Iraila-Urrila. 9-10 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko
Iraila-Urrila. 9-10 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera / Ondar Mondar—

 

Zorioneko «leike»!

(E.G. 48)

 

Ormaetxea

 

Zenbait euskal-idalek beti «leike ' darabilte «diteke» ordez. Sekulan ez dute bereizten bata besteagadik. Erderazko «puede ser» ez dute beiñere erabili oi; beti «pudiera ser». Orixe da «leike», edo obeki esan, «ledike». Dedila, zedila esante baidugu, ledike esan bear genuke, EDIN baita aditz-izen zarra, eta ez EIN.

Dedike, ledike ordez, diteke, ta liteke oitzen ditugu beste askok, ITEN aditz-izen zarretik. Beraz:

                Dedike, diteke: puede ser;

                ledike, liteke: pudiera ser;

                zediken, ziteken: pudiera haber sido.

        Eta, zer esan bizkaitarren «leike, lei» oiengatik? Lenbizi, esan bezala, ledike, ledi bear lukete. Bizkaitarrek lei (ledi) darabilte «pudiera ser» adierazteko; Gipuzkoan toki askotan sartu da leike eta garaiez gaude ateratzeko. Bizkaitarrez ere leike «pudiera» zan orain baño lenago, l ori ezbaña d baita oraiñaldiaren ezaugarri. Oker ori nola zuzendu dute? Ledike ordez ledi egiñez. Aditz onek berez ez luke bear -ke orrenik, erroa edi: poderse baitu. Orobat gertatzen da Naparroa Barrenean, IRON aditzarekin niro, ziniro, liro: pudiera (yo), pudieras, pudiera (él). Bein edo bein entzunik nago, lioke, (liroke) bañan ez dago -ke orren bearrik, lezake'rekin nasten da:

                Ez dakierak erran lezake

                Ez dakienak erran lioke. (liroke, liro)

        Dezake, lezake ere muskildu ledi-ke ortaz. Gaur ez ditugu erabiltzen dezat, dezazu, deza; baña bai dezadala, dezazula, dezaiola, jokabide aldaskatuan edo conjuntivo'an. Ortaz, len dezat: puedo; dezazu: puedes, deza: puede. Neza, leza(-ke gabe) pudiera (yo), pudiera (él). Orregatik ederki esaten dugu ba'neza, ba'leza, eta ez ain ederki ba'nezake, ba'lezake. Egia esan, geroaldian bearreko dirudi -ke ori: dezat: lo puedo; dezaket: lo podré. Beste noizaldietan ez dugu orren bearrik.

                Ba-dedike ori: ba-diteke ori: puede ser eso

                ba-ledike ori: ba-liteke ori: pudiera ser ese

                ba-zediken ori: ba-ziteken ori: pudiera haber sido eso.

        Ez da bada sorginkeri gauza auek ongi bereiztea.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.