Epailla-Yorrailla. 3 eta 4'garren Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko
Epailla-Yorrailla. 3 eta 4'garren Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Gizarte-Gaiak—

 

Gizonaren eskubidegai guzietaz aitorkizuna

 

Erri Batzartuen Batzarre

 

1949'garrengo Gabonilla'ren 10'garrenean,

 

ERRI BATZARTUEN BATZARRE

 

osoak ontzat artu zun eta zabaldu zun bezela.

 

Zabalkune Zaingoa.

Erri Batzartuen Eralguntza.

 

Sarrera

 

Gizadia bere esku, zuzenbidean eta pakean bizi izateko oiñarria, au baita, ots, edozein gizoni, gizadi orren atal danez, berez datozkion eskubide eziñ-utziak ezagutzea;

        Orobat, eskubide oiek ez ezagutzeak eta gutxiesteak eragin ditun basatikeriak ikusiz, gizonak bere asmorik bikaiñena bezala baitauka gizadia eraberritzea, lengo bildurra ta ezinbizia alde batera utziz, itzegiteko ta siñesteko aukera izan dezan;

        Orobat, eskubide oiek zuzenbidez gordearaztea nai ta nai ez'ko baita, agintaripean zapaldurik arkitzen dan gizonak, nagusi zitalen aurka jaiki bearrik izan ez dezan;

        Orobat, errien artean adiskidegoa eragitea, baitezpadako baita;

        Orobat, Batzarkide oietako jendeak, Agiri batean, gizonaren eskubideak aitorrarazi baititute; bai ta, nor-izana dun gizona, goragoko maillean arkitzen dala, ta gizaki emaztekiak eskubide berdiñak ditutela; gizartea aurrerazteko alegiña egin bear dala; ta bizibidea jaso bearra dagola, bakoitzari aukera aundiagoak emanez;

        Orobat, Batzarreko erriak itz artu dutela, Erri Batzarkideen lagunarte orrekin batera, gizonari dagozkion aukera ta eskubide oiek ongi zaitzea;

        Orobat, asmo auek ongi betetzearren, ajola aundiko gauza dala, eskubide ta aukera oietaz guziok iritzi bera izatea:

 

BATZARRE OSOAK zabal dio

 

        GIZONAREN ESKUBIDEGAI GUZIEN AITORKIZUN AU, erriek, guzien asmo bezala artu bear dutela, alegiñean. Orrela, gizon bakoitzak eta Lagunarteak, asmo au beti aurrean idukirik, beren irakaspenetan sarrerazi dezatela, aukera ta eskubide auengana begirapen aundia; ta Erriko ta Erriko-arteko arauz, alegin dezatela oiek ezaguarazten eta betearazten, naiz batzarreko Errietan, naiz aien menpean daudenetan.

 

1'go. Atala.

        Gizon guziak, beren eskuko jaiotzen dira, ta mail berean, eskubide berdiñekin; eta ezagu-argia duten ezkero, elkarren artea anaikiro jokatu bear dute.

 

2'garren Atala.

        Bera nor dan edozein, Aitorkizun ontako eskubide ta aukera guzien jabe da. Ez da iñor baztartzen, edozein eskazi edo arraza, larru-azal, kuntze, izkuntza, uzkurtza, erriketa, naiz lagunarteko dala, txindiz, jaiotzaz eta abar berdin ez ba da ere.

        Etzaio begiratuko gañera, zer lege-erriko naiz lur-erriko seme dan nor-dan ori; ezta ango erriketari ta eskubideeri, naiz erri ori bere gain dagola, naiz besteren menpean edota zaipean, naiz jabegoa mugatua daukala. Ez begiratuko ere, beste erriekin ditun artuemaneri.

 

3'garren Atala.

        Zor zaio edozein gizoni, bizia, bere esku izatea ta segurantzia.

 

4'garren Atala.

        Iñor ez da egongo zigorpean, edo menpean jopu; nolanaiko joputza ta jopuen sal-erosketa, debekatua dago.

 

5'garren Atala.

        Iñor ez dikete artu oiñazepean, nekepean, odolpean, ez dagokion eran gizona kaxkartuz.

 

6'garren Atala.

        Gizon dan edonori, zor zaio, nonai, eskubideen jabedun ezagu dezaten, nor-izana dun ezkero.

 

7'garren Atala.

        Lege-aurrean guziok berdin gera, eta bereizkuntzarik gabe, legeak berdin zaitu bear gaitu. Guziori magalpe bera zor digu, Aitorkizun au autsi dezaken bereizkuntzarik iñori egin gabe, ta edo artara eragin gabe.

 

8'garren Atala.

        Araudi edo legeak gizonari ezagutzen dizkion eskubideak galarazi nai ba zaizkio, indarbeartuz, edozeiñek eskubide du, lege-erriko auzitegira jotzeko.

 

9'garren Atala.

        Arrazoi gabe, ez diteke iñor atzi, lotu, atzerriratu.

 

10'garren Atala.

        Guziok berdin geran ezkero, edozeiñek eskubide du, auzitegi jatorrean mintzatzea, agerian eta zubenbidez, naiz bere eskubide ta eginbideak erabakitzeko, naiz, zigorgarri dan edozein salakuntza aztertzeko.

 

11'garren Atala.

        1) Gaizto salatu duten edozein, errugabetzat artu bedi, obendun dala argiratzen ez dan bitartean. Legez, eta auzi agerikoan, bere burua zaitzeko bide guziak seguratu bear zaizkio.

        2) Ez dute iñor gaiztetsiko, utsa egiñez naiz bearra utziz, Erriko naiz erri-arteko zuzenbidearen arauz, egin-orduan berean zigorgarri etziran utsengatik. Zigorra ere ez bedi aundiago, gaiztakeri egindako unean eman zeikiona baño.

 

12'garren Atala.

        Ez beza iñork salatu, bakoitzaren bizikera ixillekoa ez sendia, ez etxea eraso, ez eskutitzak aztertu; ez eta besteren izen ona loitu. Eraso oien aurka, nornaik eskubide du legea deitzeko.

 

13'garren Atala.

        1) Edozeiñek eskubide du, andik onera ibiltzeko, ta edozein lur-erritan bere bizilekua aukeratzeko.

        2) Nornaik ba du eskubide, edozein lege-erritik ateratzeko, bai beretik ere, ta bertara itzultzeko.

 

14'garren Atala.

        1) Edozeiñek, edozein erritan gordelekua billatzeko eskubide du, an gaizki ba darabilte.

        2) Eskubide au, auzitan ez diteke aipatu gaiztagiñen alde; ez eta, Erri Batzarkideen asmo ta irakaskizunen aurka.

 

15'garren Atala.

        1) Edozein gizoni, lege-erria aurkeran zor zaio.

        2) Arrazoi gabe, etzaio iñori lege-erria kenduko, ez eta erri-aldatzeko eskubidea ere.

 

16'garren Atala.

        1) Giza-eme orok, gai diranetik, eskubide dute, mugarik gabe, odolez, lege-erriz edo uzkurtzaz, ezkontzeko, ta sukalde bati oiñarria emateko. Eskubide berdiñak ditukete ezkon-itzeri buruz, ezkondurik bizitzean, eta ezkontza autsi ba'ledi ere.

        2) Ezkontza, eskongaien baimen osoz eta erabakiz egin diteke; bestela, ez.

        3) Gizartearen oiñarri jatorra ta berezkoa, sendia da; eta, zor zaio oni laguntza gizarteagandik eta lege-erriagandik.

 

17'garren Atala.

        1)Edozein gizakik, jabe izateko eskubidea du, naiz bakarrean, naiz lagunartean.

        2)Arrazoi gabe, etzaio iñori jabegoa kenduko.

 

18'garren Atala.

        Edozeiñek aukeran du, bere bururakizuna, bere barnelegea, bere uzkurtza. Aukera onek, eskubide ematen du, uzkurtzaz naiz sinestez aldatzeko, bai ta ua aitortzeko, naiz bakarka, naiz baltsan, naiz agerian, naiz ixillean, bide ona erakutsiz, artan jardunez, eta elizkizunez.

 

19'garren Atala.

nekarazi; utzi bezaiote aukera, besteren berri ta aburuak aztertzeko ta, nolanaiko adierazpidez, mugarik gabe zabaltzeko.

 

20'garren Atala.

        1) Nornaik eskubide du, eragozpen gabe, besterekin elkartzeko, ta pakezko laguntasuna egiteko.

 

        2) Iñor ez dute beartuko, lagunartean sartzera.

 

21'garren Atala.

        1) Eskubide du edozeiñek bere lege-erriko Jaurlaritzan sartzeko, naiz berez, naiz berak aukeratzen ditun ordezkoen bidez.

 

        2) Besteak beste dirala, bidea zabal du edozeiñek, bere lege-errian aginpideak izateko.

 

        3) Lege-erriko aginpidearen oinarria, erriak gogo duna da. Naiera au, auteskunde jatorrez azalduko du aldian aldian, guzien autarki berdiñez, autarki ixillez, uaiz antzera, ezeren eragozpenik gabe.

 

22'garren Atala.

        Edozein gizoni, gizarteko atal danez, gizartetik datorren segurantzia zor zaio. Naiz bere lege-erriaren alegiñez, naiz beste errien laguntzaz, bakoitzaren alderdien neurrian, txindizko, buru-lanezko ta gizarteko eskubideak iritxi dezake, gizon danaren maillari ta itzulikatzeari dagokion neurrian.

 

23'garren Atala.

        1) Edozein gizakiri lana ta lan-aukera zor zaio; ta dagokion gisako saria ere bai; lanik ezean bai laguntza ere.

        2) Edozeiñek, iñor bereizi gabe, lan berdiñarengatik, sari berdiña bear du.

        3) Lanean ari danak, arrazoizko saria bear du, ta aski zaiona, bai berarentzat, bai sendiarentzat, giza-izateari dagokion bezala. Ta bearrean gerta ba ledi, eskas duna osatuko zaio, gizarteko laguntzaren bidez.

        4) Nornaik eskubide du, Alkartasunak antolatzeko, ta bere ondasuneri begira, besterekin elkartzeko.

 

24'garren Atala.

        Edozeiñek eskubide du atsedenera, txolartera, lanaldia mugatzera, ta opor-egun ordainduetara.

 

25'garren Atala.

        1) Bizibide egoki batera, edozeiñek du eskubide naiz beretzat, naiz bere sendiarentzat, osasunerako ta ondo arkitzeko: janean, jantzian, etxapean, osalaritan, eta gizarteko edozein laguntzetan. Bai ta segurantzietara ere, lanik ezean, gaitzean, elbarriz, alarguntzaz, edo bestela, bizibidea berak nai ezik galdu ba'du.

        2) Amak eta aurrak, laguntza bereiziak nai ditute. Aur guziak, naiz ezkontzatik, naiz baztarretik jaioak, eskubide berdiña dute gizartean.

 

26'garren Atala.

        1) Yakintza artzeko, ba du edozeiñek eskubide. Urrurik edo utsean bear du, lenbiziko yakintza beintzat. Au, nai ta nai ez'koa bedi. Aratarako yakintza bereizia ta ogibidekoa, zabaldu bedi geiagorengana. Goieneko maillako ikaskizuna, guzientzat berdin bedi, bakoitza gai danez.

        2) Azierak au du asmo: bera nor-dana, bete batean agerraraztea, ta gizonaren eskubidegai guziak indartzea. Erritarteko ezaguera, begirapena ta laguntasuna erakutsi betza, lege-erri, odol-erri ta siñest-erri guziekiko; ta Erri Batzarretuen laneri aurrera eragingo die, pakeak iraun dezan.

        3) Gurasoek dute eskubide, batez ere, aurren azibidea aukeratzeko.

 

27'garren Atala.

        1) Eskubide du edozeiñek, gizarteko buru-lanetan artukizun izateko: arte edo antze-lanetan, jakinkizunetan eta la oieri darizkien irabazietan.

        2) Buru-lanen baten jabe danak, naiz jakinkizunetan, naiz ele-ederrean, naiz beste edonolako antzeetan, eskubide du artatik datorkion irabazira, naiz txinditan, naiz bestela.

 

28'garren Atala.

        Edozeiñek eskubide du, Aitorkizum ontan aipatzen diran eskubideak betearazteko, naiz gizartean, naiz Errien artean.

 

29'garren Atala.

        1) Gizonak gizartean, eginbideak ere ba-ditu; gizartean bestetan ez baitezake bururatu, oso ta eragozpen gabe, bera nordanari dagokiona.

        2) Edozein gizon, legeak mugatzen dunera bilduko da, bere eskubidez eta aukeraz goztu nai ba'du: baña besteren eskubideak ezagutzeagatik eta zaitzeagatik; eta, erri-aginte batean on-legeak eta burubide onak eta ondo bizitzeak eskatzen dutenagatik.

        3) Eskubide ta aukera auek ez ditezke egiñera ekarri, iñola ere, Erri Batzarkideen asmoen eta irakaskizunen aurka.

 

30'garren Atala.

        Aitorkizun onek ez dio iñori eskubiderik ematen, ez bakarrari, ez baltsari, ez lege-erriari, Aitorkizun ontan zabaltzen diran eskubideak galarazteko asmoz egin diteken ezertarako.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.