Amerika-erdi ta Karibe'ko VI'garren Olinpiar Yolasak
Belaustegigoitia'r Bibiñe, Ibone ta Osane aizpak Guatemala'n biotzez agurtu ditugu, Amerika-erdi ta Karibe'ko Olinpar yolasak dirala-ta. Mexiko'ko igarilarien artean etorri ziran, aita ta ama lagun.
Egun oietan, gure aberkide oien izenak gorarik erabilli zituten Guatemala'ko egunerokoek. Bazterrak arrotu ta arritu ditute iru aizpok. Egunero Belaustegigoitia euskal-abizena aintzaz belarrietara ta biotzera etortzen zitzaigun. Ain zuzen ere, batek ere etzun ebakitzen bear zunez, itz luzeegia-edo izaki.
Ibone atera zan garaille iru neurkiñetako iltzedun yauzietan eta bost neurkiñetakoetan. Aren artazi ta yauzi zoragarriak!
Bibiñe bigarren eldu zan 400 neurkiñetako norgeiagokan eta Osane sorbaldaz barna seigarren. Txalo ederrak yo genizkien iru aizpa irabazleei.
Yolasetarako euzkotarren gaitasun egokia argi ta garbi erakutsi digute iru neskatil ederrok.
Arrigarriagoa, oraindik. Non-nai euzkera pirpiran zerabiltzen iru neskatillok: non-naiko neskatil euzkotarrek Belaustegigoitia aizpak artu bear lituzke eredu: itzetan eder eta egiñetan ederrago azaldu baitziran.
Aintza garailleei! Gure txalorik beroena txapeldunei!
Ta gure zorionik laztanena beren guraso diran Belaustegigoitia'r Pantzeska ta Arozena'tar Elbire senar-emazte maiteei.
|