Irailla-Urrilla. 9-10 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Irailla-Urrilla. 9-10 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Yakintza—

 

Gixadijaren azikera-bidiak

 

Urrutia'tar Gotzon,Miren-Bijotzeko-Semiak

 

Persia edo Iraneta'n

 

Gixaldijak bere seaskatxu bertantxe ixan lebazan azikera-bidiak aztertu doguz. Babylon eta Asurrerri ixan ziran seaskaerki orrek. Andik urten eta berialaxe onuntz eta aruntz, goirantz eta berantz zabalduten dikuskeguz laster Adam eta Ebe'ren seme-alabok. Batzuk goirantz Kaukasa-mendijetarantz bestetzuk berantz Oigito ta Apirka'rantz. Batzuk onuntz edo Europa'rantz Kereta-ugarte-bidez, bestetzuk Asia bertan ona ta ara landatu ziran.

        Jarraitu dagiguzan ba, bide orretaz eta lenen-lenengoz Asia bertan sorkalderantz jo ta Persia edo antxina ta gaurr barriz Iran deritxon lurraldietan lotu ziranakin egotalditxu bat dagigun.

        Persia edo Iran erkijan lotu ziran gixataldien azikerea ABESTA deritxaen idaztijetan daurrkigu.

        ABESTA. Itz onen ikurra argi ez dager; batzuk «lagija» dikurrala desae, beste batzuk «ezaguntza» edo «jakiturija» dikurrala.

        Dana dala ABESTA orretan mota askotako idazkunak bilduta aurkituten ziran eta beraz era askotako ezaguntzaik zabaldu be bai. Diñuenez Abesta'n ogeta bat NASK edo idazti bilduta aurkituten ziran baña Alesander Gerkerri'ko bakaldunak Persi oinperatu lebanian idaztirik geyenok erre eragin leuzan, gure egunetan besteren batek Euzkadi'n gure euzkel-idaztiak erre eragin leuzan antzo.

        Orregaitik Iranetarrak Alesander ori «dongetsija»edo «madarikatuba» ixentatuten dabe. Bere aunditasun gustija gaiztakerijetan bakarrik edo ixan zan. Alesander'ak ez eban egizko aunditasunik Persiarren-begijetan. Ezpataz bestiak azpiratutia ezta ixan be gixonen aunditasun-bidia. Baña Alesander'ak erre ta ibairatuteko agindu leuzan idaztijetatik banaka batzuk emen eta an igesi egin leben erretzallien eskubetatik batez be BEINDIDAD deritxon idaztija. Beste idazti batzutako irakaskintzaik be emen eta an sakabanatuta legozan eta gustijak ez arren banaka batzuk bildu lebezan Iraneta'ko azikerearen maitazaliak. Iraneta'ko azikera zarra gaurr be ABESTA deritxon idazti-biltza barrijan aurkitu legikegu.

 

        Abesta onek bost edo talde dauz:

 

        1. YASNA. Urtzi Jaunari zorr yakozan eskeintza ta gurrtu-bidiak dirakas. Abestijak, olerki deunak, otoyak eta abarr dakarrz.

        Irurogeta amabi atalkitxu dauz Zoroaster'en jarraitzale gorenguak gerria gerrikotuten daben gerrikuak dauzan atalkitxubat beste.

        2. BISPERED. Au be Yasna'ren antzekua baña laburragua ta errikoyagua. Jaungoikoixun gustijai egiten yakezan otoitxubak bilduten dauz.

        3. YAXTI. Ogeta bat olerki polit, bigun eta goxuak. Txadon edo elizetarako egiñak gustijok.

        4. Bost otoitxu bost jaungoikoixunai: eguzkijari, illargijari, Mitra'ri urari eta subari Egunoroko otoitxubak.

        5. BENDIDAD deritxona. Auxe da garrantzirik geyen daukona.

 

        Idazti onetan daukaguz Persia edo Iranetarrak ebezan lagi nagosijak eta euren ziñiskintzarik urtenenak.

        Euren ustez Jaungoiko nagosi ta gauz on gustijen egillia AURA MAZDA edo OROMATZE da. Oromatze au gotutsa da, bere edertasunik urtenenak betikotasuna, ezaguntza, ontasuna, ala ta egija dira. On utsa da bera; okerrik egiten ez daki ona bakarrik baño; onak sarituten dauz betiko zorijonaz eta gaiztuak zigortzen dauz betiko zoritxarraz.

        Oromatzen aurka, baña, Anro Mayni edo Ariman jagiten da. Onek okerra ta gaiztakerija ludijan zabaltzen dauz. Berau da okerren egillia. Gaizto ta okerra da bera ta gaiztakerijak besterik ez dagi, baña azkenez berau be Oromatze'k ezerestuko dau.

 

        URTZI BI

        Oñarte aztertu doguzan gixataldiak nai Sumerritarrak nai Babilonitarrak nai beste edozeintzuk Jaungoiko bakarra zala gaudijaren egille bakarra zinistuten leben nai ta gero beste jaungoikoxun batzuk be egizkotzat artu; onek Iranetarrok, baña, Egille bi asmatu dabez ona ta okerra ludijan alkarrekin zelan ixan ledikezan azaldu eziñik.

        Euren arteko askok be baña orrelako Egille bi ixaterik ezin ledikiala ixan eta Egille bakarragana jo leben. Orretarako bide bi susmau ebezan. Batzuk iñuen edo liñuen Oromatze ta Ariman agertu baño len Zerbana Arakana edo «Aldi aldigia» zala eta aldi aldige orretatik, urak iturritik letxe, Oromatze ta Ariman urten zirala. Beste batzuk baña beste bide bat uste dabe oba. Euren eritxiz Oromatze'k almen bi lebazan bata Spento Mayni eritxona ta bestia Anro Mayni eritxona. Almen bijokaz gaudija egin leban Spento Mayni-bidez gauz onak eta Anro Mayni-bidez gauz okerr eta gaiztuak. Edozelan be Iranetarrok egitik urruntxu jun ziran okerra ludijan zelan ixan ledikian azaldu gura lebelarik.

 

        GAUDI BI

        Beraz bikoitz zaliak dira iranetarrok.

        Edonun moeta biko gauzak dikusez.

        Urtzi edo Jaungoiko bi letz gaudijak be bi dira bata gotutsezkua, bestia ikugai edo materizkua. Bijok barriz beste bitan bananduten lebezan.

        Gotutsezkuan gotuts gaiztuak dabiltzan gaudija dogu; ikugaikuan barriz ikugai on eta okerrak ikusi legikeguz.

        Sorkaldeko erririk geyenak letz iranetarraik euren oldozkera-bidiak lebezan. Euren oldozkera-bidietara joten aleginduten ba'gara, egitik at ebiltzan arren, egi-izpi askotxuren jabe zirala duarkegu.

        Gaudi gotutsezkuan gotutsai emoten leutsezan ixenak Jaungoikua'ganazko bide zuzenak dikurrez. Ixen orreik euzkeraz emen diminkedaz: Adimen ona, Deundasun onena, Erruki deuna, Ezilkortasuna, Nagositasun betia, Menpetasuna, Urtziganako zaletasuna ta abar. Ixen onen ikurrak gotuts bakotxagan beragaz bat eginda bixi ziran.

        Gotutsak letz goteunga edo gogaiztuak be bardin. Bekaizkerija, guzurra, izurrkerija, gorrotua ta abar be gotuts gaiztuetan osoz ikusten lebezan.

 

        GIXONA

        Oromatze edo Urtzi onak gixona egin leban baña gurari azkezkua egin lebala-ta, gixonak bide onerako nai bide txarrerako almena dau. Bide onera joten ba'dau Oromatze'ren menpian jarriko da, bide okerrera joten ba'dau Ariman'en menpian. Gixonaren etorkixunerako bere azkatasuna da nagosi, guk gerauxek esaten dogun letz.

        Iranetarraik gustiz baikor ixan darue. Gixonak bide okerretara joten ba'dau be, damubidez bide onera etorri ledike. Sorkaldetako endak geyenetan ezezkor agertzen ziran, bein bide okerrera jo ezkero bertan josita letz irauten leben; baña iranetarrak ez orrela.

        Nundik lortu ete-leben baikorrtasun eder au? Biar ba, goiko Jaunak lenengo gixonari irakatsitako damu-bidiak ez yakezan gustiz illundu, baña ziurrago esan legikegu onelako argi argijak geruago kistarrakandik lortu ebezala. Len esan dogun letz euren idaztirik geyenak, antxiñakuak galdu egin ziran; Geruago eurok barriz idatzi ta biribildu lebezenian Josukisto Jaunaren irakaskintzaik ludijan zabal agiri ziran.

 

        ERIJOTZ-ANDIK

        Jakingarri da iranetarraik erijotz-andiko jazokunetaz leben ezaguntza. Euren ustez gogua gorputzetik urten eta gero iru egunez illobijan bertan gorpu-onduan irauten zan.

        Iru egun-buru alde egiten eban eta KINBAT leritxon zubi-ziar juten asten zan. Zubi-onduan iru epaikari egozan beren begira. Epaikarijok gogua zuzen eta pozik goirantz, atsegiñezko biztokira juten zan; baña epaikarijoik gogua etzala ona gaiztua baño, ixan, erabagiten ba'leben gogua zubitik bera jausi eta zoritxarreko tokira juten zan. Toki onetan zer aurkituten zan, Dante'k amestutako «Gaiztokija'n» baño bixijago agertzen da iranetarr onen idazkunetan.

 

        ZARATUSTARA edo ZOROASTER

        Persiar edo iranetarraik ixan eben irakaslerik nagosija Zaratustara ixan zan. Jakitun banaka batzuk Zaratustara ez zala egiz bixi ixan diñuen arren, gaurr egunez argi-argi da, egi-egiz bixi ixan zala. Noiz ez dakigu ziur baña seireun urte edo Josukisto agertu baño len Iraneta bertan jayua ixan zan eta bertan irakatsi be irakatsi eban bere errikidien onerako. Baña bere errikidiok ez ei eben ontzat artu gura ixan Zaratustara onaren isakaskintza, ta orregaitik bere erritik alde egin ei eban Baktiria aldetara. An Bistaspia eritxon bakaldunak Zaratustara'n itzak entzun eta ontzat artu leuzan eta beren ostez beste askok be bai. Euren erritarra'gandik ontzat artu ez eben irakaskintza beraxe, Baratiria'tarrakandik ontzat artu leben iranetarraik eta aorr orain gustiok beraren aztarnen jarrai.

        Zaratustara au dala-ta amaikatxu ipuin zabaldu dira ludi biribil onetan baña geyenak guzur biribillak baño ez dira. Ipuin orrek Zaratustara goraldutiarren asmatubak dira eta Josukisto gure Jauna beraren bizitza-antzera asmatubak ixan be.

        Au errez-errez ulertuko dogu ipuin orrek noizkuak diran jakin ba'lekigu. Iranetaerrn idaztirik zarrenak len esan dogun letz Josukisto agertu baño seireun urte edo lenagokuak ixan arren, idazti galduben bilketa ta azterketa Josukisto ilda gero egiñak dira. Idazti zarren billa ebilzan jaupari parsitarrak antxiñako idazkunakaz barri asko nastau ebezan eta emen eta an zabaltzen ziran ipuin nai edestijak nun sortubak ziran aztertu barik eurenak letz emon.

        Idazti zarren bilketa oneik ez ziran gure artian ezagutubak Josu-osteko amazortzigarren gixaldiraño-edo, ta ordurako gustiz nastauak egozan.

        Geruago Buda'tzaz esango doguna Zaratustara'tzaz be esan legikegu. Josukisto'ganako ziñismena arin zabaldu zan Persia edo Iraneta ta beste sorkaldeko erkijetan bai, eta kistar barrijak Josukisto'tzaz edastuten ebezan izparrak beste batzuk Zaratustara'ri leporatu.

 

        IZKEREA

        Iranetarren idaztijak derabillen izkerea gustiz antxiñekua da baña lenen lenengo ijekija zelan idatzita leguan ez edo dakigu.

        Geyenak izkera orreri izkera abestarra deituten dautse, beste batzuk Baktiria zarrekua dala diñue. Gauza argirik ez.

        Gure euzkereak beragaz antzik daukanik ez dot uste; nire eritxiz euzkotarrak gixadijaren seaska'tik alde eginda egozan oneik Persiarrok an zabaldu ziranian. Orregaitik Sumerokereaz eta Asurerrikereaz antza bai edo dau gure euzkereak baña ez Babyloni'tik sorkalderantz jun ziranen izkereakaz.

 

(Urrenguan geyago)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.