|  
              
               
  
 
Olerti / Maite kantak 
 
  
 
Ana 
 
(Pasodoble-aidea) 
 
  
 
Etxaniz'tar Nemesi 
 
  
 
Ana! Auxen da lana! 
 
Zu gabe gozagaitz zait dana. 
 
Jana eta edana 
 
kaltegarri ditut laztana. 
 
Ana! Ana! 
 
Usoak juan dira ego-aldera, 
 
kabi berriren bat an billatzera, 
 
maitasun galduak astutzera. 
 
Lañoak aizetan dabiltz 
 
bide luzeak egiten: 
 
biotz ixillen malkoak 
 
ez ditu iñork jakiten. 
 
Ana! Ana! 
 
negarrez urtu nai dana,  
 
illunari nago emana. 
 
Atoz ¡ai! neregana. 
 
Atoz, bai, Ana! 
 
  
 
(Bigarren aldian) 
 
  
 
Erbiak arin dijoaz 
 
txakur-agiñen igesi: 
 
nere oñaze onekin  
 
ezin ninteke ni bizi. 
 
Ana! Ana! 
 
Erruki zaite nigana. 
 
Atoz, bai Ana! 
 
              
              |