Euskera
Eusko, ala euzko? (1)
Jadarrka'k
(Oarra: Atsegiñez argitarazten dizuegu Jadarka zindo ta zorrotzaren erantzuna. Batasun-bidean aurrera joan goaz. Orain eztabaidok euskeraz astintzen ditugu, etxeko auziak izaki. Esana da: etxe onean berri txarrik ez, ta etxeko suak etxean batu, ez iñora aldendu. Oraingo euskal-idazleok agindu au bete nai dizuegu. Areago: bekoki ta biotz zabalagoa dute euskal idazleok iñoren uste ta iritziak pakerik irauli ta iratiotzeko. Goazen guziok elkarturik euskeraren onerako.
Egia esan: Argitara aurretik zure «Idazki-agirija» irakurri al izan zun Orixe'k, esku ta bidez, gañera, nik uste; naiz ta «Euzko-Gogoa» ren zuzendariari idazkia zuk zuzendu, Orixe dugu lankideen nagusi; beraz, berak irakurri bear. Alare, zureganako gogo ona dudan ezkero, oraingo au ez diot erakutsi «Orixe»ri: Orrezkero, argitarazi ta gero irakurriko berak ere, ta erantzungo dizu ala nai ba'du.
Euskera zabaldu, edertu ta iraunerazi dezagun. Euzko-Gogoa.)
Landes'etako basetxe apal baten nagolarik, «EUZKO GOGOA» deritxon aldizkingija arrtu dot, belutxu, beraz. Eta bertan, nik idatziriko «Idazki agirija» argitalduba ikusi dot. Aldi luze dala idatzita egualarik, ija aiztuta neukan.
Ni enaz arroputza, edo, beintzat, eneuke ixan gura; baña egizalia nazanezkero, nire idazkayari Zaitegi'k eta Ormatxea'k ezarri dautsaezan uarrak atsegin-ixan yatazala erakusteko enaz edozetarikoren bildurr. Bata ta bestiari, beraz, opaldu daustezan itz bigun eta gozuakaitik, ¡anei eskarr!.
Zaitegi'k egiten daustazan uarrak egokijak dira, ta ni berarekin nago, batzuk eta bestiak, bakotxak gure erara euzkeraz idatzi biarr-dogula; baña bakotxak be gure ustiak zabaldu ta aldeztuteko eskubidea dogu, bestienai itzal-ixanik. Zaitegi'k aldizkingijaren arrtezkarija danezkero, nire idazkayaren azpijan olako uarrak jarrtzeko bereburu ta bere-esku da. Ormaetxea'renak, ordez, nire idazkayaren azpijan jarrtzeko eztira aien egokijak, nire ustez. Ormaetxea be, bere-buru ta bere-esku da nire idazkayari erantzuteko, baña nire idazkayaren azpijan jarrtzeko ez ainbeste. Orrek erakusten dau Ormaetxea'k nire idazkaya begi-aurrian euki daula, argitaldu baño len, eta, jakiña, orrelan obari aundija dau eztabaida onetan. Ezkagoz barrdintasunian.
Eztabaida orotan, adierazle bakotxak bere eritxija erakusten dau, ta gero, urrengo zenbakijan, ukatzalliak beria. Olan, adierazle bijak barrdintasun berian dagoz, irakurrlien aurrian.
Orraitiño, baña, ni enaz orrekin mindu, bai ta bakarrik gauzak zelan ixan biarrko ziran, nire ustez, atzalduten dodaz. Ni egijaren billa nabil, Ormaetxea dabillan lez, ta orregati edozein eztabaidetan eneuke nik obaririk ixatia. Beraz, eztabaida au aurrera eruatekotan, egokijena au ixango zan: bakotxak zenbaki baten bere ustia argitaltzia, edo arrtezkarijak gura ba-dau, danak bata bestiaren ostian jarri ta azkentzeko Ormaetxea´k eta nik laburrpen bat egitia.
Baña dana dala, nik gaurko zenbaki onetan nire erantzuna atzalduko dot, naiz txatxarra ixanda be, nire adimenak erakusten daustan lez eta edozetariko gogo txarbarik. Txarrto esana, baldin ba-da, azketsi, ta arira noyan:
1o. «Ez esan neri eusk idazten orain asi gerala» diñostazu zuk aizkide maite.
Baña nik eneban olakorik esan. Nik esan nebana zan «Baña baten batzuk, oraingo aldijetan, Eusko, s'gaz, erabiltzen asi dira, bere aldakuntzaren zegaitija erakutsi-barik».
Beraz, zuk nire esana aldatu dozu. Eta ezta barrdin, ikusiko dozun lez. Baita diñozu be auzi bi doguzala emen: «1) eusk ala euzk; 2) eusko ala euska». baña nire auzija etzan ori, beste au baño?: eusko, ala euzko?
Au be gero ikusiko dogu.
Nik eneban esan, ba, oraingo aldijetan baten batzuk eusk idazten asi dirala, «oraingo aldijetan baten batzuk eusko s' gaz idazten asi dirala» baño. Eta au egi-egija da. Antziñeko idazle guztijak euskera, euskara, Euskalerria ta abar idazten ebela nik ondo dakit. Baña eusko ezeban iñok idazten, eta euzko Arana-Goiri'k eta bere jarraitzalliak. Au be egi-egija da.
2'g. Nik aipatutako amazazpi idazleren ordez (edo sei aski aipatuben orden nai badozu), zuk amar aipatuten dozuz s'kin idazten ebenak, baña orrek ezeben eusko ta Euskadi erabiltzen. Ori oraingo aldijetan bakarrik jazo da, ori da nik esan nebana.
Lenengo aldi aretan, Azkue'k eta Campiónek, esaterako, ezeben ez euzko ta ez Eusko, ez Euzkadi ta ez Euskadi erabiltzen, batzuk eta bestiak ezesten ebezalako.
Nik esan nebana zan Gandia'ri buruz aldi aretako euzkel-idazlerik geyenak Sabin'en ustiak ontzat arrtu ebezala, euzko ta Euzkadi idatzirik, eta baita be aldi aretan iñok ezebala eusko ta ez Euskadi idazten. Batzuk Euzkadi ta bestiak Euskalerria idazten eben, baña eusko ta Euskadi iñok ez. Eta au be egi-egija da, ta azkenengo urterarrte eztogu olakorik ikusi. Eta oraingo aldi onetan eusko edo Euskadi idazten asi diranak eztabe zegaitirik atzaldu, nik dakidala beintzat. Azkue'k eta Campion'ek len esan dot eta orain berrdiñot- ezeben zegaitik eusko ta Euskadi idatzi biarr-diran esan; bai ta bakarrik Euskalerria esan biar dala.
Campion'ek, zuk diñozun lez, Arana-Goiri'ri (berau illa zala) ta Arriandiaga'ri erantzun eutsen, bai, baña ez zegaitik eusko idatzi biar-dan esateko, euzko ta Euzkadi itzak bazterrtu biar-dirala esateko baño. Orreri nik ondo deritxot, olan uste bada, ; baña ezteritxot zuzen euzko bazterrtu ta eusko erabiltiari, aldakuntza'ren zegaitija erakutsi-barik. Zegaiti ori, nik dakidala beintzat, eztau iñok be atzaldu. Beraz, nire esana tinko dago.
3'g. Bizkaya'n eztozula iñoz Euzkadi z' rekin oguzten entzun diñozu. Ba'liteke nik entzumen txarra ixatia, baña nik asko-askotan entzun dot, eta nik beti z'gaz oguzi dot. Baña zuk diñozun lez ba'litz be, nire ardurarik ez. Euzkeldunik geyenak, oguztian, z ta s zeintzen eztakije, baña jakitun batzuk bai-dakije, ta eurok, orain arrte, euzko, euzkotar ta Euzkadi idatzi dabe.
Jayotzetiko euzkeldunak (jatorrak eristen datsienak ) sustraya edo susterraya oguzten dabe, s'rekin, zusterraya, z'rekin oguzi-biarrian, zur-erraya dalako. Sorgiña be oguzten dabe, zorgiña oguzi biarrian, zori-giña dalako. Eta abar eta abar, eundaka. Españarrik askok «zordao» oguzten dabe, baña danok «soldado» idazten dabe. Besteren batzuk, gayo, gayina, poyo oguzten dabe, baña eztau iñok olan idazten.
Gero diñozu euzko-itza gudarijak'be s'rekin oguzten ebela. ¡Ez olakorik, aizkide on ori! Nik ba-dazaut euzko-gudarijen ereserrkijaren egillia ta egiz esan daiketzut z'gaz idatzi ebala. Gero, berarekin, taldez, amaika bidar abestu dogu, z'rekin oguzirik.
Egille ori oso z'zalia zan baña ezin dautzut bere ixena emon, orain Franco-azpijan dagolako, jazarrtuba ixanda gero.
Azkue'tar Erramun eta Urkiaga'tar Estepan, bijak fusillatubak (Goyan begoz) euzko-gudarijen iraslarijak eta arrtezkarijak ixan ziran eta eurekin Batz bat egin eben «Euzko-Gudaroztia» ixena jarri eutsaelarik, olan z'rekin eta z'rekin danok idazten eben eta idazten dabe ondiño be. Iñok eztauko eskubiderik ixen orreri z kendu ta s ipintzeko, iraslien naya ixan zalako, ta bijak ilda dagozalako, ez politikia'gaitik, Euzkadi ainbeste maite-eben Aberrijagaitik baño.
4'g.- Azkue, Altube ta abar errijagandik ikasten ari dirala diñozu; baña ele-buruz ezta errija ikaslerik onena ixaten. Ni Bilbao'ko auzorik erdeldunenan jayo nintzan, eta erdeldun orrengandik erderea ikasiko ba'neu ¡erdera ederra!
Nire etxian bertan emakume erdeldun jator bat bixi zan. Alabatxu bat eukan, Melania ixen españar utsa ebana, ta berari oyuka beti ebillan.
Melania, pue te goa que te goa...!
Neskatilla, garrazikari oituta eguan, eta ezeutson jaramonik egiten. Eta amak barriro be:
Mira, Melania, que te goa pegar!
Auzo atatik bertatik be eskale bat ebillan, egunero, gastelar jatorra bera, besapian kitarra zar bat eruala, abesturik:
«Carretera rial arriba,
carretera rial abajo,
lo primero que se encuentra
los palos del tiligrafo.»
Olakuak dira, ludi osuan, erritarren esanak. Eta ez esan niri euzkeraz eztala olakorik jazoten. Euzkeraz barrdin jazoten da, ta euzkeldun jatorrak, erritarrak eta baserritarrak, amaika astakeri esaten dabez eta oso txarrto oguzten dabe: orretaki, notiñori? Eztakipa ta abar eta abar. Baña ezta idazlerik bat be olan idatziko daunik. Gañera beste erdelkeri aundi asko esaten dabez. Esaterako: «orren gañian itz-egin biardogu», «tenemos que hablar sobre eso» esateko. Eta eurok oso euzkerazkua dala ustedabe, ta gero esakun ori erderara bigurrtu biarr-dabenian «tenemos que hablar ensima de eso» esaten dabe. Beraz, erritarrak zelan itz eta oguzten daben niretzako ezta gauza. Zuzenago deritxot Arana-Gori'k esan euskunari: «Se debe de escribir como se debe de pronunciar».
5'g. «No hay más autoridad que la razón en materia científica...» «Ondo esana. Baña ele-gaiz «la razón» noberen adimenaren bidez egiztatu biar-da, ez zenbakiztija lez: bi ta bi lau dira. Orregaitik, Arana-Goiri'k, oso zurra ta sentzuduna zalarik, gitxitan esaten eban: «au olan da» ta «ori alan da». Geyenetan, gauzak ondo arakaturik, esaten eban: «es probable», «es verosímil» zala uste-ebanian, ondo adiralduta gero, beretzat arrtzen eban. Eta orregaitik be, Sabin'ek ezeutsazan iñori euzko ta Euzkadi itzak indarrez arrerazo, bai ta bakarrik aldeztu ta zabaldu, berez arrtu gura-ebaenentzako. Beraz, zuk eta bestiak, eusko ta Euskadi itzak nasai erabilli daikezubez, baña nik jakin gura-neuke zuben ustez nundik nora datozan jakitia. Eguzki'tik eztatozala? Nundik ete-datoz, ba? Eguzki z'duna ordez s'duna ixan leitekela? Zelan ori? Onetan Sabiñ etzan ote-oteka ibilli, argiz eta ziur baño, esanaz: egu-luz (egun'en dagola), z erazkua (modal) ta ki (parte material de, cosa de), edo egu-z-ki (eguzki) ser de luz. Nik itxorrkun orrei ederrto baño ederrtuago deritxot. Zuzena ezpa-da, betor beste bat obia.
6'g. Zu azarrtuten zara esaten Arana-Goiri beti ote-oteka ibilli zala. Ez orrenbeste, Ormaetxea maite. Sendopenak eta bayetz osuak be bai-ebazan egin. Orain bertan Gandia edestillari ta elestillari ospetsubak ontzat arrtzen dauz Arana-Goiri'ren usterik geyenak, euretzat esanaz: «Ellas, no obstante, revelan una admirable intuición y penetración.» Eta ganeratzen dau: «Algunas teorías podrán ser discutidas, otras son evidentes y el negarlas sin pruebas es obcecación e ignorancia». Orrek dira nik eskatzen dodazanak, pruebas, ukatzen dauna, ba, egiztatu biar-dauna da. Eta zuk, nik ikusten dodala beintzat, eztozu argibide edo prueba'rik bat be emon. Bolchevismo, fascismo, aristocracia ta totalitarismoa'k? zer ete-dauke zer ikusi z orrekin? Pizka bat bidekatuta zabiltzala deritxot,eta azketsi, Nikola aizkide.
¿Arana-Goiri ete-eteka ibilli zala? ¿Eta bestiok zer bayeztu ete-dabe?. Ezer ez, oteka ibilli baño: euzkerea ibero'en elia zala, Caucaso'tik sanskrito'tik eta abar edo-datorrala, indo-europea ta eztakit zer eta baidakit zer edo-dala, ta abar eta abar oteka utsak eta tentelkeririk asko. Beintzat, euzkoitza ta Euzkadi itza gure Jaurlaritza'k ontzat arrtu dauz. Euzkadi'ko Jaurlaritza eztala zuben s ederra kentzeko iñortxo diraustazu. Eta nik derantzut: S kentzeko ez, baña bai z erabiltxeko. Eta gure z ederra kentzeko nor ete-da iñortxo? Sentzuna-ete? Ba, nire sentzunak niri euzko ta Euzkadi ondo dagozala diraust, ta euska ta Euskalerria baño egokijaguak dirala uste-dot.
7'g. Zori politikaz sarrtu gura-ixan dogula diñostazu. ¡Olakorik! Eta politika ori jakintasun-iturririk garbijena eztala diñozu. ¡Ze politika ta politika oste! Sabin aundijak Euzkadi itza sorrtu ebanian ezeban politika'rik bat be egin, euzkerea arakatu ta azterrtu baño. Gandia jauna ezta Alderdikia, ezta aberrtzalia be, baña Arana-Goiri'ren ustiak ontzat arrtzen dauz.
8'g. Aldizkingi onetan euzk-zale bi bakarrik dirala diñostazu, baña orretan be zuk zure opillari suba emoten dautsazu. Nik eztaukat baserri bazterrtu onetan «EUZKO-GOGOA»ren txorta, baña, buruz, nik iru gitxijenez gogoratzen dodaz: gixon bi ta emakume bat. Eta iru onei zegaitik euzko ta Euzkadi erabiltzen daben itanduten badautsezu, argi ta garbi erantzungo dautzube. Eusko ta Euskadi idazten dabenok orren argi eztot uste erantzungo dautzubenik. Nik askori itandu dautset eta erantzuten eztabe jakin.
Eta gañera nik diñotzut izparringijak berak «Euzko-Gogoa» ixena daula, ta ezteritxot egoki «Euzko» ixena darabillan izparringi baten eusko-itza erabiltzia. Beintzat, ori ezta iraukor ixatia. Eta ¿zeinbat izparringik eusko-ixena ete-daben? Batek bez. Ostera, «Euzko-Deya» deritxenak lau edo bost gitxijenez. Beste bat dago «Alderdi» deritxona, ta «Euzko-Alderdi Jeltzaliaren Deya» dala diño. ¿Alderdi Jeltzalia'rena dala, ta, beraz, politikua? Baña Alderditarrak sentzunik ez al-dabe? Eskubiderik eztabe, ala?
9'g. «Zuri bein Arrugain'ek esan zizuna, Sabiñen beraren aburuz gizakiari a ta emaztekiari e baldin ba'dagokio, zergatik ez euska? Ori diñozu ta egija edo-da, zuk nik baño oroimen aundijagua dozulako. Ni enaz gomutatzen, baña «Arrugain»ek ori esan baeustan ezeguan zuzen. Sabin'ek, nik dakidala, ezeban olakorik esan. Sabin'ek Bizkaya'n sorrturikuai «bizkaitarr» esaten eutsen, naiz gixakija naiz emaztekija ixanik. Eta Euzkadi'r sorrturikuai «euzkotarr», naiz gixakija naiz emaztekija izanik. Sabin'ek euzko-ixen berezkuak zeindu ebazan, zeindu biar ebazalako. Eta gixonen ixen berezkuai a ezarri eutsen, eta emakume-ixen berezkuai e: Koldobik-a, Koldobik-e. Eta ori euzkel-arauz eta ez ote-oteka. Euzkeldunak, bixitiarr ixakijak zeindu biarr dabezanian, olan egiten dabe: txakurr-arr, txakurr-eme. Eta Sabin'ek, bide ori jarraiturik, olan egin eban: Koldobik-a (rr), Koldobik-e(me). Zegaitik olan egin eban ezeban berak atzaldu, otekabarik jarri ta erabilli baño, ta bere jarraitzalliak ezekijen zegaitija; baina bere jarraitzalle zinduenetarikoren batek igarri eban. Arrugain'ek baño lenago nik ori jakin nebala ziurr nago. Beraz, Arana-Goiri'ren irakaspenetatik ezin leike euska ta ez euzka atara. Euzkotarr baten gixa zeindu guraixango baeban, euzko-gixona edo euzko-emakumia esango edo-eban, edo ba'liteke euzko-arr, euzko-eme esatia, baña ezelan bez euzka, euzke, ta gitxijago ondiño euska, euzke, euzkotarr guztijai deituteko bere itza, euzko zalako. Txarrto? Ondo? Ori beste gauza bat da, ta ekingo dautsagu, Jaun-Goikua lagun.
10'g. Argibide geyago eskatzen daustazuz, ta emongo dautzudaz. Nik euzko erabiltzen dot eguzki'tik datorrala uste-dodalako. Eta zuk eusko nundik nora datorrala uste ete-dozu? Ondiño eztaustazu esan.
Euzko dala ta ez eusko, ezta euzka ez euska be, Arana-Goiri'k erakutsi euskun, bere ustez, jakiña. Baña uste ori baño beste egokijagorik nik eztot ondiño ikusi.
Idazki au luzegitu yat-eta, beste zenbaki baten zelan uste orretara Arana-Goiri eldu zan, euzkel-arauz, atzalduko dot. Bitarrtian, zuk zelan eusko edo euska, edo eusk eratu ziran atzalduten ba-daustazu, eskarrzorr geratuko nayatzu.
Eta ordurarrte, tori nire bostekua ta, itxasoz ziarr, gogorr estutu.
(1) Idazkai onetan erabilliko dodazan rr guztijak, erabillitarikuak dira, naiz erdijan naiz azpijan, eta Bera-Lopez-Mendizabal'en iztegitik arrtubak dira.Jakiña, bertan r gangarrdunarekin dagoz; baña aldizkingi onetan r gangarrdunik eztagon-ezkero, rr'gaz jarri dodaz. «Euzko-Gogoa»ren irakurrliak baidakije ur (ura) dala ta ur (avellana), zur (madera) ta zur (listo, prudente) diran lez; eta abar. Beraz, olantxe idatzi biar doguz, irakurrle olantxe idatzi biar dogun lez, irakurr-i'tik datorran-ezkero. Euzkerea olakoxia da, ta bere ixakereari jarraitu biar dautsagu.
Idazlerik geyenak eztabe olan egiten, baña sentzunduna dan-ezkero, nik olan egiten dot eta azketsi.
|