Orrilla ta Garagarrilla. 5 eta 6'garren Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko
Orrilla ta Garagarrilla. 5 eta 6'garren Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti / Neurtitz berriak—

 

Illunabarrez

 

Mirande'tar Jon

 

Gelatxo zuri garbian

            Neska dago

Ille gorriak orrazten,

Illeak illunabarrez

            Gorriago...

 

Gela ixil-ixilean

            Zerk ote dio

Begi beltza itzalpetu?

—Atean jo du norbaitek,

            Norbaitek dio

 

(Mintzo apal, aopetik):

             «Neska gazte,

Ni naun berriz etorrita,

Arren, iriki ezadazu

            Bai aut maite.

 

Ni naun zaldiz etorrita,

            Nere kutun,

Urrundikan, ain urrundik!...»

—Bere biotzak ordea

            Ez du entzun.

 

Neskuts-gelatxo zurian

            Bera dago,

Gau-itzalaren beldurrez

Bere begi zabalegik

            Zabalago...

 

15-3-50

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.