L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Uztaila-Dagonila. 7-8 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Seminario yaunari ongi-ethorri

 

Krutwig'tar J.

 

Iauna:

        Ongi ethorria izan zakizkigu gure lankhide berria zaren hori! Zure hautatzea Euskalzaindian sarr zaitezentzat' Euskaldun guztiek dematzuten saria da, iragan hamarr urthe hauietan iakintzaren zuzia goratu baituzu, euskararen ontzia' zegoen ekhaitzetan honda ezledin. Iakintzaren harrizko kaiaren kontra hautsi ziran gure symbolaren etsaien uhinak. Zuk ere' gure kaietan sua irazeki ba duzu; orain kai hunen dorrera sarrtzen zara ta dorrezainekin' lehen baino gorago egiaren zuzia goraturen duzula ba dakigu. Bai, euskalzaina zara, Iaun hori! haur da' ekhaitzetan dabilen ontziak' behatzen deraukon argiaren dorreko sua' irazeki ta zaintzeko la' zeure eskuetan gure herriak ezarri du. Lan gaitza, bai eta Urziak emandako missinoa ere' ekhintza hau ba da. Halakotz' Euskalzaindiak dematzun saria' Akademia baten saria da, bai eta herri guztiarena ere. Hasi zaren lanari ekhin iezozu; Euskalzaindian gagozenok' geronen beharrari ta symbolari garraiztelarik' gure etxean dadukagun ezagugarria onesten dugu ta.

        Orain dadukazun philologiarentzako maitarzuna' zure bihotzean phiztu zenetik' herri hunen hizkuntza azterrtu ta gure hitzen etymologiak bilhatu dituzu. Iakintzaren sail hunek beharr zuen argia zuk eman zeneraukon; egiazko Iakintzaren bidean gainti ibili beharr duen ikherrtzea iaio dadin.

        Euskalherrian antzina danik zegoen iakintza aizuna ta iakiterik gabeko zalekeria' zuk egin lanez urhentu beharr zuela erran genezake; bainan ez gure baithan orain ere hitz sorrkuntzalerik asko eduki dadukagu' Astarloa ta Larramenditarren leinua orain dano hil eztela ikhus dezagun. Ekhin eta ekhin, iaun hori! ikhus dirokegun iakiduria aizauna hamai ledin.

        Philogian' hitzen etymologia' eztiteke izan ezagutzen ditugu biraldakuntzen azalpena baizen eta haur baino gehiago izan dadin nahi dutenak' iakintzaren etsaiak dira. Euskalherrian dadukagun hitz sorrkuntzaleen loratzea' egiazko Iakintzaren arerioak dira. Hitz-sorrkuntzea' hemengo «hizkaralarik» askok maitatzen duen araura' erhoen ametsa da; iakintzarik ezta' igarrkuntzea baizik; Philologiak ezpaitaduka zer-ikhusirik ez hurbiletik' ez urrunetik amets hauiekin; Philologiak ezpaitu ezagutzen paradisuko hizkuntzarik, ez Babeleko dorrerik. Erleginoaren parabolak' erleginoan gera bitez. Problematak nahas ezpitez, othoi!

        Glottologia deritzaion iakintzaren problematetan ari izaitekotz' lehenik' edonungo gizon batek' philologu beharr du izan; geroz' euskalzalea nahiz tungus-zalea, semitistika nahiz xumerzalea izan ahal diteke; bainan philologia zer den iakiteke' nehor ere ezliteke hizkaralari izan. Hau askok ahantzi zuen gure herrian bainan; bihotzean zedukaten maitarzuna naikhoa zela uste ukhan zuten. Maitarzuna euskara zaharr hunen lanetan ari izaitekotz beharr-beharrekoa da; maitarzuna, hala bainan, ezta buruaren indarrak phizten dituen txinparta baizik, hunen gabe iakintzan ezer ere eztezakegu egin, bainan maitarzunak bakharrik ezer ere egin eztezake; iakintza, ekhintza, studium et scientia, ezagupenak beharr baitira. Euskararen problematak ixtudiatzeko' euskararen ezagupena baino gehiago eduki beharr eztela diotenek' euskaraz baizik eztakitela erakhusten dute. Iakintzaren problematetan edozein ezagupenek laguntzen, du; zerttobait argiro ikhusi nahi baldin ba dugu' ezagupenik asko bilhatu ta azterrtu beharr dugu, hunela egin ezpa geneza' bilhatu edo ta aurkhitu genitukeien legeak gezurr-ezkoak lirateke.

        Gure hizkuntzaren problematez ederrki ta argiro mintzatu zara, ber hunen probletatetarik handiena' bere biziarena baita. Gure euskara hiltzen dela' ainhitzetan entzuten dugu, zergatik eta nola hiltzen denik eztakigu. Beharr ba da, Aubrey F. C. Bellek erraiten duenez' euskaldunok bezala' euskara ere' heriotzean, bizi izaiten dateke. «This race, which is so instinct with life and energy, and with a rare power of resistance, has lived longer than any other European people, is seen in its inscriptions, on the houses and churches, to be constantly dwelling on death and the frail brevity of life and the fleeting nature of human aspirations». Zer den bizia, zer den heriotza' nork daki? Bizi izaiten den izaite bat' hiltzen da ta gure hizkuntza hil-arren, edonor, edonoiz, edozela iazarr lekidikeon-arren' bethi bizi izanen da; ta gure elheak, gure eresia' arrabotsa baizik ezta. Hala bainan guk geure beharra bethetu beharr dugu; beharr haur euskararen phizte ta zaintzea da; ta haur egin nahi dugunean behaztoporik asko aurkhitzen dugu. Gure hizkara guztiontzat bata ezta; hizkalki ta hizkalkottoetan zathituta da. Hunen zioa bi gauza dira. Lehenbizikoa: Litteratur-hizkuntza eztugu. Bigarrena: Euskaldun guztiontzako litteratur hizkuntza haur irakatsi beharr zuten eskolak' euskararentzat hersirik dagoz. Hala ere' litteratur era beharr beharrekoa da, Ch. Ballyk dioen bezala: «La langue litteraire a surtout une valeur sociale, c'est un symbole de distinction, de bonne tenue intellectuelle, d'éducation supérieure». Litteratur hizkuntzak' guztiez gainean balio sozialea baitaduka, distinkzinoaren eta iakintzaren, era onen, eta eskolatu hazieraren symbola baita. Litteratur hizkuntzaren eza geure errua da, lenen gure idazlerik ospatsuenek zerabilten hizkuntza erabilten ezpaitugu. Holako hizkuntza eduki nahi baldin ba dugu, hauien euskaraz idatzi, beren, bidean gaindi ioan beharr dugu, beren, geure buruzagien euskara hobe ta landatzen, bainan ez bakhoitzak bere bide berria egiten.

        Geuk ere' bertze edonungo hizkelzainek eta litteratuek bezala egiten baldin ba genu' gure hizkara laisterr bata, guztiontzat berdina izanen lizateke; eta haur eginen baldin ezpa genu' errua geurea lizateke, Zergatik gure hizkuntzaren, zathiak' zathitzen eta zathittotzen'? Zergatik' bakhoitzak bere herriaren euskara onena delako ustez gure hizkuntza puskatzen? Orain nehoiz baino gehiago gure batarzuna beharr dugu.

        Gure litteraturik ospatsuenek zerabilten euskara' bertze hizkalkien aberastarzunez aphainduta, gure herriaren kultur eta litteratur bidea iza nen lizateke. Orain euskaran dagoen kriterionaren ezak bukatu beharr du. Ba dirudi gure baithan kabylen gogoa dadukagula. Eztut erranen Sarako, nahiz Laphurrdiko euskara bertze hizkalki bat baino ederragoa denik, ez hori ez! bainan guztiontzat biderik onena datekeala erran ahal dugu. Hizkara hunen zimenduaz egin genezake gure orobatarzuna. Sarako euskara ailedi izan gure symbolaren zintharria! Hizkuntza haur guhoroen eskolaetan irakatsi beharr dugu; bertzenaz batarzuna' baldin ezertarako ezpa litz ere' gauza ttipitarako lizateke, eskolaren maixua batarzunaren zaina baita, bai erdaraz, bai eta euskaraz ere. Hunexegatik latinari buruz Dauzat Albertek dio; «Supprimez par hypothése l'unité régulatrice de l'école, et, au bout d'un siècle ou deux les dialectes se seront formés dans le sein du francais; on aura peine à se comprendre d'une province á l'autre. Dés que le maitre d'école eut disparu dans la Gaule romaine avec les invasions des Barberes, le latin livré a lui méme, provigna à l'infini et donna naissance à la multiplicité des patois actuels.»

        Haur Galian iragan zedin eta bethi'ere edonun iragaiten da, hartarakotz eztago euskararen puskaetan egoitearen harritzeko ziorik. Baldin latinek batarzuna ukhaiteko' eskolaren laguntza beharr ba zuen eta eskolaren zaintza galdu zenean' batarzuna ere galdu ba zan, nola bada, euskarak' bethi eskolaren laguntzaren gabe' beharr zuen, bainan etzedukan batarrzuna eduk liroke?

        Euskarak ere' bertze edozein hizkuntzak daduzkan eskubideak ba daduzka; ezpaita bertzeren bat baino txiroago edo itsusiago; aitzitik bertze ainhitzek baino sakonako, aiphatu dugun anglotarr hizkaralariak gure hizkuntzari buruz haur dio: «it is a question of emphasis or even of the gravity of the Basque language.» Euskararen eskubideak hilen eztira' guk eman beharr deraukoguna emaiten diogularik, gure hizkuntza zain eta erabil dezaguno. Aiphatu dituzun Atsularren hitzak' egia zaharra dira. Onsa erran duzunez gure hizkara atzera nahiz txirotu eta, gure kulturbidea hersi zaiku baizik, gure herriaren problema zaharr haur beharr zuen iakiduriaz erabaki ezpaitzan, gure herriaren kultura gu ganaino heldu beharr zuen bidean gaindi ethorri ezpaitzethorrkuen. Kultur bidearen izaitekotz gure hizkuntzak' baldintza guztiak bethetzen ditu, hizkara txit egokia da ta. Hala halarik gure hizkarak kultur elherik eztaduzkala askok derra; bainan Renaissance baino lehen Europa guztiko herrien mintzoetarik' zein hizkuntza bizik zeduzkan? Eta geroz harrtutako hitzak ez othe dira hizkuntza guztientzakoak, eta ez batenak, ez bertze hizkuntza baten berarizkoak? — Zer egin zuten hizkuntzek orduan? Arbasoen kultur-iaurantzia beretzakotu zuten eta latinetiko eta gerkaratiko kultur-elheak erabili zituten, Erromako eta Gerkerriko kultur-seme bidezkoak ziran eta. Gu ere Okzidenteko kulturaren semeok ba gara, geuk ere Klassikoen kultura ondoren dezakegu, Europan bizi baikara, ezpaikara Aequator-Apriketan bizi izaiten. Gure euskara edozein gauzatarako izan dadintzat' geuk ere harrtuko ditugu latin eta gerkaratik, edozein hizkarak beure kultur-terminak harrtzen dituen bezala, hizkuntza zaharr hauk Okzidenteko kultur-hiztegien harrtegiak direlako, eskubibide haur geuri haizu ta zilhegi zaikulako. Bethi danik ere edonungo hizkarak' beren kultur terminak heien kultur-harrtegitik harrtzen ditu. Iaponarrek eta anamitek' sinarazko kultur hitzak darabiltzate, Sinaren kultur-sphairan baitagoz; persitarrek arabarazko kultur-hitzak harrtzen ditute mohammedarrak baitira; zio hunengatik Europako herri guztiek gerkara ta latinaratiko kultur-hitzak daduzkate; hunela, maddarek' indo-europarren hizkuntzen enborreko hizkuntza eduki-ezarren' kultur-hitz klassikoak darabiltzate. Maddararazkoak dira: fantázia, farizeus, fanatikus, filiszter, fázis, filológus, flegma, fonográf eta abarr. Alemanek ere gerkara ta latinetiktik hitzik asko daduzkate ta nehoiz eztira izan gu bezainbertzeko garbizaleak. Askok heien hizkuntzaren garbizalekeriari buruz erraiten duena' gezurra eztenetan' erdi-gezurra da. Euskarak ere' alemanarak bezala latinberri herrien hizkuntzetatik hitzik asko daduka, ta haur laidorik ezta bizi den izaitea' kanpotiko elikaturaz bizi izaiten baita. Richterek alemanen mintzoarari buruz' hizkuntza hunen edozein zathitan (etxegintzan, lilien izenetan, erleginoan, antzeetan eta tekhnikan) kanpotikako elheak aurkhitzen direla diosku. Latin eta gerkaratikoak alemanaran dira: «Mauer, Fenster, Pforte, Wein, Pfeffer, Kirche, Priester, Monch eta a.» Bai eta euskaraz ere erderatikoak dira: arrosa, lili, landara bipherra, geriza, gurutze abate, apheza, besta, meza, lege, aingeru, saindu; bainan orain hitz hauk guztiz euskarazkoak dira; ta txadon, iaupari ta hunekako elheak' ametsak dira. Orain baino lehen euskarak ere, bertze hizkarak bezala latin eta gerkaratik hitzik asko harrtu zuen eta baldin orain euskara kanpotiko elikaturaz elikatzen ezpa litz' auhengarria lizateke, elikaturaren ez-asimilatzea' agoniaren ezagupidea baita.

        Bainan' zein da' euskara kanpotiko hitzez' mordoila bat dela uste dutenen ithurrburua? Erantzuera erraza da. Ez-iakintza. Ez-iakintza haur gure garbi-garbizaleek eta euskararen etsaiek zedukaten. Gure hizkuntzaren etsai batek, Unamunotarrak hunela zioan: «El catalán, ha podido y puede recibir voces latinas, castellanas o francesas, catalanizándolas, porque es una lengua latina; pero el vascuence si las recibe degenera en jerga.» Aburu haur' aizuna gezurrezkoa da. Gathalanarak eta latin berriek eztitute latin zaharr eta gerkaratik hitzak harrtzen hoien semeak diralatakotz, ez, Okzidenteko kultur sphairan bizi direlakotz baizik. Eta zio berdinaren gatik, tuskarrek eta maddarek, eslabuek eta finarrek hizkara klassikoetatiko hitzak daduzkate. Halakotz' euskaraz ere latin eta gerkaratiko elheak erabil ditzakegu.

        Hizkara klassikoetatiko elheak nahiago ukhaitekotz bertze zio handi bat ere ba dugu. Herrien kultur bideak hizkuntzak dira, iakintsunek 'herriari demaioten kultura alde askoetatik harrtzen dute, hizkararik askoz dathorrz eta itzultzekotz kultur terminak' zigurrak izan beharr dute. Hizkuntzaren garbitarzuna etzaie ezer balio sendagileari, legeginari, iakintsunari; hekiek zigurrtarzuna dute nahi, argitarzuna ere; garbizalekeria heuroentzat muthilen iokuak eta baliogabeko zentzungabekeriak dira. Sendagileek irakurrten dituten liburuak' alemanaraz, angloaraz, latinez idatzita daude ta hizkuntza hauietan kultur terminak gerkara ta latinetik dathorrtz. Kultur elheen zentzuak tinkhetz sendoa beharr du izan, oroentzat bata eta berdina, edonungo iakintsunek erraz hulerr ditzan. Euskaldunek' baldin beren hizkuntza kultur bide izan dadin nahi ba dezate' euskarak kultur elhe bidezkoak harrtu ditu, bertzenaz eginen genukeien lana alpherra lizateke. Hunela bizi izanen da gure hizkuntza, euskaldunentzako kultur-bidea. Zer iragan lekikeie euskaldunei kultur termin guztiak' euskarazko' erroetatik hitzak baizik izanen ezpa lira? Nola legoke Universitateetan iakintza, philosophiaren ikaspenak iakin nahi lituken euskalduna, ber hunek eskolan zegoelarik ikasi zituen elheak, hitzak eta terminak euskarazkoak baizen' ezpa lira? Orduan euskara behaztopobide handia lizateke. Kultur hitzak' eztira ez baten ez' bertze hizkuntzaren berarizkoak' Okzidenteko herri guztien altxorra direla' burura dezagun. Horrexegatik, Schopenhauerek germanitarr philosophu handi ta ospatsuak bere lan nagosion hunela dio: «Hiebei nun wird es ihm eine grosze Erleichterung seyn, dasz die termini technici aller Wissenschaften (mit Ausnahme der Mineralogie), als ein Erbtheyl von unseren Vorgangern, Lateinisch oder Griechisch sind. Daher auch alle Nationen diese weislich beibehalten, nur die Deutschen sin auf den unglucklichen Einfall gerathen, die termini technici aller Wissenschaften verdeutschen zu wollen.» Egiatan ba zioan Schopenhaurek' termin tekhnikoen nazionalizazinoa' erhokeria zela. Eta orduan aleman batzuek egin nahi zutena' orain euskalzaleok egin nahi dute. Eta ba zerran gerogo: «Dies hat zwey grosze Nachtheile. Erstlich wird der fremde und auch der deutsche Gelehrte genothigt, alle Kunstausdrucke seyner Wissenschaft zwey Mal zu erlernen, welches, wo deren viele sind z. B. in der Anatomie, unglaublich muhsam und weitlaufig ist. Waren die andern Nationen nicht, in diesem Stucke, kluger als die Deutschen; so hatten wir die Muhe, jeden terminus technicus funf Mal zu edlernen.» Hau da euskaraz: «Hemen (mineralogiaz bertze) iakkinza guztien termin tekhnikoen gerkarazko edo ta latinezko izaitea' (gure arbasoen iaurantzi direnez.) erraztarzuna da. Halakotz herri guztiek zaintzen ditute, tuskarrek baizik nehork eztu iakintza guztien termin tekhnikoen nazionalizatzeko zorigaiztoko usterik ukhan. Hunek behaztopobide bi daduzka; Lehenbizikoa, iakintsun arrotz eta tuskaldun guztiek bietan ikasi beharr ditukete, eta hauk, Anatomian, bezala ainhitz direnean' lan nekhetsu ta luzakhoia da. Baldin zathi huntan, bertze herriek' alemanak baino iakintsunagoak izan ezpa lira, termin tekhniko bedera bortz bidarr ikasi beharr genuke.» Termin tekhnikoak eztira ddostagailuak, iakintsun beharrespena baizik. Euskarak beharr dituen termin tekhnikoak' guk ere bertze hizkuntzek bezala' latin eta gerkaratik harr ditzakegu eta euskararen phonetikari dagozkion legeen biraldakuntza ttipi-ttipi batzuez eta batzuetan euskarazko gibeltzez termin tekhnikoen lexikona eduk genezake. Hola egin baldin ezpa geneza' euskara gure ikastunentzat eta eskolatuentzat behaztopo handia izaiten lizateke. Nehork bere hizkuntzaz izkiriatu liburuak baizik hulerr ezpa litza' edozein euskaldunek' bertze erdaldun batek baino guttiago ikas lezake; euskara' gaztelara, prantzara eta bertze hizkuntzak baino tipiagoa' baita; hunetzaz gainera' erdara orok berdindu dute beren kultur-lexikonak' hok diren ikasteko ta aditzeko bidea' hobea lizen; kultur hitzak poeten hornidurarik ezpaitira, gizonen beharra baizik; gizonek elkharri hulerr liezoten, eideak eta pentsamenduak elkharr gana litezen. Hizkuntza' gizonek darabilten erreminta praktikoena da; erreminta haur, bitxiren bitxiz ezertarako ezpa litzaio' edonork utziren luke. Hemengo gizonek ere atzerriko kultur bideak erabili beharr ditutela' gomutaratu beharr dugu. Kultur bide hauien laguna' gure hizkuntza lizentzat bere termin tekhnikoen hiztegia berdindu beharr du, bertzenaz laguna izan-beharrean' etsaia izanen dateke.

        Seminariotarr Iaun horrekin! euskara salbatzeko beharr genuen, lankide bat dathorrku. Ekhin, iaun hori, ekhin eta iarraik! gure hizkuntza hemengo seme guztien hizkara den artheino, gure hizkuntza kultur bide egoki-egokia lizentzat.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.