Olerti / Neurtitz berriak
Bakarrik
Lizarribar
Ilda-ilda zegok eta
emaiogun lurra.
Ots, ots! lurperatzalle
gertu ire atxurra.
Nere uan da, noan
lagun, iltegira.
Baña, ene Jaungo iko!
Iñor ez agiri!
Bakarrik bear al det
illaren atzeti?
Aiskidek uxa dira
beldurraren beldur,
aize-erauntsi zakarraz
ark jotakoan lur.
Adiskide etziranak
lotsagabekotzat
jo dute! Ene Jauna,
erruki zakidaz!
I berriz, sugekume,
satorraren berdin!
Ik il badek, zer dala-
ta ator ezti-muzin?
Oa, oa emendik.
Ein dek ire lana!
Nere miñaren aundi
ire zoriona.
Irriparrez lurpera
dek nere izen ona.
Txiletik
|