Aberri-Egunez Guatemala'n
Non-naiko euzkotarren antzera Aberri-Eguna Berpizkundez ospatu dugu Guatemala'ko euzkotarrek.
Aurrenik, goizean goiz, Meza nagusia: itzaldian Aberri-Eguna aipatu ta aupatu zun izlariak.
Gero, bazkari ederra baso-artean, erritik alde: oraindik Euzko-Etxea ez bai dugu. Txangoaren buru Garin'dar Daniel: berak aukera zigun iñolako leku ederra lerrondo artean. Sukaldearen ardura Rebolleda Isai'k izan zun: bizkaitar onek egundoko bildotxa atondu zigun: ba-zun koipea ta abazuzia bazkariak. Ardo ederra naste, baskaria euskal-abestiz amaitu genun.
Gero, iñolako norgeiagoka giputzak bizkaitarren aurka. Atxintxiketa ortan nagusi Andikoetxea bizkaitarra: Azkarate eibartarra lur-yota utzi zun. Urteak ez dute parkatzen, Azkarate.
Azkenik, egundoko ostikoketa. Bizkaitarrak Giputzen aurka. Ostikoketan nagusi giputzak. Beren artean baitziran Garin anayak. Ageri dek, Leandro, gaztetan ostikolari aipatua izana aizela. Altuna ta Aberasturi, gizen-xamarrak izan-arren, poliki yokatu zuten. Bizkaikoen artean, aleginka ta garraxika ari izan zan Arregi, tronpeterrikoa. Lagunik etzun. Artze zauriturik zetzan. Ondarru'ko Plaza ta Ariztondo, itxasgizonak izanik, legorrean ondo ibiltzen ere ez dakite.
Gero, euzkal-abestiak abesten, illunabarrerako nor bere etxera. Min-luzeak, ordea, diotenez, gau berandurarte yarrai omen zuten pesta ezkongaiek.
|