Uztailla-Dagonilla. 7-8 garren Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko
Uztailla-Dagonilla. 7-8 garren Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Elerti—

 

Lizardi Ameriketan

 

Orixe

 

Ameriketan ez dugu liburu aukera aundirik, ez Azkue'rik ez Lhande'rik, ez gutxiagorik, berrogei ta amar urte auetan zer egin dugun aztertzeko. Bañan, ez-usteko Lizardi, bai neurtitzez, bai izketa askatuz. Berriz ere sortu naiean dabiltza lengo eleta, izka-mizka, ta ... ardaillak ere.

        Or esaten digu Jemein yaunak E. G. ontan, berrogei ta amar urte auetan aurreraldi izugarria eragin diogula euskerari.

        E.G. ontan bereon, Altube yauna datorkigu berriz ere, ez dugula batere aurreratu; gure lanak alper izan dirala urbiltsu. Andima ere Jemein' ekin dago. Betor beste edozein E. G. ontara: agoa ber du. Nik ere nere, irakurle, lengo urte aietan galerazi ba'zidaten ere. Orain ez daukat Jauntxo, nagusitxo, nagusitzar edo ditadore'rik.

        Yaun eta yabe ez izanik ere, nere esku nago. Agoa nere, esan dut; ez len aiña zorrotz, ortzak oro erauzi baitizkidate. Ez ote zait ala ere basurdearen letagiñen bat gelditu? Dana dala, auzi ontan zer derizkiodan jakin naiko dute zenbait irakurlek.

        Zenbat urte dira onezkero? Amabosten bat? Auzi ori garbitu naiean asi nintzan ni ere, baña galarazi egin zidaten. Altube yaunak eraiki zun auzia, ber «La Vida del Euskera» rekin. Gure idazle gizagaizoak ikaraturik gelditu ziran, berrogei ta amar urte aietan egin genuna uts eman zitekela. Artikulu sail bat igorri nun Donostiko EL DIA'ra Gazteiz'ko Eliz-barrutiko Kristau ikasbideari buruz, eta ... saskira joan ziran guziak. Bear ba'da «Ibar» ek gordea du aien kopia. Au erantzuten nion Altube yaunari, gauzak bene benetan aztertuz, eta asarretu gabe: «Beste gañerako liburu guziak uts emanik ere, ba-da bat, mundu zabalean dan liburutxorik ezagunena, eta aren itzulpena beintzat bereizi bear da, gaztelerazko ta prantsesezko itzulpena bañon askoz obeki baitago. Naiz eta Kristau Ikasbide ori gazteleratik biurtua izan, erderazkoa bañon askoz obeki zegola; neologismo oso gutxi zitula erderazkoaren aldean; aurrek, Astete zarra baño lenago ikasten zutela (lekuko dira gure apaiz yaunak); eusko aur erdaldunek erderazkoa baño lenago ikasten zutela; sei zortzi itz kendu, oso ederki zegola amar amabi apaiz yaun aien lana. Erderazkoan ogeitaka ziran errian ez-ezagunak. Bat-banaka azaltzen nitun itz oiek. Mundu zabalean agertu dan liburuño ezagunen ori, gurera bezain erritarki biurturik bai ote da?»

        Oso oso arrazoi galdurik etzula esaten nion, baña geiegikoa ere giegiko zala. Geroago, bakarka, izketan ari giñala, barkamen eskatu zidan, nere Santa Kurutz Apaiza liburua aipatu bear omen zukela. Zer gauza, gero ere! Ta irar-utsez betea! Guzi guzia ez du txarretsi Altube'k berak ere: «Kirikiño» zanaren «Abarrak» bein baño geiagotan aipatzen ditu, eredu ipiñiz. Eredu dira, erri izketan; bañan ele ederrean eta yakinkizunetan euskera landu nai dunarentzat, ez dira aski. Guzi guzia ez ba'da ere, eunetatik larogei ta emeretzi lan alperra iduri bide zaio Altube yaunari, ordurarte egiña. Orain ere lengo leloa berritu du.

        Lizardi'z ez naiz mintzatuko (aski da Lizardi'z esan zidaten EL DIA'koak). Beste gizon bat aipatuko dut urrengo artikuluan. Lizardiren liburu zurtz bati itzaurrea ipiñi ziona: Markiegi apaiz yauna (G.B.) Itzaurre ori landutxo billatzen dut gaurko vascuencista oientzat eta euskeraz ongi ikasiak bear luketenentzat; baña S. Luis'en Bizitza goxo dagola nork ukatu? Ez al zun altxatu euskera «Kirikiño»k baño geiago, or-emengo diran baño gauza izkutuxagoak adieraziz?

        Baña goazen Lizardi'rekin, aren izketa askatu lana aztertzen asi gabe. Ez naiz oroi liburu ontaz tutik esan nunik (etzait iduritzen), ordurako baztertu baininduten «El Día»tik. Ondar bat dut esateko. «Biotz-begietan» dalako liburu artaz ez nun azken-itza esan, eta ala, beste zenbait artikulu bialdu nitun. Saskira bota zizkidaten; ez itzuli ere. «Ya es mucho Joxe Mari» esan omen zun jauntxoak.

        Ni ixilduazi ondoren, oraindi zirika ari zitzaizkidan paperean iru bekaizti (Joxe Mari'ren bekaiztiak). Laugarren bat bildu zitzaien gero, eta ikus zer idatzi nion EL DIA'ri: «Yainkoagatik eta nere pakeagatik, ez dezaidazue geiago bialdu Egunkari ori».

        Euzkadi'k ere maiteago zitun erderazko artikuluak (aurrenako orrialdean) euskerazkoak baño. Bialtzen zidaten etxera, baño. Bidean lapurtzen zuten. Beraz, gurean bi paper besterik etziran sartzen: Zornotza'ko EKIN eta Baino'ko EUSKALDUNA. Ederki bizi nintzan munduaren ipurdian, bakar bakarrik, ezertxo yakin gabe. Nere xokoan kuku nengola, ez nintzan yabetu matxinada asia zanik ere. Igandean illaren 20' garrenean, lapur-meza entzunik banoa tapa tapa Tolosarantza, eta... nora zoaz, gizon?, eta... Aya'ko txikiaren laister-apustua ikustera. Ez al dakizu gerran gaudela? Apustu aren berri izateko ez nun bear gezur paperik; baserritarrak bar bar ari baitziran.

        Bai egunak matxinada arreko aiek!

Bizi diranetan or daude A. Altzo ta Labaien yauna. Azkue'ri goratzarre egin zitzaion egunean eta biaramonean zer gertatu zitzaidan yauntxo arekin. Ez da emen esateko gauza. Euskeraz zerbaiti mamizko argitara nai, eta ezin. Bitartean «zer ari zera Orixe», esaten zidaten, batere idatzi gabe? Euskerazko artikulua pagatuko zidala agindu zidan EL DIA'k erderazkoa aiña. Ba-neuzkan gai urratuak, eta pozik asi nintzan, Estetika bederen argitara nezakela. Bai zera! Egon eta egon nere lanik agertzen ez. Urte betetsu (amaika illabete) iduki zuten zokoan «On eta eder».

        Estetikaren atal ua. Gero ba-neuzkan bialtzeko «Egi eta eder», «Zoraldi ta eder» eta Benedetto Croce'rengaz atal pare bat ere. Bitartean zer egin didate? EL DIA'n ez-baña «Yakintza»n argitaratu. Xentimorik eman gabe, jakiña! Eta baimenik eskatu gabe. «Larreko» zana (G. B.) errizale askia zan, eta aski kontentagaitza, oraingo zenbait yakintsu bezala; baña.

        Baina'ko ESKUALDUN'ean egundoko gorespenak eman zizkidan artikulu arengatik. Estetika ori, ipui berri edo novela bezala irakurri zula esan zidan Labaien'ek.

        «Euskaldunak» ere bi urte lo egin zuten nik bukatu ondoan, matxinada baño len. Arnasei urtez gero agertu dira. Gure olerkarietaz iritziak ematen asi nintzan EL DIA'n Arrese'tar Emeteri'z aurrera. Zer gutun goxoa egin zidan adiskide xar orrek, eskerrak emanez! Berriz ere laiste gelditu bearra. Nagusi oiek etzuten nai nere iritzirik eta beste kritiku bat sartu zuten.

        Igaz, il baño lentxago esan zidan «Luzear» zanak, (G. B.) an gertatu zana. Euskalsaillaren buru baitzan. Onek ez zun atzeratu nere artikulurik, ez, gizagajoak! Beste yauntxo ari ere Yainkoak zerua diola, abertzale on bezala illarazi baitzuten. Kaxkarkeri oiek garbitu zitun.

        Ez bedi ikaratu beste norbait, edo beste bi, arekin ikasiak, eta Joxe Mari'ren etsai ziranak. Ez diet geiago yoko galar-otsik edo zentze arradarik, Lizardi'ren lanak aipatuz. Bañan orain agoa nere baitut, Markiegi zanaren lana aztertzen asi baño len, ustu bear dut barrena, geroak yakin dezan. Lizardi zanaz goratzarre mintzaldia, neri ez-baña iru bekaitzti aietako bati eman zitzaion. Etsai xamar izan arren, amaika itz eta esaera artu zizkion bere aritikuluetan Joxe Mari'ri, EUZKADI egunerokoan ikusi diteken bezala.

        Bildu zitzaien laugarren ua, beti nere buruzki ari zan. Zergatik? Iduritu txar batek artu zulako. Bein Aita Intza etorri zitzaidan aren anaia zanaren neurtitz sorta batekin, liburu bat agertzeko asmoan; aukera egin nezala. Yainkoak ba-daki, neregatik eta Aita Intzarengatik liburu ua (eta polita ziteken), etzala zokoan geldituko. Baña zer zan iduritu ori? Nik ez nitula oberenak aukeratu. Bekaitzez? Etzait iduritzen. Zazpi griña-buruetan etzaida paltako au ere, beste edozeiñi bezala, baña Lizardi nik aukeratuekin erara gelditu zan; eta Jaka ere bai. Onen liburugaia ere an gelditu zan irarkolan, matxinada etorri zanean. Gizon puzmin orrek aski du E. G.'ra bialtzea sorta ori, nik zeintzuk aukeratu nitun eta zeintzuk lekutu nitun esanez. Poz pozik argitaratuko dizkiogu. Ni loturik nengoala, «urrundik kukurruku».

        Gero, matxinada aldian, anka egin bearra izan genun Prantzi aldera. An ere Yauntxopean egon naiz, ni beiñipein. Amar urteetan euskeraz zer argitaratu zan, artikulu bat atera zuten; baña nere izenik ez, yakiña, ateak itxi baitzizkidaten an ere, ezer argitaratzeko.

        Orain emen, Guatemalan birika zabal artzen dut arnas Ni betikoa, paperak Europan utzirik etorri nintzan ,eta orain neke zait aiek nereganatzea. Izkera edo Gramatika iritxi zait, guzia euskeraz. Estetika ta Metafisica ez ote zaizkit etorriko? Lenengo ori arratoi-kabi gertatua diteke gure ganbara baztarean. Nik ez dut beintzat aukera aundirik ukan nere lanak argitara emateko. Eskerrak azken ontan, Labaien eta Lekuona yaunari, eta Garikoiz'tar neskatxeri.

        Itz-aspertu bat egin dut, irakurle. Egin bearrekoa dala esan dit nere lagunak, geroak yakin dezan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.