Irailla-Urrilla. 9-10 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Irailla-Urrilla. 9-10 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

—Yakintza—

 

Belarki-Iñarkunak

 

Ibinagabeitia'tar Andima

 

VII'gn. atala

Elika-Bideak

 

Orain arte landararen atal berezienak ikus eta ikasi ditugu, beren anatomi edo atalketa ere ikasi dugu. Beraz, azter ditzagun atal oien iñarkunak: landaren bizibidea, itz batez, ikasi dezagun.

        Belarkiak bizitza irozo eta zaitzeko egin bear ditun iñarkun bereziak, landare-elika-bidea deritza. Landarak, bizi-zurrian, dagon lekutik bizi-gaiak tai gabe yaso bear ditu, berean iraungo ba'du.

        Bizi-gai edo azkurria landarak beretu eta ondoren aldatu dezaken edozer gai duzu.

        Bizi-gaiok bitarikoak ditezke: lekorekoak (kanpotikoak) eta barnekoak. Lekorekoak dituzu inguruetatik atzematen dituanak, barnekoak, berriz, landarak, aldatu ta gertu ondoren, bere baitan gerorako gordetzen dituanak.

        Landarak, dagozkion gaiak, ur edo urtutakoak izan ezkero, errobizarrez yazotzen ditu; urtu-eziñak, arentzat gai ezpaitira, lurrean utzirik. Gaiok barnera sar ondoan, landare-izerdi biurtzen dira.

        LANDARE-IZERDIAZ.— Izerdia landare kizkin guziak murgiltzen ditun ur antzeko ixurkaria duzute. Bitarikoa da izerdia: gorako edo nasia eta berako edo garbia.

        Gorako-izerdia, landare egurtsuetan beintzat, azubillaren egur-odiñoak zear errotik ostoretaraño eltzen da. Urtsuegia izaki, landara elikatzeko egokia ez da. Izerdi-garbia ostoetatik landara osoa zear edatzen da. Benetan azkurritsu ta gorakoa baño lodiagoa, ur poxi bat utzi ta beste gai egokiagoz iabetu dalako. Landare azalean dauden baeodiñoak barna iesten da.

Aipatu aldaketa ostoetan egiten da. Ostoek, aoñoetatik, gorako-izerdiak daraman ura ixurtzen dute maizenik lurrun antzera, iñoiz tantaka ere bai. Ur-lurrun yalgitze onek bere goraberak ditu.

        Gainera, landara, arnas-bidez, eguratzeko oxigenaz yabetzen da ta erreketa edo oxidatzez sortutako ikazki-bioxida (C02) aizeratzen du : orra arnasketa. Gau ta egun landarak arnas ar dezake, naiz lenago gauez soilik artzen zuala uste izan.

        KOROPIL-IÑARKUNA.— Landarak atsartuz aizatu ikazki bioxida (C02), berriro bereganatzen du, baita eguratsekoa ere: ta ikazki (C) ta oxigena (0) elkarrengandik bereizten ditu, ikazkia yanaritzat beretzakotuz, oxigena (0) aizeratuz. Lan arrigarria esango didazute noski. Benetan, uste baño arrigarriagoa.

        Yakintsuek ez ditute oraindik zearo ezagutu bizidunetan egiten diran kimi-eraldaketak. Ba dakigu orratio, landarak oxigena ta ikazkia naiz yalki, naiz beretu ditzakela, baña gai ok nola landare izerdiarekin elkartzen diran, zur, lore, igali, usaiki eta margo biurtzeko, ezer edo gutxi baño ez dakigu.

        Argi zirikaldiz ikazki-bioxidatik (C 2) ikazkia beretu ta oxigena yalgitze, au, landare zati orlegiei dagokie ta orlegingo edo koropila deritzan gai bati batez ere. Orlegingoak ostoai duten margoa ematen diote. Iñarkun au orlegingo-iñarkuna deritza. Erroa bidez egiten dituanak bezin bearrezko zaio landareari bizi al izateko.

        Koropil edo orlegingo gabeko landarak, ziza, perretxiku, t. a., bizkar-landarak dituzu, lur eta aize utsez ezin bizirik, besteen lepotik edo ondakiñetatik bizi bear dutelako. Beraz, izerdia, orlegingo-ekitez eta arnas bidez aldatu ondoren, ixurkari azkurritsu landarearentzat biurtzen da. Izerdi artze ta ibiltze oni eskerrak, landarak inguruetatik bear dituanak beretzen ditu, azi ta aunditzeko. Bide batez, bear ezdituanak, naiz kaltegarri zaizkion gaiak, zauri eginberrietatik-eta, iraizten ditute. Erretxin, kautxu t. a., landarak bizitzeko bear ez dituen gaietarikoak dira, baita beste zenbait zuaitz-negar mota ere.

        Eguraldiak, landareen elikabideetan ziri aundia izaten du. Neguan zuaitz geienai ostoak erortzen zaizkie, eta ilda bezela gelditzen dira, udaberriarenzai, berriz ere ernetzeko. Ilbeltz naiz lotazillean iñaustean, etzaie izardi tanta bat ere erortzen. Landare osto-bizkordunak, urte osoan orlegi irauten dute, baña udaberrian bezin ugari, beñipein, izerdirik ez dabilkie.

 

 

VIII'gn. atala

Landare-Ugalketa

 

Lenago ere esan dizuet, agirietako bat il-bearra dala. Gure mendietan bizi diran pago gerri gizenak eta gaztañondo urtetsuak, ainbeste gizonentzat itzal eta azkurri izan diran zuaitz andi ok, ibarreko belar-izpi apala udako galdan bezela ilko dira.

        Bzidun or iltzen da, bañan lurren ondorengoak izten ditu. Landare bakoitzaren eriotza gora-bera, ladare motak bizi ta gotorrik diraute ugalketa deritzaion iñarkunari zor. Pagoak, igartu baño len, millaka ezkur zabaldu ditu, eta ezkur-ale bakoitzetik pagondo berri bat sortuko da. Bere adatzar soilak basoan gora yasotzen ditun aritzaren azietatik, taldeka, ernemin xamurrak azaldu dira zuaitz urtetsu itzalgarriak lenago gerizpetu lekuan.

LORE ERNARIGOA.— Landareen ugalkiña lorea da. Lore-orratzean, dakizutenez, azkurri ta azi-gai eraz, igali ta aziak arkitzen dira. Baña azi-gai ta azkorria, bakar ta soil, beste eragipenik gabe, gaiñontzeko lore-atalak bezela, aunditu ere gabe, igartu egingo lirake.

        Auseztapena..— Azi ta zoritu daitezen, lore-erratzera lore-auts pikor bat, lore-arietako auts orailla, yetsi bear da. Egite ori lore-auseztapena duzute.

Auseztapen au era askotara egin diteke. Lili geienak, lore-orratzaren baranoan, lore-ari ugari ditute; aizearen putzik biguñenaz lore-orratz-burua edo xakia lore-autsez estaltzen zaie. Iñoiz auts-aziak berez xakira makurtzen dira. Baña ez uste egikizun au aizeari bakarrik dagokionik, baita erle, inguma, erlamiño ta beste xomorrei ere.

        Loreak, xomorroak erakartzeko, kukul barnean ur goxoa ixurtzen dute, lore-eztia, eta liliz-lili ezti ori txurrupatu bearrez ibiltzen dira. Liliak ikusgarriago ditezen, lore-osto margoz nabarmen eta biziak ditute.

        Lore-koroia uts edo ezertako etzala usteko zenuten. Ez orixe: koroiaren bidez liliak ezti goxoa xomorroai iragartzen die, urrutitik ikus ta egan bereganatu ditezen. Txurrupaketan erlea, edo dana dalakoa, lore barnean egoai eragiñaez dabil, eta lore-arietako autsez betetzen dira. Geroago beste loreetan kokatzen danean, xakietan autsa uzten die.

        Lore-auts edo polena, xakiak ixurtzen duan gai itsaskorrean itsatsi-ta gelditzen da, aldegin ez dezan.

        Ikus dezagun orain lore-autsa zer ote dan: gun biko kizkin osoa. Gunetarik bata, ernaltzallea da, bestea berriz, bazkatzallea.

        Xakiaren ixuriz, auts pikorra arrotu egiten da eta gain-mintza urratzen zaio. Urratu ontatik erroño antzeko tutu xamurra ateratzen zaio. Tutu onek bere baitan daramatzi len aipatu gun biak: bazkatzallea, alegia, bizi-laguntzat, polen-tutua, lore-orratza zear egin bear duan bidaldian il ez daiten. Polentutua azi-gaian zuloñotik sartu baño len gun-bazkatzallea aienatzen da. Gun-ernal'tzallea ordea, bikoiztu ondoren, azi-gai barnean murgiltzen da, ernarigoa osatzeko.

        Arrezkero, azi-gaiak pizkortu egiten dira, ta erabat, azkorria ere anpatu ta zoritu egiten da. Orra lore-ernarigoa.

        AZI-SAKABANATZEA.— Landare ugalketarako azken egikizuna, azi-sakabanatzea duzute. Igali batzu oldarrez iriki oi dira, eta erabat aziak barreiatzen ditute. Akezitegi eta erratztegietan, igaliak zoritu ondoan, maiz entzuten dira azi-kutxak irikitzean egiten dituten zaratatxoak. Orra nola, berez, aziak banatzen diran.

        Bestetan aizeak barreiatzen ditu. Azi asko eguratsa zear ibili oi dira aizearen magalean, bikor inguruan dituten illeai esker.

Orrela toki urrutietara eltzen dira, gero an ernetzeko.

        Azi aunitzek kakoak izan oi ditute, ta gizonen yantzi ta ardi illeai eutsika, noranai yoaten dira. Txoriak eta beste abereek ere, igaliak, yan ondoan, maiz aziak botatzen ditute, osorik, gero ernetzeko.

        Agiri dan lez, izadian orok dute zer ikusi. Landareen etsai gorrienak diruditen abereak ere, uste gabez, landarak barreiatu ta ugaritzen diardute. Beraz, elkarren artean zer ikusirik ez dutela diruditen izaki zenbait, kide ta laguntzalle dituzu, Yainkoak eman dion egitekoa, bakoitzak, izadi elbururako arrigarriro beteaz.

        AZIEN ERNE-ALDIA.— Azi-alea lur mardul ta ezoan erein ezkero, laister eguzkiaren laztan epelez ernetzen da.

        Aurrenez, erroñoa luzatzen zaio, errobizarrak ere egiten zaizkio, lur barna sartu ta erro biurtzen da. Azubiltxoa ere, luzatuz, azi-atal eta erneñoa lagun, lur gañera irtetzen da. Landara azi-atal-bikoetan orrela gerta oi da. Badira ala ere, azi-atalak kanpora ateratzen ez dituten aleak; landare azi-atal-bakar guziak eta zenbait atal-biko.

        Landaretxoaren len-izpia den erneñotik geroko azubil, osto ta abarrak sortuko dira. Aro ontan landaratxoa azi-ataletako fekulari esker bizi da, erneñoa azkortu ta erroñoa errotu ezkero lurrean barna sartu arte. Azi-atalak, ondarea akitu ala igartzen diranean, landare xamurrak bere indar utsez bizi bear du.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.