Olerti
Belengo ama!
Mitxelena
Mirari paregabea
Belengo Ama! zurea.
Sortu diguzu sortu zinduan
Guziz-Gora'ren Semea.
Bederatzi illabetean
azi zenun sabelean
t'orain besotan estutzen duzu
kabitze ez dana izartean.
Laztan, urruma eta musu,
bular ematen diozu...
Oi amatxoren bero gozoak
nola pozten duan Yesu!
Yesu bezin seme ta ume
altzo ortan nai dut nik ere,
edan ta edan bular ortatik
zerurako azi arte.
Geroko ostiral batean
Yesu ori ilko danean
ta ura-gaberik zure magala
uts-utsik ai! gelditzean,
Yesu bezin seme ta ume
artuko nazu bai... ortxe!
ta edango dut bular ortatik
zerurako azi arte.
|