Epailla-Yorrailla. 3 eta 4'garren Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko
Epailla-Yorrailla. 3 eta 4'garren Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Yakintza—

 

Gixadijaren azikera-bidiak

 

Gotzon

 

Gixonen jayotz-tokija Asia da.

        Euzkerazko ixena dala nai ez dala, ixen orrek gaur euskeraz daukan ikurra egokijena edo —da gixonen asiera— tokija erazagututeko.

        Iran edo Persi'ko izpazterrera joten daben Tigiris eta Eupartes ibayaldietan agertu zan lenengoz Urtzi-antzo egiña ixan zan gixona eta antxe bertan asi zan bere gogua azteko bidiak edegi ta zabaltzen. Europar asko be askoz uste dabe euren azikera dala azikerarik gorenguena, euren jakintza baño jakintza jagijagorik ez dala, euren adimeñargija edonungo adimenak argituteko lain dala; baña Asia'n euren azikera argi ta sakonak landuten dabezanak ez dabe europarren uste ori ontzat artzen. Asiata'rren eretxiz europarren jakintza ezjakintza da, europarren argijak illundasuna, europarren a-Eta Sorkaldeko gixonen aburu orrek bere ziuak dauz ixan be.

        Europa'ko azikera eta aurrerakuntzeak ikugaikerija (materiakeri) dau bere eustaspentzat, Asia'kuak ordez ikugayak baño gorago joten dabe, gogo ta goguaren egi nagosijetara. Gai onetzaz ederto ta ederto idatzi dau Parentze'ko idazle argi René Guenon'ek nik engelanderaz irakurri dodan «EAST and WEST» idazti goralgarrijan. «The Western civilization is based on materialism, industrialism. Proud of the so-called «scientific progress» it forgets all about meraphisics... Orientals are used to far wider and deeper speculations» (Sarkaldeko azikerea ikugaikeri ta ekintzakerijan jartzen da. «Jakintza-aurrerakuntzeaz» arrotuta, ixakera-arauntzako gustija aztuten dau... Sorkaldekuak barriz orrek baño berginkuntza zabalaguak eta sakonaguak dabez). (1)

        Gixadijaren azikera-bide nagosijok iru talde aunditan banandu gegikez:

 

        I. Sortaldeko bidiak. (Sumerri-Baby-lon, Asurerri, Kreta, Indietan, Txina, Iran edo Perse, Japan, Oigito, Araberri eta Ebertarrak).

        II. Sarkaldeko bidiak. (Elada, Laterri eta euron onderengo diran Doixterri, Englanderri, Parrantze, Iberia).

        II. Ameriketako bidiak: (Aztekarrak, Kitxuak, Irukoyak).

 

        Iru talde onen goitik beste talde bat da: AZIKERA KRISTARRA dei tu gegikena; baña au iruron goitik eta iruron barru dalako ez dot bereziki azalduko. Josukisto gure Jaunaren azikera-bidiak ixakera-bidiak jaso ta Jaungoikotuteko dira; orregatik bere irakasmenak ez dira emenguak edo anguak, alde gustijetakuak baño. Oingoz ba eurotaz ibilli gabilkez baña eurotzaz ez diñardukegu. Bestiotzaz bai zeozer.

 

 

I. SORKALDEKO AZIKERA-BIDIAK.

 

        Edestijak irakasten dauskuzan azikera-bidiok emen azaltzen asi baño len egoki be egoki da edesti-aurreko gixon eta lenengo gixaditzaz zeozer esatia. Eberkeratik Adan deituten dogun lenengo gizona gustiz argi ta jakituna zala deritxagu; bere azikerea Jaungoikuak irakatsija zala-ta jagi-jagija zan. Gauza gustijak ezagutu ez arren be, bere bizitzarako ta beren sendijaren bizitza-bidietarako biarrezkubak ziran gauzak ondo be ondo ezagututen ebazan. Ori orre zala Idaztideunak diñosku eta beraz ziatz egitzaz artzen dogu. Gustiz gelgarrija da, baña, gaurko «jakintza»k lurpetik atara dauzan lenengo gixonak ain jakitun ez agertzia. Gaur egunetako ixakera-jakintzak gixon aen garazur, matralazur eta ankazurrak lurpetan aurkitu dauz eta dirudikanez Adan baño atzeratubaguak edo ziran. Java-aldian lurperatuta eguan «Pithekanthropos erectus» edo «matxango-gixona», Pechin'en illobiratuta eguana eta gure lurraldietan Doixterri'ko Mauer-matrallazurra, Englanderri'ko Piltdown-gixona, Parantzaldeko Grimaldi ta Cro-Magnon-gixonak eta geure Euzkadi-aldietan Isturitz eta Basondo eta beste toki batzubetako erakuskiñak, Adan baño askoz atzeratubaguak dirudi.

        Lurpetan aurkitutako gixon'en azur orrek be-beko azikerea ebele dirudi, abereak baño zeozer goragokotxuba. Zelan ete-da ba antxiñenenguak edo diran gixon onek orrela atzeratubak agertzia lenengo gixon ADAN ain aurreratuba ixan ba'zan?

        Erantzun bat baño geyago dau auzi onek.

        1a.— Lenengo gixon Adan eta lurpian aurkitutako gixon antxiñenengo orren bitartian utsunen bat ixan ledike; eta utsune aundija ixan be. Adan'ek Set sendu ebanian eun eta iruramar urte ebazan baña Kain sendu ebanian zenbat urtedun zan ez dakigu (2) Eun eta iruramar urte orretan Kain eta Abel gain zenbat alaba ixan euzanik be ez dakigu, baña il baño len beste seme ta alabak ixan euzala bai-daukagu. (3)

        Ixenez ezagututen ez doguzan seme-alabok noiz argira etorri ziran ez dakigu; iru ixentauten dirala-ta irurok bata bestiaren ostez etorri ete ziranik be ez. Adan bederatzireun eta iruramar urte bixi ixan zan (4) Set bederatzireun eta amabi (5), baña Kain zenbat urte bixi ixan eta zan? Ez dakigu. Esaterako esan dagigun Kain, bere anaya Set beste urte bixi ixan zala eta Kain'en seme Enok beste ainbeste, eta Enok'en seme Irad be bardin, eta Irad'en seme Mabiael eta illoba Matusael eta berriloba Lamek be bardin (6) Onetariko bakotxa Set letz bederatzireun eta amabi urte bixi ixan ba'litzan Tubalkain Lamek'en semia (7), argitara etorri zanian bost anei lareun eta zazpiramar urte junak ziran. Bost anei urte GEURE URTIAK ixan eta be ez dira gitxi gixona burdinlanetan asi zala esateko (8).

        Bost anei urte zirala nai bostamar anei, urte orretan Adan'en seme askok alde eben euren jayotz-tokitik eta emengo basuetara edo ango mendijetara jun. Euren aita zan Adan'gandik urrunduta Adan'en irakasmenak be gitxika gitxika aztu, euren eskulanaz janarija lortu biar eta lurrari begira goi-aberri edo donokija aztu, Jaungoikuagandik urrundu eta aberiakana bigurtu. Onetariko batzuk edo dira guk gaur emen eta an aurkitu doguzan gixonen garazur eta ankazurrak. Utsune aundiren bat da zelan edo alan bete biar doguna eta noiz edo noiz beteko dana.

        2a.— Baña bai-da beste erantzun bat be. Orrek gaurko ixakera-azterliak aurkitu dabezan gixazurrok Adan baño LENAGOKUAK ixatia be ez da eziña. Siñismen kistarra ausi dodala iñok susmau baño len neure esan ori azaldu biar dot. Ludi onetan bixi garan gixaseme oro Adan'gandik obendari garala egi-egija da (9), Adan'etik ona ixan diran gixeme gusti-gustijak Adan beraxe dabe lenengo burutzat. Baña Doibatzak, gu gustijok Adan'gan obendun garala dirakaskunian, ez diñosku Adan ixakera-buru ala lagi-buru bakarrik ete dan. Orregatik Urtziztilarijen artian eretxi bat baño geyago da gai onetzaz. Adan baño lenago beste gixon batzuk ixan ledikezanala esatia ez da oker, gixon gusti arek Adan agertu baño len illak zirala ba'diñogu (10) Beraz ixan lediken gauza da, gaur aurkituten doguzan gixon-azur antxiña lurperatubak Adan baño lenangoko gixonenak ixatia. Orrelako ixan ledikera jo biarrik ez dogu, baña gura ezkero jo gegike.

        3a.— Or gorago jarri dodan auzijaren erantzun zuzena ez ba'da be, bai da berakin zerikusi aput bat daun beste bat be. Lenango ixentau dodazan Enok, Matusael, Tubalkain eta orrelakuak, batzuben aburuz, ez ziran gixon bedegar edo notiñak, gizeli ta aberrijak baño. (11)

 

        Gaurko egunez England Jon Bull deituten dogun letz eta engelandarrak Jon Bull'en semiak, Ipar Amerika San Osaba (Uncle Sam) eta Parantze Marianne eta Parantzetarrak Marianne'ren seme nai jarraitzaliak orrela, banaka batzun eretxiz, antxiña be erri ta gizeliak lagun baten ixena artuten eben eta ixen orregaz ezagutubak ixaten ziran.

        Eretxi au ez da antxiñakua eta zio aundirik daunik be ez dot esango; baña Idazteuneko illundasun batzuk polito azaltzen edo dauz. Esaterako: asabean biritza luziak, bederatzireun urte bixi ixan zirala ta olakuak errez erazagututen dauz. Laterri bat bederatzireun urte bixi ixatia ez da luze-luze bixi ixatia; baña gaurko laterri batzuk be ez dabe ori baño bizitza luziago ixan.

Belgika'k ixen orregaz ez daruaz ondiño eun eta berrogetamarren bat urte baño, lenago Erki Alkartubak eretxan eta ixen orregaz be ez zan berreunen bat urte baño bixi ixan, lenago beste ixen batzuk eta beste bixikerak ebaza.

        Gaur Scotland edo Skoterri deritxona antxiña Kaledoni zan ta ondiño gaur be batzuk ango semiak kaledonitarrak deituten dabez; gaur Eire deritxona urte gitxi dirala Ireland zan, Iran deritxona Persi zan eta len Siam-ixena eban erkijak Tai ala zer ixen daun neuk be ez dot gomutatuten. Au gusti au ixenak begiratuz. Sentze edo jayotzetzaz sarri esan daruagu Itali, Parantze ta Españi Latierrijaren alabak dirala, Goi-Amerika England'an alaba, Be-Ameriketa Españi'ren alabak eta abar. Orrela, biar ba, antxiñako asabaen ixenakaz be.

        Gai jakingarrijak dira onek eta pozik iñarduko neuke eurotzaz Urtzizti ta Jakintza-bidietan; baña gaur beintzat ez da ori nire asmua. Gayok edesti-aurreko auzijak dira eta idazkun onetan gixonak edesti-arauz erabili dauzan azikera-bidietaz ekitia da nire asmua.

        Lurpetik lur-ganera etorri gadixan ba eta zer ete dagerkan ikusi dagigun.

 

 

SUMERRI TA KRETA.

 

        Sorkaldeko errijetatik antxiñenenguak edo doguz onek. Gixadijaren seaskan bertan agertu be agertzen dira Tigiris eta Eupartes ibayaldian. Noa'ren seme nagosijaren semiak lurralde aretan jarri baño len Sumerritarrak egozan an eta Sem'tarrak Sumerritarrakandik artu eben euren idazkera ta azikera (12).

        Sumerritar onek lenengo tokijan ba'dakardaz ez da antxiñenenguak diralako bakarrik; lenengo gixon Adan agertu zan tokijan bertan agertuten diralako ta geu euzkotarrakaz zer ikusi apur bat dabelako be bai-da. Sumerritarren izkera ta gure euzkera sendi batekuak dirala diñuenak ez dira gitxi (13).

        Sumerritar orrek Miñoan edo Kreta'ko azikera esaten dan azikera edo-eben. Euren idazkerea arrijetan egiten eben eta ikurtutako gauzaen egalak margoztuz egin be. Orregatik «margidazkera» deigu gagike era ori. Sumerritarren idazkun artian urtenenak-edo aunek dira: ISTAR jaungoikoizunari ABESTIJA, ZAZPI GOTEUNGEAI, olerkija, UR-NINA, URU-KAGIÑA, UR-BAU ta beste bakaldun batzutzazko arridazkunak, GILGAMEX'en olerki nagosija, ta abar.

        Idazku orretan ikusten danez euren oldazkerea goguatzaz gorputzatzaz baño geyago zan. Egizko Jaunagandik alde eginda eguazala-ta be ez ebezan ondiño gogo-etor-kixunaren egi aundijak aztu. Nai ta oñegilliak ludi onetan atsekabepian eta zigorpian bixi euren etorkixuna zuzentza-bidez neurtuten eben. Gogua ez zala ludi onetan amatuten, geruagoko bixitza bai-zala eta an erijotzaz andik bakotxak beria lortuten ebala siñistuten eben.

        Sumerri edo Akaditarrok geruago Semtarrak azpiratu ebezan eta euren jayotz-erritik alde egin biar, amaika aldiz edesti-aldijetan jazo dan letz.

        Andik itxas-ertzetara jo eben eta itxas-ertzetatik itxas-artetara edo ugartetara. Lenen-lenengoz biar ba'da Kreta ugarterantz jo eben, emen Kreta'n agertu dan azikera ta idazkerea Sumerri edo Akaditarren antz-antzekua da ba-ta. Len esan dodan letz batzuk senitartetasuna ikusten dabe gu euzkotar eta akaditar edo sumerritar onen artian.

        Nik neuk ez dakit aren idazkerea irakurten baña lerrotxu batzuk jarriko dodaz emen beste batzuk zelan irakurri daben jakin erazoteko. Kreta'ko margidazkun bat onela irakurten dau F. G. Gordon engelandarrak (14). «Alduik, edadzale, adzal, auiz by-iliadz edud ilubi». Eta Gordon jaun beraxek aunela gaurko euzkeraz jartzen dau: «Artuik, edanzale, axol, aoz biritxedon ilobi». Au ta beste idazkun batzuk zelan Gordon jaunak euzkeralduten ebazan ikusi nebanian ni neu gelduta lotu nintzan. Egi-antz aundija bai-eben eta. Sagartotegijan edaten dagozan baserritarrak onelako itzak erabilli legikiez: Artu egik, edanzale; Axol (baña) aoz barrutxuban (dok) illobi». Egi-antz aundija ez ete?

 

Urrenguan geyago.

 

 

(1) «EAST and WEST» René Guenon'ek idatzija ta William Massey jaunak engelanderatuba. I atzalguruba.

(2) Astidaztija (Genesis). IV, 1; V, 3.

(3) Astidaztija (Genesis). V, 4.

(4) Astidaztija (Genesis). V, 5.

(5) Astidaztija (Genesis). V, 8.

(6) Astidaztija (Genesis). IV, 17,18.

(7) Astidaztija (Genesis). IV, 22.

(8) Astidaztija (Genesis). IV, 22.

(9) Erromatarrai V. 12; II Korindarrai V. 14; Jon I. 29. Denzinger 102, 175.

(10) Ikusi: The Bible and the early History of mankind (Rev. Humprey Johnson) «Catholic Encyclopedia» Preadamites».

(11) Ikusi: The Bible and the Early History of mankind, jaupari Humprhrey T. Johnson'ek engelanderaz idatzija.

(12) The Catholic Student's «aids» to the Bible, Hugh Pope O.P.'ek egiña.

(13) Ikusi: EUZKEREA aldizkingija. V urtia, XIV ta XV'gn. zenbakijak.

(14) «Through Basque to Minoan» F. G. Gordon'ek egiña.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.