan aietzaz xaloki entzutea ez da egoki.» Olako iritzidun gizonak siñesgogor gutxi topatuko dituz. Eta aren lana errotik irakurtzen lotzen diranek, aren irizpide zuzen eta einekoa ta zintzoa, itz batez aren sena ederretsiko dute. Ala ere geografi-yakintza gizon baten lanaz ez da osotzen iñola ere, ainitzen bizkar bizi nai duta. Orregatik, Strabon'ak dakarzkin berriak ez dira guk nai bezain ugari, ezta ere guziak egiaren adiskide miñ. Gure erritzaz geografi autagorik ez ba'digu opatu, ez da bere erruz. Errudunak Kartago'tarrak dira, zaarrei ikastea galerazi zietelakoz. «Arrotz norbatzu Zerdeña'ra edo Gibraltar'era Itsasoz igaro ezkero, Kartago'tarrek ontzia itsasperatzen zieten. Orregatik, Sartaldekoen gauz ainitz ez dira siñesgarri».

        Noiz idatzi zun Strabon'ek bere geografia? Aldia ta aldea historiaren begi bi dira; ta zer alditan idatzi zun yakin bear. Bere lanan agertzen diran adirazki batzuei begirata, gure Yaun Yesu Kisto gazte zalarik idatzi zula dasakigu. Tiberi imperatorearen aroan idazten ari zala ez da dudarik. Areago Germaniko gazteak, Quintilli Varo'ren porrokatzea aspertu ondoren. Erroma'n garaia-yaiak egiñak zituzten Strabon idazten ari zanean. Areago ta zeatzago: Alpetako erriak Tiberi ta Druso'ren eskuz osoro menperatu ezkeroztik Strabon'aren idatzaldi arte, berak dionez, 33 urte igaro ziran. Alpe'tarrak aldiz, Kisto aurretik amalau garren urtean azpiratuak izan ziran. Oriek orrela, 19 garren urtean geografiaren idazten ari zan.

        Esanok aski dira Strabon'aren eleak aztakatzeko; ta oraingotasunez okiturik dauzkan beredin geografiarekikoak aipa gabe nago, luzeegi ez nadin.

 

 

EUSKALERRIAREN GEOGRAFIA

 

        Strabon agertu arte, aspaditasunean, berri urri dakizkigu gure erriari buruz. Erroma'r idazleek iñork baño geiago ta errexago ikasi aal zituzten beren azpira egiñak zauzkaten errien gauzak. Geroztik Euskoerrienak ere bai. Bañan aiei berri galdeka aspertzea besterik ez dugu irabaziko. Esan ere, Strabon'ak zuzen ba-dasa, ez noski nai añako erabidez: «Erroma'r idazleek Elen'darren antza artzen dute, ez, gero, ainbeste. Derasatena, ba, Elen'darrengandik aldatzen dute; berengandik, aldiz, yakinmiñ aundirik ez dute ekartzen. Geroztik utsunea aiei gertatzen dazaietenean, bestetzuengandik berdintze aundirik ez dagoke».

        Ala ere, berezkuntze txiki bat Juli Kaisar'i egin nai genioke. Arek, Iparreko Euskoei buruz esana, dukegu-ta Eusko-historirik yoriena, naiz ez zeatzena, zaar aroan. Strabon'aren geografi aundi ta ospetsua iraultzekoan, arek esanak arauz zabalduko dituzagu.

        Lenik, Eusko-erriek urren zituzten atzerrietzaz mintzatuko gera.

        Bigarrenez, Eusko-errian bizitegi ta lurraldetzaz. (2)

        Irugarren aldiz, Euskeraren einetzaz.

        Laugarren txandan, Euskaldunen iriarazo ta oiturei buruz ele dukegu.

 

 

URBILEKO ATZERRIAK

 

        Gauz batek arritu gaitu Strabon irakurtzean; gure erria Kelt-errien tartean estu eztu auteman dugu, Ipar eta Egotik ertsaturik.

        Nola iraun ote zun aien oñazpira erori gabe?

        Aien tartean gure erriak ortzen tarteko intzaur iduri-ta, Keltz-erriak nola ez ote zuten yan? Yan-gura bizten zien mami ura ortzetan xeetu ez baldin ba'zuten, azalaren gogortasunak galerazi zien noski. Azal gogor orren berri ba-damakigu Strabon'ak: Pürene, Idubeda, Kemen, iru mendi aundi ta Garun ibai indartsua erakusten dauzkigu.

        Pürene'ren erdi bat, Euskalerriaren barnean sarturik zegon, bizkar-ezur gisa. Sartaldera dagon beste erdia Keltz eta guretarren tartean mugamendi izugarria zan. Kelt'arrak Ipar aldetik, gu gerizean.

        Kemen, berriz naiko tokian zun Euzkadik bere mugarri ta zai-mendi kementsu Kelt-ar gudazaleei buruz.

        Bereala, ordea, Kemen'aren bizkar garaia eskuin alderuntz okertu-ala, Garun ibai zabala mugazain genun Itsasoraño. Garuna ere Kelt'arrei buruz. Ala ere, len Burdigala, orain Bordeaux deritzan iria Kelt'arrena zan.

        Ondotik Kantabro'en erri arte, Itsasoaren oldarra zan Euskalerri-zai bikaña. Orrako Kantabro'ei buruz, berriztik, mendi naasi zenbait Idubede goietaraño.

        Ementxetik, berriz, Mediterraneo Itsasoraño Idubeda zuten Euskoak geriztegi tinko ta sendo. Au ere Kelt'arrei buruz, geienean; zati batean, berriztik, Sortalderuntz, Iber-erriei buruz.

        Sortaldetik, berriz, orduko Itsasorik aipatuena, alegia, Mediterraneo Itsasoa.

        Beraz, Garun ibai ta Kemen eta Pürene mendietatik Rhin ibai ta Alpe arte Kelt'arrak bizi ziran, eta Kaisar'ak menperatu arte gudan ater gabe.

        Ego aldetik, berriz, Idubeda mendia zan Euskoentzat Keltz-geriza. Idubeda ospetsua, orain auetaz adirazi oi da: Oka, Demanda, Urbion, Monkayo, Bikor, Kukalon, Gudar. Idubeda'ren zati bakoitzari izen orietatik bat dagokiola. Idubeda igarota, Kelt'arren lurraldeak bereala aste ziran. Strabon'ak muga ori ipiñi du Eusko-erri ta Keltz-errien tartean Ego-Sartaldetik. Kelt utsa aipatzearekin, utsegin dugula batzuk usteko dute. Diralako bazter orietan, Keltiber zeritzaten Iber'ekin naasiko Kelt'arrak bizi zirala, or ara non nai irakurri diteke-ta. Baña Strabon'ak ez dituz alako naasketarik gogoratzen. Keltiber deitzen ba'dituz, itzez bai, ziñez ordea, ez dituz naasten. Ara emen bere esan biribila: «Kelt'arrak, orain Keltiber eta Beron deritzate». Ta beerago: Keltiber'en Ipar aldetik, noski, Beron'ak etxeak dauzkate... auek ere Kelt'ar sendiatik yayoak».

        Sartaldetik, berriz, Euskoen auzoko Kantabro'ak ziran; erri latz eta zakar. Egotik Mediterraneo'ren ondoan, berriztik, Iber-kulturadun erriak bizi ziran Euskoen urbilean, Strabon'ak dionez.

        Bein eskuratu zaigun gai oni lotu bear gatzaio errotik azalgu arte.

 

 

STRABON'AREN IBER'AK ERRI BAKARRA OTE?

 

        Iberia izena peninsula osoari damakio gure idazleak, eta askotan ikur orretan darabil. Hispania izena, berriz, bein bakarrik aipatzen du. Iñoiz, Iber izenez peninsulan bizi diran guziak deitzen dituz. Alaxe Europa'n bizi diranak Europa'r deitzen dituzagu. Iñoiz, ordea, peninsulako len-etxegile uste zituztenak, alegia, Foinik, Kelt, Kartako'tar, Elen'dar eta Erroma'rrak etorri baño len, peninsuladun ziranak, Iber izenez deitzen dituz.

        Iber berezi auek, erri bat al ziran Strabon'aren ustez? Enda bakarrekoak ote?

        Strabon'ek ez du olakarik ez baitezten ez ukatzen, ez yakinki.

        Ala ere, erri bakar ez zirala esateko susmo bat edatzen da aren geografian. Zituzten izkuntzak sortzen dute susmo ori.

        Aien iskeratzaz itz egitekoan, izkuntz berdiñezkoak ez zirala argi dasa: «Turdeta'rakin beste Iber'ek gramatika ba'darabilte, ez ordea, era batekoa, izkuntza ere ez baidute bakarra».

        Berri au nori zor dion yakitea ez da ikasgaitz. Murlea'ko Asklepiade'ren yaulkipenetik artua bide du. Elen'dar au Tudetania'n gramatika irakasten aritu zan, eta ango ta inguruetako errietzaz yaulkipen bat idatzi zun. Orregatik, peninsula barnean urrutigo zeuden errien izkeratzaz tutik ez bide du Strabon'ak esaten. Eta zenbat eta urrunago ta baztertuago ainbat eta ez berdiñago ez al ziran izanen?

        Itz bitan: Ipar aldera bizi ziran aien izkuntzen berri Strabon'ak ezer ere ez daki. Egoaldekoen izkeratzaz ordea, zerbait badaki, auxe utsik: Ego aldekoak izkuntza bakerrekoak ez zirala.

        Arras beste gisara, mintzo da urbil ziran Frantzi'ko Kelt'arretzaz ari danean. Izkuntza bakarra egozten die, naiz pixkat beste gisara batzuk itz egin. Kelt'arren izkuntzaren batasuna gardenago ez diteke aipa. Izkuntzaren batasunari loturik endaren edo erriaren batasuna ere aitortzen du. Garun ibaitik Rhin ibai arte «arpegiz danak Galati'ar» edo Kelt'ar. Eta geroxeago berriz ere: «Orain Gali'tar edo Galati'tar deitzen duten enda osoa».

        Aitzitik ere, Iber guzietzaz mintzo danean, agitz bestela diardu. Elkar ikutzen ari diran lurraldetzaz, Iberia ta Gali'tzaz ezberdiñago ez diteke mintzo. Biok bestalde, ikusi gabeak zituzan.

        Geroztik labur eta bilduz, Kelt'arren erriaren batasuna ba-daitor. Iberia'ko errien batasuna bein ere ez du apaitu. Errien bereizteko zenbait gauzei begiratu oi die Strabon'ak: arpegien tankerari, oiturei ta izkerari. Iberia'ko errien arpegi tankeratzaz ixilik dago. Oiturak eta izkerak bertzegituak erakusten dauzkigu.

        Euzkadik'k azaletik ikusten zituzan errien berri ikasi ondoren, mami esnetsu ta eztian sarturik, gure erriaren toki, iri ta ikusbegia gozatzea zilegi bekigu. Pürene'ren magalean zeunden Eusko-errietatik asiko gera.

 

 

UASKO, IAKETA'R, ILERGE'TARRAK

 

        Uasko, Iaketa'r eta Ilerge'tarren bazterrak, iri ta berri apur batzu biltzekoan, Strabon berak daraman arauari darraikiokegu.

        Lenik, Iber ibai ta mendi ospetsuen tokiak bereziki damazki. Mendi oriez kutxa gisako bat dagi; ta orren barnean, maratz eta begiratuki erriak eta iriak ondoren ezartzen dituz.

        «Pürene mendi ta Ipar aldearen tartekan, Astur'ak arte, dagon lurrartea, noski, mendi biz bereziki mugatzen da. Auetatik bat, Pürene'ri paralelo dazaio, asiera Kantabro'egandik dula; bukaera, berriz, gure baitako Itsasoan. Oni Idubeta deitzen diote».

        Ondoren, Orospeda mendiaz du solas. Baña guri axolarik ez. Gure Pürene aipagarritzaz lenago ele zun, Iberia'tzaz mintzatzen astekoan. Aren kalaka luzetxo ba'da ere, beste askotxok ezin azkatu izan dituzten korapiloak xiristilutzeko ongi etorriko zaigu.

        «Iberia'k gero, Sortaldetik Sartaldera edatu-larru antz ematen du, ta aurreko atalak Sortalderuntz dituz».

        «Iberia idi-larruren antzekoa da, alboan dun Keltike'ra (Frantzi'ra) lepoaldea eltzen zaio; alde ori, gero, Sortaldera dago».

        «Iberia'ren Sortaldea, noski, Pürene'dagi». «Egotik Ipar'era lerro lerro».

        «Ego aldea, berriz, gure baitako itsasoak Pürene'tik Abeta (Kolumnak) arteño: ta darraikion atetiko Itsasoak Deun deritzaion muturreraiño. Irugarrenez, Pürene'ri yaitxo paralelo dazaion alderdia, Sartalde da, Mutur Deunetik Artabro'en ezkinetaraño. Oreri Nerio derizkiote. Laugarrena, berriztik, ortxetik Pürene'ren Ipar muturretaraño».

        Auñamendi edo Pürene'ren tokia ain egoki mugatuz, mendi ospetsu au Europa Sartaldeko geografiaren giltz egin du. Ta beste ibai ta mendi aundien tokiak Pürene dala bide irakurleari zabaltzen dauzkio. Idubeda'ren ipinketan nola aritu dan ikusi degu. Iber ibaiaz berdintsu. «Idubeda ta Pürene tartean, berriz, Iber ibaia dabil mendi bioi paralelo, emendik yeisten diran ibai ta beste urez beterik. Iber gainean Kaisaraugusta deritzan iria dago, ta Kelsa etxadia arrizko zubia igarobide daukala. Orrako tokian erri ainitzez etxeak dituzte.»

        «Ezagunenak Iaketarrak deritzatenen erria. Au Pürene'ko mendietatik asita, zelaietara zabaltzen da, ta Ilerda urbilean dauden bazterrak, Ilerge'tarren bazterrak esaterako, ikutzen dago, Iber'tik ez agitz urrun.»

        Eta berealaxe, Eusko-iri ezagunenen artean ziran neurriak zeatz damazki: «Sartaldera dagon Iber'tik Ilerda'ra eun ta irurogei stadi ba-dira. Ego aldera dagon Tarankon'dik berriz, laureun ta irurogei. Ipar aldera dagon Oska'tik bosteun ta berrogei».

        «Itsaso gainean, Ponpoelon'engan dauden azkeneko Uasko'raño ta Itsaso beraren gaiñean, Akuitania ta Iberia'ren muga mugatan dagon Oldasun iriraño Tarrakon'dik mi mila ta laureun stadiko bidea ba-da. Iaketa'rren gaiñetik, Ipar aldera Uaskoerria: bertan Ponpelon iria, Pompei-iri bailitzan».

        Eman oriez egindako mapa oni so eginda, errax begi ukaldi batez ulertu ditezke Strabon'aren berezkiak.

        «Eusko-erriaren erdia, ots. Pürene'ren magalean zeuden erriak aipaturik, arteko neurriak zeatz eskaiñi dauzkigu. Historiarengatik berezki ori dagi. Gure aberriko bazter geienak orduko Europa yakintsuan ezagunak ziran. Erroma'r histori-yazoak gertatu baiziran, Euskaldunak ere arazoan kutsatzen zirala. Gertariok laburki: «Iri auetan Sertori'k guda egin zun azkena, ta Uasko'en iri Kalagurri'n eta Tarrakon'go izpazterrean... Oska'n, berriz, aitu zan. Gerogo Ilerda ondoan Pompei'ren gudarizain ziran Afrani ta Petrei'k, Kaiser yainkoaren guda indarpera yo zuten».

        Ara or Histori-yazoak. Orain ba-dakigu «ezagunenak» zergatik ziran esandako Iaketa'rrak. Orobat zergaitik ain begiratuki eman dauzkigun iri orien arteko neurriak. Alegia, Erroma'r oilar bik gure aberrian burruka izan zuten. Egintza nagusia. Orixe aski da oinpetik arrotu zuten autsa ta lagundu zauzkieten erriak, naiz atzerriak izan, ospez eta aipuz kutsatzeko. Atzerriak, ots, Erroma'r edo Elade'tar ez diranak elkarren artean arazo nagusiak bitzate, elkarri muturra berotu bekiote; Strabon'ak ez dio axolarik. Orrako erriak ospegabeak eta kaxkarrak izanen dira beti ere.

 

        (Yarraitzeko).

 

 

(1) Strabonos Geografika III, IV, 19, C. Müller eta F. Dübner'en ekoizpena, Fermin Didot, Paris.

(2) Guk idatzitako orriok, hipotesi batez erditik zulaturik daude iltze batez antzo. Pürene ta Idubede'ren eta Pürene ta Garun ibaiaren tartean zegozan erriak Euskoak zirala. Hipotesi ori sendo landaturik dago arrazoi zenbaitetan: toki-izenetan, eneolitiko-kulturan eta endan. Gureari «Pürene'ko enda» izena Victor Jacques'ak eman zion. Oraingo Euskaldunena pixtak bertzegiturik bailitzan, «Sartalde-Pürene'ko enda». Ikus, Bosch Gimpera, «El problema etnológico vasco y la arqueología», RIEV, 1923.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.