Olerti
Bat batean
Mitxelena
Goiza parrez...
Zarautz-miñez
yoalea ni-baitan
iri deiez, iri deiez
dulunka ai! ari zaitan...
Jai Zarautzen,
Etxebeltzen;
nik urrundik min emen...
Etzidane niri uzten
igana gaur joaten!
Arrebatxo!
Lekaimetxo!
al didan barkatuko
nire errua! Oraindio,
maite al naun izango...
On ta otxan
izan intzan
niretzako munduan.
Amaren ordezkaritzan
i lakorik ez niñan...
Lili bigun
intzan ordun;
Yesuk yakin ta alda iñun...
Lekaimetxa ortan barrun,
eman deiñala Zorun!
O bai, ni bai,
yungo pozik
gaur i ikusteagatik!
Ni or izan ezagatik,
maite nazan oraindik!
1942
|