Olerti
Anai-arteko gudatean
Jautarkol
Guda-irrintziak
entzuten dira...
Piztu da gerra samiña...
Nun-nai negarra,
odol-ixurtze,
ta alkar ikusi-eziña.
Itxas arroa
orruka dago,
dardaraz euzko mendiak
basoak illun,
eta negarrez
euskalbaserri txuriak.
Euskal-Erria,
Euzkadi maite,
egin negarrez deadar!
Semeok alkar
iltzen ikusiz
egizu, bai, gogoz negar...!
Ama gaxoa...!
Noiz seme danok
maiteko zaitugu ziñez?.
Noiz arte bizi
bearko dezu
semeengatikan miñez?.
Oi! Gorrotozko
ekaitz onetan
ilko ote zera betiko?
Ala burua
koroiz jantzita dirdiraz,
dezu jaikiko?
1936.
|