Olerti
Pedro'ri begira zion...
Jautarkol
Oi, Jesus'en begi eder eta argiak
Jainkozko dirdiraz, errukiz beteak!
Beira nazazute, Pedro'ri bezela,
biotza au, izotzez ilko zait bestela.
Neri ere errukiz ta maitez begira
ta begiak malkoz urratuko dira,
eta maite-damuz arpegitik beera
ixuriko zaizkit, Pedro'en antzera.
Oi, nere Jesus'en begi maitetsuak
sua darioten izpi doatsuak...!
Zulatu ta sutu nere biotz otza,
betiko urtuaz pekatuzko botza.
Kementsu ta zintzo, Pedro'ren antzean
jarraitu nai zaitut gurutze-bidean
Ark bezela askotan ba'zaitut ukatu
gaurtik ta betiko nai zaitut maitatu.
Zure etsaien aurka, burruka gaitzean
Zugatik bizitza nik eman artean,
beira nazazute Jesus'en begiak,
maitasun-dirdiraz, errukiz josiak.
|