Irailla-Urrilla. 9-10 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Irailla-Urrilla. 9-10 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Amillaitz'i erantzuna

 

Orixe

 

«Euskerak —diagozu— erderak ez deraman bidea artzen du aditz-lanean» —Ain zuzen. Besterik esana ote nago?

        «Guretzat euskal aditzak betegai auek ditu: 1) galdekizuna; 2) aditz-erroa; 3) artzailea «Nori-Zeri»; 4) aditz-iabea: «Nork-zerk».

        —Ez gaiten nasi eleketa luzean. Elkarrengandik ez dugu oker aundirik. Baizik ere, agente, paciente, activo, pasivo ta abar, bialdu nitula antzarak perratzera.

        «Guretzat, ortik ikusiko dezunez, intransitivo'en erderazko sujeto'a ez da aditziabea; galdekizuna baizik».

        — Neretzat guzia galdekizun da, ta aurrentzat errexago; baiñan ikus nik zer adierazi nai nuken sujeto orrekin. Iñolaz ere, intransitivo'en sujeto ori ez da sujeto poseyente (-k'rekin), baiña sujeto siente (que es o que se nombra) bai. Uitzi'ko eskolan sujeto orri nominativo esan oi genion soil soilik; baiña complemento ordez acusativo erabili oi genun. Askoz obeki. Uitzi aipatu dizut. Ango eskola-maisua bezain gizon argirik ez dakit ezagutu ote dutan nere irakasle guzien artean. Iruña'n zegon maisu, eta oso apustularia baitzan, bein batez kafe-etxean zegola, lagunek au esan zioten: ez aizala, apustu Uitzira ioaten maisu? Baietz. Eta irabaztearren Uitzira ioan zan. Ez naski Azkoiti'ra. Matximentara, esan genezake. Etzizun sekulan esango ere ez nominativo, ez genitivo ta olakorik; aldiz, está en nominativo, está en genitivo ta abar. Pillosopo polita atera ziteken gizon ua.

        «Txakurra dator; aizeak euria dakar.

        Euskerarentzat bi oiek ez al dira berdin?

        Beste aldetik, bi osagarri oiek galdera berdiñari erantzuten diote: Nor dator?- Txakurra. Zer dakar?- Euria».

        — Ez dira berdin, zure iritzian ere, paciente orri eutsi nai ba'diozu. Ikusi dezagun argiago aditzera ontan:

                Ni gurdian nator: ego in curru venio.

                Ni gurdiak nakar: me currus portat.

        Bi ni oriek sujeto dira; baiña bat nominativo edo sujeto siente eta bestea sujeto acusativo (habido o poseído), zuk paciente deritzazun orren ondo ondokoa.

        Ontara ezkero gauza bat garbi ipiñi nai nuke: gure gramatikuen erdalmintzaeran, inquisitivo edo término inquirido (galdekizuna) esaten dioten ori beti erabiltzea obe genukela. Aurrentzat naspide aundia da bestela. Zuk latiña ba dakizu ta griegoa ere bai, Amillaitz; beraz, baitara zaite zer esan nai zuten ptósis aitratiké edo casus accusativus orrekin: gureen inquisitivo berbera. Aitía, dakizunez, auzia da; ptosis aitiatiké, auzitan dagona; accusare salatzea da, ta accusativus casus, auzitan dagona. Zergatik esan diote inquisitivo edo acusativo izeniokuaren laugarren maillean dagon galdekizun orri? «Quartus casus» baita batez ere galdekizun, aientzat: id quod in quaestione est; id quod maxime in oratione quaerimus; Nik oni complemento directo sustantivo esan oi diot, eta besteeri complemento directo adjetivo, adverbial, eta abar Ez al dira ain zuzenkiro galdetzen beste maillean dauden oiek ere? Zakurrari ogia eman diot. Zer? —Ogia. Ogia zakurrari eman diot. Nori? —Zakurrari. Zakurrari ogia eman diot. Nork? —Nik. Beraz, ogia, zakurrari, nik, zuzenkiro galdetzen dira, ta complemento directo dira, naiz bat lenen-maillean edo nominativo'an egon, bestea nori-galdean edo dativo'an, eta bestea laugarren mailean edo acusativo esaten zaion ortan. Berebat: Paristik atzo etorri naiz; Paris'tik atzo egal-ontzian etorri nintzan, eta abar, or dituzu beste iru inquisitivo edo acusativo: Paristik, atzo, egal-ontzian: «complementos o preguntas directas de lugar, tiempo, modo; no precisamente complementos sustantivos». Ez al da au milla aldiz errezago aurrendako? Ez ekarri burnirik Bizkaia'ra, Amillaitz, len naikoa baitago. Ez al gaude elkarrengandik aski urbil? Ezean, itza zure.

        «Euskal-aditza arauetan sar nai zenuke».

        Ez, Amillaitz; len nere ustez nola zan agertarazi.

        «Ikastolarik gabe lan ortan astea alperrikako lana genuke, bañan eskolak gureganatuta ere, aldaketa oiek ongarri al genituke?»

        Ez daukat emen nere artikulurik; baiñan aurren aurrenetik ez al nizun oartarazi lengoratze ori ez ditekela oraingoz egin, ez alegin ere? Erabiltzen al ditut neronek ere niza, iza, ta olako oriek? Nik nerez naiago nuke etorri nizak, nizan, etorri nauk, naun baño. Zenbaten aldea dago orietatik natxik, natxin oietara? Emeki emeki ez ote litezke sarrerazi? Natxok, natxon, ez ain ongi, nauk, naun'en u ori baitakarte gogora; natxiok, natxion ere ez; I ta u (o) biak batean nasten baitira. Esazu. Amillaitz, zure erriko gatxik, gatxin eta Xubero'ko gitzak, gitzan ain urrun al daude elkarrengandik?

        Ni etorri nizaio ez al da iatorrago ta politago zuen natzaio ta gure naitzio baño? Nik nakio, nakizu, nakie ta abar erabiltzen ditut politagotzat; baiñan izan'en muiña ain ederki agertzen duten nizaizu, nizaio zail al dira belarrirako ta ulertzeko?

        Orra nere erantzuna.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.