L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Uztaila-Dagonila. 7-8 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Errugea

 

Aurraitz

 

Nora oa umetxu

burditxu orregaz alaitsu?

— Urdinetara izarren bila;

edoi-ateak edei-dira.

Bart ikus dot aingeru zuri;

ortzean dago neure begi

¡A aingeruaren polita!

Gabetan, neugana el oi-da.

Ilargi osteko biderrtzan,

aurkituko dot izarretan.

¿Izar burrkadaik ikusi inoz?

Aingeruak neuretzat daukoz.

Amar izar emango deustaz,

ortze-zelaiko bikainenak.

A izango da urrezko burkada!

Aize-bideetaz nire poza.

Ni bai ni orduan burrtzaina!

Auzoko gizonen bekaitza...

el-naitenean burkadeaz

Eztaust esango inok: «txikia az»

Gotzona ete mutil ori?

Esango dabe arriturik

Noien, ba, izarr-zelaietara

Aingerua deukat begira.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.